249. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Hirigintza-hitzarmena, 12. poligonoko 970. lurzatiaren partzelaziorako eta eremu bat lagatzeko. Jendaurreko aldia

Lekunberriko Udalak, 2025eko azaroaren 26an egindako osoko bilkuran, erabaki du jendaurrean jartzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, Construcciones Aburuza SLk aurkeztutako partzelaziorako hirigintza-hitzarmena, bide publikoaren zati txiki bat lagatzeko, 56,6 m2-ko azalerakoa. Halaber, enpresak Lekunberriko Udalari utzi behar dio eraikinak hartzen ez duen lurzatia, bai eta erabilera publikoko zortasun bat eratu ere.

Hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onartutako Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 25.5 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Epe horretan, edozein interesdunek aztertu ahal izango du hirigintza-hitzarmenaren hasierako testua udal-bulegoetan, egoki iritzitako alegazioak egin daitezen.

Lekunberrin, 2025eko azaroaren 26an.–Alkatea, Arkaitz Goikoetxea Arriola.

Iragarkiaren kodea: L2515636