249. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

2026ko diru-bilketarako egutegia

Toki Ogasunei buruzko Foru Legean xedatuarekin bat, argitaratzen da Udalaren aldizkako karga-tasen diru-bilketarako 2026ko egutegia, 2025eko azaroaren 6ko osoko bilkuran onetsia.

Bando-iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, ez da udal zergak kobratzeko abisua igorriko paperean. Beraz, herritarrei eskatzen diegu datak gogora ditzaten gastuen aurreikuspena egiteko.

ZERGA

ORDAINTZEKO EPEA

ORDAINAGIRIA KARGATZEKO DATA, HELBIDERATUA BADAGO

Herri-lurren eta errentamenduen gaineko zerga

Martxoa

2026-03-31

Zirkulazioari buruzko zerga (TMIZ)

Apirila

2026-04-30

Lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zerga: sei hilean behin

Ekaina

Abendua

2026-06-30

2026-12-15

Ekonomia-jardueren gaineko zerga (EJZ):

Azaroa

2026-11-16

Ordainagiriak kontsulta daitezke www.barasoain.net herritarren karpetan edo Udalaren Idazkaritzan.

Toki Ogasunei buruzko Foru Legean xedatuarekin bat, argitaratzen da Udalaren aldizkako karga-tasen diru-bilketarako 2026ko egutegia, 2025eko azaroaren 6ko osoko bilkuran onetsia.

Helbideratu gabeko ordainagiriak haietan aipatzen diren finantza entitateko banku bulegoetako edozeinetan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak adierazitako egunean pasako dira kontuetara.

Ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Arautegi Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta izapideak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Barasoainen, 2025eko abenduaren 1ean.–Alkate udalburua, Silvia Arrastia Arricibita.

L2515906

Iragarkiaren kodea: