2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRATXETAKO KONTZEJUA
Iratxetako aziendarendako itxituran diren herri-larreen aprobetxamendua, herritarrendako zuzeneko adjudikazioren bidez
Iratxetako Kontzejuko Batzarrak, 2025eko azaroaren 17an egin ohiko bilkuran, erabaki zuen espedientea hastea Iratxetako aziendarendako itxituran diren herri-larreen aprobetxamendua onuradun berriei adjudikatzeko, herritarrendako zuzeneko adjudikazioaren bidez.
Interesdun orok behar den eskaera aurkez dezake hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, baldin eta honako hauetan ezarritako baldintzak betetzen baditu: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 142. eta 145. artikuluetan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 145. eta 158. artikuluetan (foru-dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Toki-entitateen Ondasunen Erregelamendua). Aipatu baldintzak frogatzeko dokumentazioa ere aurkeztu beharko da eskaerarekin batera. Hori guztia, urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 199. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua).
Dokumentazioa aurkeztu beharko da edo erregistro fisikoan (San Esteban kalea 12. 31395 Iratxeta –Leotz–), edo Leozko Udalaren egoitza elektronikoan: https://leoz.sedelectronica.es.
Iratxetan (Leotz), 2025eko azaroaren 24an.–Iratxetako Kontzejuko lehendakaria, Jesús Eduardo Recalde Murillo.
Iragarkiaren kodea: L2515348