249. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

2026rako zerga-tasak

Faltzesko Udalak, 2025eko azaroaren 26an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki du onestea Faltzesko udalerrian 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean egonen diren zerga-tasak, indizeak eta ehunekoak, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Landa- eta hiri-lurraren gainerako kontribuzioaren ordainarazpenerako karga-tasa bakarra: %0,25.

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarako (EOIZ) karga-tasa, eraikuntza edo instalazioaren benetako kostuaren %3,50.

Hiri-lurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko zergarako (gainbalioak) Nafarroako Gobernuak onetsitako koefiziente berberak ezartzea, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan xedatutakoaren arabera aplikatu beharreko koefizienteetarako (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), eta %8ko zerga-tasa.

Udal indizea ezartzea ekonomia-jardueren gaineko zergaren kuotei aplikatzeko: 1,05.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzen da, behar diren ondorioetarako.

Faltzesen, 2025eko abenduaren 1ean.–Alkate udalburua, Gloria Olcoz Luis.

Iragarkiaren kodea: L2515932