2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARASOAIN
2026rako zerga-tasak
Barasoaingo Udalak, 2025eko azaroaren 6an egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea 2026. urterako karga-tasak, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 132. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraikiz. Hona hemen:
–Lurraren kontribuzioa (balorazio txosten berria): %0,25.
–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga (TMIZ): Nafarroako Gobernuak zehazten duena.
–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga (EIOZ): %4.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga (EJZ): %1,4.
–Gainbalioa (hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga):
• Karga-tasa: %12.
Koefizienteak. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean finkatu diren gehieneko koefizienteak aplikatzea, balio-gehikuntza sortzen den epearen arabera.
Barasoainen, 2025eko abenduaren 1ean.–Alkate udalburua, Silvia Arrastia Arricibita.
Iragarkiaren kodea: L2515904