2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERA
2026. urteko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa
Berako Udaleko alkate udalburuak 353/2025 zenbakiko ebazpena eman du 2025eko azaroaren 27an, zati xedatzaile honekin:
EBAZTEN DUT:
1. Onestea Berako Udalaren eta bere erakunde autonomoen zerbitzura dauden langileen lan egutegia 2026. urterako. Horrenbestez, hauek izanen dira jaiegunak, eta horietan udal bulegoak itxita egonen dira:
Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
Martxoaren 19a: San Jose.
Apirilaren 2a: Ortzegun Santua.
Apirilaren 3a: Ortziral Santua.
Apirilaren 6a: Pazko astelehena.
Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
Abuztuaren 3a: Herriko jaieguna.
Abuztuaren 4a, 5a eta 6a: Herriko bestak.
Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.
Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.
Azaroaren 2a: Santu Guztien Egunaren biharamuna.
Abenduaren 3a: Frantzisko Xabierkoaren eguna.
Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.
Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
2. Onestea Berako Udalaren eta bere erakunde autonomoen zerbitzura dauden langileen lanaldiaren banaketa 2026rako, egiazko 1.592 lanorduetan finkatzen dena urteko, honela banatuak:
2.1. Astelehenetik ortziralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 21 minutukoa izanen da. Ordutegiaren zati finkoa 8:30etatik 14:00ak arte izanen da. Gainerako ordutegia, langileek aukeratuko dute, malgutasunez, 6:30etatik 8:30ak bitarte eta 14:00etatik 17:00ak arte. Albinteek goizeko eta arratsaldeko lanaldia balute: goizekoa, 7:45etik 15:06 arte; arratsaldekoa, 13:15etik 20:36 arte.
2.2. Aipatutako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuaren beharrak direla eta, lanaldi berezia dutenei, ezta ordu konpentsazioren bat dutenei ere (txandakako lana, gauekoa, etab.), horiek lan egutegi berezia izanen baitute.
2.3. Urteko lanaldia doitzeko, orokorrean, berezitasun hauek hartu behar dira kontuan: langile bakoitzak 2 egun eta 3 ordu izanen ditu libre nahi duenean eskatu eta hartzeko (gehiegizko orduak).
2.4. Nolanahi ere, urteko lanaldiaren iraupena baldintzatuko du 2026rako orokorrean Nafarroako Administrazio Publikoetarako behin betiko ezartzen denak. Horretarako, aldaketaren bat izanez gero, behar diren egokitzapenak eginen dira.
3. Aditzera ematea baliogabeak izanen direla 2026. urtean, epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta lehen aipatutako udal bulegoetako jaiegunak.
4. Udal bulegoetan jendeari arreta egiteko ordutegia onestea: astelehenetik ortziralera, 08:30etik 13:30era arte.
5. Ebazpen hau jakinaratzea langilegoaren delagatuei eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, baita udal iragarki-taulan eta web orrian ere.
Beran, 2025eko azaroaren 27an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.
Iragarkiaren kodea: L2515766