2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARROITZ
Zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak 2026rako
Arroizko Udalak, 2025eko azaroaren 27an egindako ohiko bilkuran, erabaki zituen udal eskumeneko baliabideen gaineko karga-tasa, indize, portzentaje, tarifa eta prezioak 2025erako; hori guztia, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea). Hauek dira:
A) Udal zergak.
A.1.–Hiri- eta landa-lurren gaineko kontribuzioa: balorazio txostena onestearekin batera, erabaki da landa-lurrerako eta hiri-lurrerako zerga-tasak berberak izanen direla (0,25eko gutxienekoa eta 0,50eko gehienekoa). Tasa, beraz, %0,25ekoa izanen da.
A.2.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: zerga hori ordaintzetik salbuetsita egonen dira 1.000.000,00 eurotik beherako diru-sarrerak izan dituzten subjektu pasiboak. Tarifa Nafarroako Gobernuak onetsitakoa izanen da, Udalak ez du ezer gehituko.
A.3.–Zirkulazioaren gaineko zerga: Nafarroako Gobernuak onesten dituen tarifak.
A.4.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3,00ko tasa; babes ofizialeko etxebizitzetarako, %2,50. (Aukera: %2eko gutxienekoa eta %5eko gehienekoa).
A.5.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga (gainbalioa): Nafarroako Gobernuak ezarritako gutxieneko portzentaje eta karga-tasei eusten zaie.
B) Prezio publikoak eta tasak.
Kasu batzuetan, mantenduko dira ordenantza fiskaletan adierazitakoak; beste kasu batzuetan, ordea, aurreko urteetan baino altuagoak izanen dira. Hona hemen zenbatekoak:
B.1.–Ahots publikoa (bandoak):
Bulegoko ordutegian: 2,00 euro iragarki bakoitzeko.
Beste ordutegi batean: 5,00 euro iragarki bakoitzeko.
Kalez kaleko salmenta (merkatu txikia): euro bat iragarki bakoitzeko.
B.2.–Herriko etxeko aretoak alokatzea:
Beheko solairuko aretoa: 4,00 euro ordu bakoitzeko.
Bilkura aretoa: 6,00 euro ordu bakoitzeko.
Beste areto batzuk: 4,00 euro ordu bakoitzeko.
Udalaren beste lokal batzuk: 0,10 euro m² eta ordu bakoitzeko.
Emakumeen zentroa, pilotalekuko gelak eta gaztegunea: 6,00 euro ordu bakoitzeko (dohainik elkarteentzat eta Udalarekin lankidetzan aritzen diren entitateentzat).
B.3.–Aulkiak eta mahaiak alokatzea partikularrei:
Alokatutako aulki bakoitza: 0,30 euro.
Mahai bakoitza (astoak barne): 0,50 euro.
100,00 euroko fidantza (dohainik herriko elkarteentzat eta Udalarekin lankidetzan aritzen diren entitateentzat).
B.4.–Udal igerilekuak; abonuak, sarrerak eta dutxak 2025erako:
ADIN TARTEAK | DENBORALDIKO ABONUA (EUROAK) | HILABETEKO ABONUA (EUROAK) | EGUNEKO SARRERA (EUROAK) |
18-64 urte | 55.00 | 35,00 | 6,00 |
14-17 urte | 47.00 | 30,00 | 4,00 |
6-13 urte | 37.00 | 24,00 | 3,00 |
0-5 urte | Doan | Doan | Doan |
65 urte eta hortik gora: 20,00 euro denboraldiko abonua eta 5,00 euro sarrera.
Gizarte-bazterketako egoeran dauden pertsonak (gizarte zerbitzuen txostena behar da):
0-14 urte: 5,00 euro abonuko.
14 urte edo gehiago 10,00 euro abonuko.
(Hobari hori jasotzen dutenek ezin izanen dute beste deskonturik izan).
Familientzako deskontuak, seme edo alaba 1, 2, 3, 4 edo gehiago edukitzeagatik: %20, %25, %30 eta %35.
Guraso bakarreko familientzako deskontuak, seme edo alaba 1, 2, 3, 4 edo gehiago edukitzeagatik: %20, %25, %30 eta %35.
%33ko edo hortik gorako desgaitasuna dutenentzako deskontua: %10.
Aldageletako dutxak: lagun bat, 2,00 euro; bost lagunetik gorako taldeak, 1,50 euro lagun bakoitzeko.
Abonua edo igerilekuetarako sarrera dutenek ez dute deus ordainduko dutxa erabiltzeagatik, jendearentzako ordutegiaren barnean.
Honako hauek arduratuko dira sarrerak kudeatzeaz eta aldagelak garbitzeaz: Arroizko Udala.
Abonuen prezioa igo da, igo delako energia, ordainsari eta beharrezko produktu kimikoen prezioa.
B.5.–Pilotalekua, kiroldegia eta gimnasioa:
Pilotalekuko argiak: 5,00 euro, 6,00 euro edo 7,00 euro ordu bakoitzeko (pizten diren fokuen arabera).
Pilotalekuko pista alokatzea: 2,60 euro ordu bakoitzeko.
Padel pista alokatzea: 6,00 euro ordu bakoitzeko, gehi 3,00 euro argia piztuta dagoen ordu bakoitzeko.
14 urtetik beherakoek pilotalekua alokatzea: dohainik (iaz bezala).
Gimnasioa: hilabeteko abonua, 12 euro (urteko abonua: 100 euro). Prezio horretan sartuta dago aretoko aparatuak eta dutxa erabiltzea.
B.6.–Ibilgailu elektrikoak kargatzeko tasa: 0,35 euro kW/h.
B.7.–Agiriak egin eta izapidetzea:
Eskabideak idaztea: 5,00 euro orri bakoitzeko.
