2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Aldaketa BEBPBaren hirigintzako fitxa batean, kale Nagusiko 13an dagoen higiezinari dagokionez. Jendaurrean jartzea
Lizarrako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2025eko azaroaren 21ean, erabaki zuen hasiera batez onestea BEBPBaren hirigintzako fitxa baten aldaketa, zehazki, Lizarrako Kale Nagusiko 13an dagoen higiezinari buruzko fitxarena. Aldaketa Oasis Oculto SLk sustatu du, eta haren helburua da eraikinaren bolumetria aldatzea eta beste solairu bat altxatzea. Aldaketa horren ondorioz, eraikinak B+4 altuera izanen du.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen lurraldearen antolamenduari eta hirigintzari buruzko foru legearen testu bategina).
Lizarran, 2025eko azaroaren 21ean.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.
Iragarkiaren kodea: L2515861