2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR
Aldaketa, Udalaren kultura eta kirol jardueren eta ikastaroen zerbitzua emateko prezio publikoaren araudian. Hasierako onespena
Zizur Zendeako Udalak, 2025eko azaroaren 26an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Udalaren kultura eta kirol jardueren eta ikastaroen zerbitzua emateko prezio publikoen araudian.
Onetsitako espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aipatutako espedientea behin betiko onetsi, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Gazolatzen, 2025eko azaroaren 27an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.
Iragarkiaren kodea: L2515682