249. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

2026rako zerga-tasak eta tasak

Gesalazko Udalak, 2025eko azaroaren 14an egindako osoko bilkuran, legez eskatzen den quoruma zuela, eta bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12., 64. eta 132. artikuluetan ezarritakoarekin (foru-lege horrek Nafarroako Toki Ogasunak ditu hizpide), honako hau erabaki zuen:

Karga-tasa hauek onestea, 2026. urtean nahitaez ordainarazi beharreko zergei dagokienez, baita onetsitako eta indarrean diren ordenantzen araberako tasak ere:

2026KO ZERGA-TASAK ETA TASAK

–Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,20.

–Landa-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,20.

–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: legez finkatutakoa.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3.

Gainbalioa (hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga):

• Karga-tasa: %25.

• Koefizienteak 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehienekoak dira.

–Lerateko badian aparkatzeko tasa:

Bonuak:

–20 egunetarako: 60,00 euro.

–10 egunetarako: 40,00 euro.

–5 egunetarako: 25,00 euro.

–Behe-denboraldian (ekainaren 30era arte eta irailean), eguneko sarrera 4,00 eurokoa izanen da auto bakoitzeko, 5,50 eurokoa autokarabana bakoitzeko, eta 1,50 euro motor bakoitzeko.

–Goi-denboraldian (uztailean eta abuztuan) eguneko sarrera 8 eurokoa izanen da auto bakoitzeko, 11,00 eurokoa autokarabana bakoitzeko, eta 3,00 eurokoa motor bakoitzeko.

Erroldatuak, zirkulazio-zerga Gesalatzen ordaintzen dutenak: 0,00 euro.

Agiriak egitea:

–Kopiak egitea:

  • Zuri-beltzean, DIN A4: 0,10 zentimo.
  • Zuri-beltzean, DIN A3: 0,20 zentimo.
  • Koloretan, DIN A4: 0,60 zentimo.
  • Koloretan, DIN A3: 1,20 euro.

Konpultsa. Bosgarren konpultsatik aurrera: 0,60 zentimo.

Lurzatien gaineko zedulak. Bosgarren zedulatik aurrera: 0,60 zentimo.

Udalaren kiroldegia erabiltzea:

–Udako denboraldiko bonua:

  • 14 urtetik gorakoak: 65,00 euro.
  • 7 urtetik 14ra bitartekoak (biak barne): 40,00 euro.
  • 3 urtetik 6ra bitartekoak, biak barne: 30,00 euro.

Abonu horiei honako dirulaguntza hauek ematen ahalko zaizkie 2026. urtean:

  • 14 urtetik gorakoak: 35,00 euro.
  • 7 urtetik 14ra bitartekoak (biak barne): 20,00 euro.
  • 3 urtetik 6ra bitartekoak, biak barne: 15,00 euro.

–Udako denboraldiko abonua (hilekoa): tarifa hauek ez dute dirulaguntzarik.

  • 14 urtetik gorakoak: 35,00 euro
  • 7 urtetik 14ra bitartekoak (biak barne): 25 euro.
  • 3 urtetik 6ra bitartekoak, biak barne: 20,00 euro.
  • 3 urtetik beherakoak: doan.

–Udako denboraldirako eguneko sarrerak:

  • 15 urtekoak eta hortik gorakoak; egun osoa: 8,00 euro / egun erdia: 6,00 euro.
  • 3 urtetik 14ra bitartekoak (biak barne), egun osoa: 5,00 euro / egun erdia: 4,00 euro.
  • 3 urtetik beherakoak: doan.

1. Desgaitasuna duten pertsonak edo beste gaitasun batzuk dituztenak: %50eko deskontua.

2. Eskola-taldeetakoak eta kanpalekuetakoak: %30eko deskontua.

Zumadia eskolako komunitateko kideak eskola-taldeko partaide gisa hartuko dira. Orobat, ikasturte amaierako jaian deskontua aplikatuko zaie gurasoei, ikasleei eta irakasleei. Deskontu hori izanen da urtero eskola-taldeetako eta kanpalekuetako partaideentzat onesten den deskontu bera.

–Instalazioak alokatzea udako denboraldian: 2 euro ordu bakoitzeko, eta, horretaz gain, argiaren kostua, orduagatik hala behar bada.

–Udako denboralditik kanpo, instalazioen alokairua 10,00 eurokoa izanen da ordu eta erdiko, eta, horretaz gain, argiaren kostua, orduagatik hala behar bada.

Ezkontza zibilak, ezkongaietako bat ere erroldatuta ez dagoenean: 50,00 euro.

Partikularrei altzariak mailegatzea:

  • Puzgarria: 180,00 euro.
  • Proiektagailua: 100,00 euro.
  • Aulkiak, aulki eta egun bakoitzeko: 0,30 euro.
  • Mahaiak, mahai eta egun bakoitzeko: 0,30 euro.
  • Megafonia-ekipoa, ekipo eta egun bakoitzeko: 12,00 euro.
  • Karpa: kontratatutako enpresaren kostua muntaketa dela-eta gehi 600,00 euro.
  • Ur-zezena, egun bakoitzeko: 5,00 euro.
  • Beste elementu batzuk, egun bakoitzeko: 5 euro.

Aipatu ez diren gainerako tasak bere horretan geldituko dira.

Muetzen, 2025eko azaroaren 14an.–Alkatea, Juan Antonio Urra Caro.

Iragarkiaren kodea: L2515881