2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2026rako
Alkatearen abenduaren 1eko 2025/1347 Ebazpenaren bidez onetsi zen 2026ko lan-egutegia, Uharteko Udalaren zerbitzuko langileentzat. Hona hemen haren xedapen zatia:
1.–Jaiegunen 2026ko egutegia onestea Uharteko Udalaren zerbitzuko langileentzat (musika patronatukoak izan ezik, haren kontseiluak onesten baitu horientzako egutegia). Hona, zehazturik:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Martxoaren 19a: Aitaren eguna.
–Apirilaren 2a: Ostegun Santua.
–Apirilaren 3a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 6a: Pazko bigarrena.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.
–Irailaren 21a: Anaitasunaren eguna.
–Irailaren 22a eta 23a: herriko festak.
–Urriaren 12a: Hispanitatearen eguna.
–Azaroaren 2a: Santu Guztien Eguna.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
–Abenduaren 27a: San Joan Ebanjelaria.
2.–Uharteko Udaleko administrazioko lanorduen urteko kopurua da 1.592 benetako ordukoa, bat etorriz abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuarekin, eta honela banatuko da:
a) Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da.
b) Abenduaren 24an eta abenduaren 31n lanaldia ordu bat eta 10 minutu lehenago bukatuko da, eta 40 minutu gelditzen dira oporrak borobiltzeko. Uharteko Udalaren zerbitzuko langileek, baldin bi egun horietako edozeinetan oporretan badaude, ez dute eskubiderik izanen denbora-murrizketa hori konpentsa dakien.
3.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea; bai eta Uharteko Udalaren iragarki-taulan ere.
4.–Jakinaraztea langileen ordezkariei eta posta elektroniko bat bidaltzea langile guztiei.
Errekurtsoak.
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:
A) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
B) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
C) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Uharten, 2025eko abenduaren 2an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.
Iragarkiaren kodea: L2515944