249. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2026rako

Barasoaingo Udalak, 2025eko azaroaren 6an egin osoko bilkuran, aho batez onetsi zuen Barasoaingo Udalaren zerbitzuko langileen 2026ko lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa, jarraikiz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen 2026ko lan egutegia onesten duen ekainaren 5eko 390/2025 Ebazpenari (2025eko 129. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 30ean), zeinaren bidez egun baliogabetzat deklaratu baitziren epeen zenbaketarako, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan, 2026. urteko larunbat eta igande guztiak.

Horrenbestez, Udalaren zerbitzuko langileen 2026. urteko aste barreneko jaiegunak hauek dira:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 2a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 3a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 6a: Pazko bigarrena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Maiatzaren 15a: San Isidro.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Abuztuaren 24a: San Bartolome.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 2a: Santu Guztien Egunaren biharamuna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Epeak kontatzeko, 2026ko larunbat eta igande guztiak egun baliogabe deklaratzen dira, baita goian aipatu egunak ere.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Barasoainen, 2025eko abenduaren 1ean.–Alkate-udalburua, Silvia Arrastia Arricibita.

Iragarkiaren kodea: L2515907