249. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Ordenantza fiskalen aldaketa 2026. ekitaldirako. Hasierako onespena

Berako Udalak, 2025eko azaroaren 25ean egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen honako ordenantza fiskal hauen aldaketa, espedienteetan ageri den edukiarekin:

–Hirigintzako izapideak egiteagatiko tasak arautzen dituen Ordenantza fiskala.

–Dokumentuak izapidetu eta emateagatiko tasak arautzen dituen Ordenantza fiskala.

–Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzien tasak arautzen dituen Ordenantza fiskala.

–Ezkontza zibilak egiteko zerbitzuak emateagatiko tasak arautzen dituen Ordenantza fiskala.

–Eremu publikoko eta herrilurretako lurzoruaren, hegalaren eta lurpearen aprobetxamendu bereziagatiko tasak arautzen dituen Ordenantza fiskala.

–Ur-hornidura eta saneamenduagatiko tasak arautzen dituen Ordenantza fiskala.

–Musika Eskolaren zerbitzua emateagatiko tasak arautzen dituen Ordenantza fiskala.

–Ingurumen-babesaren arloan baimenak emateagatiko eta kontrol-jarduerak egiteagatiko tasak arautzen dituen Ordenantza fiskala.

–Udalaren kirol-instalazioak erabiltzeagatiko prezio publikoak arautzen dituen Ordenantza.

Erabaki hau jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interes legitimoa dutenek espedienteak azter ditzaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko legea) eta harekin bat datozen gainerako xedapen aplikagarriekin.

Jendaurreko aldian inork ez badu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten, behin betiko onetsiko da ordenantza fiskalen aldaketa, eta behin betiko testua argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarrean jar dadin.

Beran, 2025eko azaroaren 26an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2515654