2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GOIZUETA
2026. urteko karga-tasak
Goizuetako Udalak, 2025eko azaroaren 25ean eginiko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean ezarritakoari jarraituz:
1.–2026. urteko udal zergen karga-tasak ezartzea:
1.1. Hiri-lurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasa: katastroko balioaren gaineko %0,28 izanen da.
1.2. Landa-lurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasa: katastroko balioaren gaineko %0,28 izanen da.
1.3. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko udal zergaren karga-tasa: exekuzio materialaren %4,5 izanen da.
1.4. Hiri-lurraren balio igoeraren gaineko zergan, 2/95 Foru Legean ezarritako koefizienteak eta gutxieneko tipoa aplikatuko dira.
1.5. Jarduera ekonomikoen zerga: legeak onesten dituenak izanen dira eta gutxieneko tipoa aplikatuko da.
1.6. Zirkulazio zerga: legeak onesten dituenak izanen dira.
2.–Erabaki honek 2026. urteko urtarrilaren batean hartuko du indarra.
3.–Hau guztia jakinarazten da, eta behar diren ondorioetarako, Udaleko iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.
Goizuetan, 2025eko azaroaren 28an.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.
Iragarkiaren kodea: L2515813