2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IZABA
Izabako Udalaren hirigintza-planaren aldaketa, SG-2 eta SG-3 sistema orokorren erabilera aldatzeko. Hasierako onespena
Izabako Udalak, 2025eko irailaren 24an egin ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Izabako Udalaren hirigintza-planaren aldaketa xehatua, erabilera aldatzeko SG-2 sistema orokorrari (heliportua eta larrialdi zerbitzuak) eta SG-3 sistema orokorrari (zuzkiduretarako orubea), automobilen aparkaleku publikoaren erabilera izan dezaten.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta epe horretan interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77. artikuluetan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Izaban, 2025eko urriaren 1ean.–Alkatea, Carlos Anaut Abadía.
Iragarkiaren kodea: L2515397