249. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGARIA

2026rako zerga-tasak

Legariako Udalak, 2025eko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, onetsi zituen kontribuzio eta zergei dagozkien karga-tasa, indize eta portzentajeak 2026ko ekitaldi ekonomikorako:

–Hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,23ko tasa.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %2,50.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 indizea.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: batez besteko tasa, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 176. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Karga-tasa hauek 2026ko urtarrilaren 1ean jarriko dira indarrean.

Onespen erabakiaren aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

c) Administrazioarekiko auzi errekurtsoa, gaia dela-eta eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Legarian, 2025eko azaroaren 28an.–Alkate udalburua, Julián Echeverría Garín.

Iragarkiaren kodea: L2515852