Katastroko aldaketak; altak, bajak eta aldaketak, foru-legearen arabera: 3,00 euro inprimaki bakoitzeko.
Udal agirien fotokopiak: 0,20 euro; katastrokoak, 1,00 euro.
Interesdunak emandako agirien fotokopiak: 0,10 euro agiri bakoitzeko.
Agirien koloretako fotokopiak: aurrekoen prezioen halako hiru.
Alkatetzak baimendutako edo berrikusitako agiriak: 3,00 euro bakoitza.
Agiriak konpultsatzea: euro bat konpultsa bakoitzeko.
Azken hirurtekoaren datuei buruzko ziurtagiriak: euro bat orri bakoitzeko.
Aurreko hirurtekoaren datuei buruzko ziurtagiriak: 3,00 euro orri bakoitzeko.
3 urtetik aurrerako urte bakoitzaren datuen ziurtagirien kasuan, 0,50 euro gehituko zaizkio lehendabiziko orriari.
Mugak dituzten finken ziurtagiriak; finka bakoitzeko: 3,00 euro.
Establezimenduak irekitzea behar ez duten jardueretan aritzeko lizentziak: 50,00 euro.
Ahalordeak askiestea: 3,00 euro.
Hirigintzako zerbitzuak: Etxebizitza eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoko tarifak.
B.8.–Udal hilerrian egindako zerbitzuak:
Arroitzen erroldaturik dauden lagunen ehorzketak: dohainik.
Arroitzen erroldaturik ez dauden lagunen ehorzketak: zerbitzuaren kostua, 200,00 euro, alegia; salbu eta erroldaturik bazeuden hil aitzineko hogeita hamar urteko epearen barnean; orduan ere dohainik izanen litzateke.
Arroitzen erroldatutako lagunen ehorzketak kolunbarioetan: dohainik.
Arroitzen erroldaturik ez dauden lagunen ehorzketak kolunbarioetan: 165,00 euro; salbu eta erroldaturik bazeuden hil aitzineko hogeita hamar urteko epearen barnean; orduan ere dohainik izanen litzateke.
Kolunbarioaren alokairua 150,00 eurokoa izanen da, hamar urterako; epea iraganik beste hamar urte luzatzeko aukera izanen da, alokairu epean metatutako KPIarekin eguneratua, baldin eta behar adina kolunbario badaude. Aldaketa hau onesten den egunean okupatuta dauden kolunbarioetarako, haien ehorzketa gastua jada ordaindu denez, ez da alokairua ordaindu behar harik eta hura berritzeko egunera arte, hau da, aldaketa honen onespenetik hamar urtera arte.
Panteoi pribatuetan egiten diren ehorzketei dagokienez, haien gastuak eta gestioak jabeek ordainduko dituzte, Arroitzen erroldatuta egon nahiz ez.
Beste hilerri bateko gorpuzkiak lekualdatzea: aurreko urtean bezala.
Desobiratzeak: aurreko urtean bezala.
Berariaz ireki beharreko hobira lekualdatzea: aurreko urtean bezala.
B.9.–Basozaintza zerbitzua: lan horietan sartzen dira soilik finkak mugatzeko edo neurtzeko zerbitzuak, eta Udalari eragiten dioten kostuak ordaindu beharko dira.
B.10.–Lurzoruaren, lurgainaren eta zorupearen aprobetxamendu bereziak:
Mahaiak, aulkiak, beladoreak (m² edo zatiki bakoitza); urteko kuota: 8,00 euro.
Azoka txikia (metro lineal edo zatiki bakoitza); eguneko kuota: 0,60 euro.
Saltokiak, barrakak, tiro-postuak; eguneko kuota: 12,00 euro.
Lurzoruaren bestelako aprobetxamenduak (m² edo zatiki bakoitza); eguneko kuota: 0,60 euro.
Aldamioak, hesiak, materialak: aurreko epigrafeko kuoten %50. Urbanizatzen ari diren eremuetan, zenbatekoak %50 beheitituko dira. Lehen hiru hilabeteetako kuota: 0,00 euro.
Balkoien eta terrazen itxitura, m² eraiki bakoitza: 6,00 euro.
Lurgainaren bestelako aprobetxamenduak (m² bakoitza); eguneko kuota: 0,60 euro.
Tangak instalatzea zorupean (tangaren m³ bakoitza): 2,00 euro.
Gasa eta bestelakoak banatzeko sareak, metro lineal bakoitzeko urtean: 3,00 euro.
B.11.–Musika eskolak 2025-2026 ikasturtean (hileko prezioa):
Musika Hizkuntza: 18,00 euro.
Musika tresna: 48,00 euro.
Musika Hizkuntza + musika tresna: 51,00 euro.
Musika tresnen taldea, konboa (kargurik gabe): 28,00 euro.
Musika Hizkuntza + musika tresna + konboa: 78,00 euro.
Musika tresna + konboa: 63,00 euro.
Musika tresna (2): 93,00 euro.
B.12.–Familiaren atsedenerako laguntza:
Laneguneko prezioa: 7,00 euro orduko erabiltzaile egonkor edo programatuentzat, eta 12,00 euro orduko noizbehinkako erabiltzaileentzat.
Jaieguneko eta asteburuko prezioa: 9,00 euro orduko erabiltzaile egonkor edo programatuentzat, eta 17,00 euro orduko noizbehinkako erabiltzaileentzat.
C) Herri-lurretako aprobetxamenduak.
Dagokion ordenantzan eta errentamendu baldintzetan ezarritakoaren arabera berrikusiko dira, eta aplikatzekoa den KPI indizearen arabera doituko.
Arroitzen, 2025eko abenduaren 2an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.
Iragarkiaren kodea: L2515941