249. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTZIBAR

2026rako karga-tasak

Artzibarko Udalak, 2025eko azaroaren 25ean egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa betetzeko, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

1.1. Karga-tasa hauek onestea, 2026ko urtarrilaren 1etik aitzinako ondorioekin:

–Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,225.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %2,5.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 indizea.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

• Tasa: %18.

Koefizienteak: aplikatuko dira balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarririko gehieneko koefizienteak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

1.2. Arauzko izapidea egitea.

Erabaki horren aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

1.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo horretako salari zuzendua, edo Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluak aurreikusitako kasuetan (lege horren bidez arautu zen Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa), bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; nolanahi ere, aitzinetik eta hautara, jartzen ahalko da berraztertzeko errekurtsoa egintza ebatzi duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bestela,

2.–Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Nagoren, 2025eko abenduaren 1ean.–Alkatea, Javier Diez Huguet.

Iragarkiaren kodea: L2515914