2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
2026ko karga-tasak. Behin betiko onespena
Baztango Udalak, 2025eko irailaren 25ean egin ohiko osoko bilkuran, 2026ko ekitaldiko karga-tasak ezartzea eta hasiera batean onartzea erabaki zuen.
Espedientea jendaurrean egon da, aldez aurretik iragarkia argitaratuta 2025eko urriaren 20ko 209. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bai eta toki-erakunde honen iragarki-taulan ere. Jendaurreko aldia iragan denez inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
Argitara ematen da 2026ko ekitaldian indarra izanen duten karga-tasen behin betiko onespena. Hona hemen:
1.–Lurraren kontribuzioa:
–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa. Karga-tasa: % 0,25.
–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa. Karga-tasa: % 0,25.
2.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga. Karga-tasa: % 4,00.
3.–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga. Gutieneko udal indizea, % 1,25.
4.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:
–Karga-tasa bakarra: % 16,50.
–Koefizienteak: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritakoak.
Erabaki honek 2026ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.
Baztanen, 2025eko abenduaren 2an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2515947