2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEKUNBERRI
2026rako ordenantza fiskalen eta prezio publikoen aldaketa. Hasierako onespena
Lekunberriko Udalak, 2025eko azaroaren 26ko osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen ordenantza fiskalak eta prezio publikoak aldatzea 2026rako.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, onartutako aldaketa hogeita hamar egun baliodunez jendaurrean egonen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, eragozpenak edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantzen eta arauen aldaketak behin betiko onetsiko dira, eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Lekunberrin, 2025eko azaroaren 26an.–Alkatea, Arkaitz Goikoetxea Arriola.
Iragarkiaren kodea: L2515638