2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IMOTZ
2026rako tasak eta zerga-tasak
Imozko Udalak, 2025eko abenduaren 2an egin osoko bilkuran, tasak eta zerga-tasak onetsi zituen 2026ko ekitaldirako, eta, 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluari jarraikiz (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), argitara ematen dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Imotzen, 2025eko abenduaren 2an–Alkatea, Alfredo Alzueta Unzue.
2026KO TASAK
–Lurraren kontribuzioa.
–%0,25ekoa izanen da hiri-lurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa.
–%3koa izanen da eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa.
–1 izanen da ekonomia-jardueren gaineko zergarako indizea (EJZ). Ekonomia-jardueren gaineko zerga: zerga hori ordaintzetik salbuetsita egonen dira 1.000.000,00 eurotik gorako diru-sarrerak izan dituzten subjektu pasiboak.
–Lehen okupazioko tasak.
Oin berriko eraikinak: 130 euro etxebizitza bakoitzeko.
Eraikinak birgaitzea, handitzea, egiturak berritzea: 100 euro.
Erabilera aldatzea; etxebizitzak sortzea: 100 euro.
–Etxeko uraren tasak.
Tarifa, m³ bakoitzeko: 0,44 euro, kontsumoa 200 m³ baino txikiagoa denean eta etxekoaz kanpoko kontsumoan, edozein kontsumo motatan.
Tarifa, m³ bakoitzeko, etxeko kontsumoa 200 m³-tik gorakoa denean: 0,47 euro m³ bakoitzeko (kontsumo hori 200 m³-tik gorakoa denean bigarren seihilekoan, urteko neurketan).
Kontagailuaren kuota finkoa: 17,50 euro.
Saneamenduko kuota: 17,50 euro.
Lotunearen tasa: 190 euro; eta 370 euro, industriarako lotunearen tasa.
Hirigintzako lizentzien tasak.
–Aurrekontua <5.000: 50,00 euro.
–>5.000 <15.000: 70,00 euro.
–>15.000 <30.000: 140,00 euro.
–>30.000 <60.000: 210,00 euro.
–>60.000 <150.000: 280,00 euro.
–>150.000 <300.000: 350,00 euro.
–>300.000 <600.000: 420,00 euro.
Hirigintzako kontsultak, txostenarekin: 150 euro.
Jarduera sailkatuaren lizentzia edo aurretiazko jakinarazpena edo erantzukizunpeko adierazpena aurkeztea, kanpoko izapideekin, 250 euro
–Kanpoko izapiderik ez badu, 150 euro.
Irekitzeko lizentzia jarduera sailkaturako, edo aurretiazko komunikazioa edo erantzukizunpeko adierazpena aurkeztea: 250 euro.
Antolamendurako plan partzial edo bereziak, Arau Subsidiarioetako aldaketak eta xehetasun-azterketak: 0,14 euro metro koadroko.
Plan partzial edo berezien eta Arau Subsidiarioen aldaketak: 200 euro.
Xehetasun-azterketak: 150 euro.
Aldaketak plan partzial edo berezietan eta xehetasun-azterketetan: aurrekoaren %50.
Aldaketak plan partzial edo berezietan eta Arau Subsidiarioetan: 100 euro.
Xehetasun-azterketetako aldaketak: 65 euro.
Birpartzelazioak: 0,23 euro/m² (ondoriozko lurzatian).
Birpartzelazioen aldaketa: aurrekoaren %50.
Urbanizazio proiektuak: obra gauzatzeko aurrekontuaren %1,07.
Banantzea: 150 euro.
Eranskina izapidetzeko tasa: 70 euro.
Latasako frontoia erabiltzeko tasa.
-4 euro orduko, erroldatuendako.
-7 euro orduko, erroldatu gabekoendako.
-2 euro orduko, argiaren gastua.
Gainbalioari dagokionez, Toki Ogasunei buruzko Foru Legean araututakoa beteko da; koefizienteak izanen dira 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehienekoak, eta %12ko karga-eskala finkatu da gainbalioa kobratzeko.
Iragarkiaren kodea: L2515957