2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FALTZES
Aldaketa, Animalia arriskutsuak edukitzea arautzen duen udal ordenantzan. Hasierako onespena
Faltzesko Udalak, 2025eko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Animalia arriskutsuak eta beste batzuk edukitzea arautzen duen udal ordenantza aldatzea. Zehazki, hirugarren artikuluari eragiten dio aldaketak (lizentziak emateagatiko tasa), eta 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko da.
Ordenantzaren aldaketa biltzen duen udal espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, bizilagunek eta interes legitimoa dutenek espedientea azter dezaten eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin eta horrekin bat datozenekin. Epe horretan erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu ezean, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik argitaratuko da legez ezarri bezala, indarrean jar dadin eta aplika dadin.
Faltzesen, 2025eko abenduaren 1ean.–Alkate udalburua, Gloria Olcoz Luis.
Iragarkiaren kodea: L2515935