2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CAPARROSO
Ordenantza, animalien ongizateari buruzkoa. Hasierako onespena
Caparrosoko Udalak, 2025eko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Animalien ongizateari buruzko udal ordenantza.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Espedientea kontsultagai egonen da Caparroso udal bulegoetan (España plaza 12), goizeko 10:00etatik 13:30era, astelehenetik ostiralera. Bai eta Udalaren egoitza elektronikoan ere:
https://sedeelectronica.caparroso.es/tablondeanuncios/
Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarrean jar dadin.
Caparroson, 2025eko azaroaren 28an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.
Iragarkiaren kodea: L2515855