Iragarkia
249. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 16a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
773E/2025 EBAZPENA, azaroaren 13koa, Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiak emana, nekazaritzako elikagaien industrietako inbertsioetarako laguntzen 2026ko deialdia onesten duena. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 869026, 866746.
Nekazaritzako elikagaien industriak zutabe sendoa dira Europar Batasuneko landa ekonomiaren oinarrian. Landa ingurunean errotuen dagoen sektore industriala da, lehen sektorearen mugiarazle, eta nekazaritzako produktuen balio erantsia handitzea errazten du. Nekazaritzako enpresen garapenari ematen zaion bulkadak bideraturik egon behar du landa eremuetan enplegua sustatzera eta kalitatezko lanpostuak sortzera, daudenak mantentzera eta enpleguaren sasoiko gorabeherak murriztera. Gainera, sektore hau etengabeko modernizatze prozesuan dago, eta horri esker lehiakorragoa da, gero eta zorrotzagoa den ingurune ekonomikoan.
2022ko abuztuaren 31n, Espainiako NPEren 2023-2027ko Plan Estrategikoa onetsi zuen Europako Batzordeak. Plan horretan aurreikusten dira Europar Batasunaren eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren artean kofinantza daitezkeen esku-hartzeak.
Testuinguru horretan, dirulaguntzak eman daitezke bi mota hauetako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta/edo garatzeko inbertsioetarako: Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren (EBFT) I. eranskinean agertzen diren nekazaritzako produktuak, eta beren emaitza den produktua I. eranskinean jasota ez duten nekazaritza produktuak.
Ondorioz, deialdi honetako laguntzen oinarri arautzaileak bi kapitulutan biltzen dira, produktu motaren arabera bereizita (1. kapitulua, EBFTren I. eranskineko nekazaritza produktuetarako laguntzetarako, eta 2. kapitulua, eranskinetik kanpokoetarako). Eta 1. kapituluaren barnean, gainera, honako hauek bereiziko dira:
–Ingurumen helburuak dituzten inbertsioetarako laguntzak, nekazaritzako elikagaiak eraldatzeko, merkaturatzeko eta/edo garatzeko (A lerroa: "Ingurumeneko laguntzak").
–Inbertsioetarako laguntzak, nekazaritzako elikagaiak eraldatzeko, merkaturatzeko eta/edo garatzeko (B lerroa: "Lehiakortasunerako laguntzak").
Azkenik, Nafarroako Gobernuak 2025eko abuztuaren 27an hartutako Erabakiaren bidez, baimena eman zitzaion Enpresa Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiari urte anitzeko gastu-konpromiso bat hartzeko, 13.250.000 eurokoa, deialdi hau ebazteko. Zenbateko hori 2027ko ekitaldiari egotziko zaio.
Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Nekazaritzako elikagaien industrietako inbertsioetarako laguntzen 2026ko deialdia onestea.
2. Laguntza horiek emateko oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen eranskinean bildu dira, bi kapitulutan, laguntzaren xedearen arabera bereizita:
1. kapitulua: Inbertsioak egiteko laguntzak, EBFTren I. eranskineko nekazaritzako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta/edo garatzeko.
–2. kapitulua: Inbertsioak egiteko laguntzak, beren emaitza den produktua EBFTren I. eranskinean jasota ez duten nekazaritza produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta/edo garatzeko.
Bestetik, 1. kapituluaren barnean bi laguntza lerro bereizten dira:
–Ingurumen helburuak dituzten inbertsioetarako laguntzak, nekazaritzako elikagaiak eraldatzeko, merkaturatzeko eta/edo garatzeko (A lerroa: "Ingurumeneko laguntzak").
–Inbertsioetarako laguntzak, nekazaritzako elikagaiak eraldatzeko, merkaturatzeko eta/edo garatzeko (B lerroa: "Lehiakortasunerako laguntzak").
3. Deialdi honetako konpromisoei aurre egiteko, kreditu hauek baimentzen dira 2027rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretako partida baliokideetan:
AURREKONTUKO PARTIDA | KAPITULUA | LINEA | ZENBATEKOA |
810007 81200 7701 413103 "NPEPE LGENF 2023-2027. Nekazaritzako elikagaiak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsioetarako dirulaguntza | 1 | A | 1.000.000 |
B | 11.250.000 | ||
2 | A | 0 | |
B | 1.000.000 | ||
GUZTIRA | 13.250.000 | ||
Halaber, gehienez ere 6.000.000 euroko kopuru gehigarria finkatzen da, zeinak ez baitu beste deialdi bat beharko dirulaguntzetan erabiltzeko. Gehigarri hori Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2002 Foru Legearen 31.3 artikuluak ezartzen duenaren arabera arautuko da.
4. Kapitulu eta lerro bakoitzerako baimendutako gastuan soberakinik badago, aurkeztutako eskaera guztiak ebatzi ondoren, beste edozein kapitulu edo lerrotan baimendutako gastuari gehitzen ahalko zaio soberakina.
Hurrengo ekitaldietako gastua aurrekontu-kreditu egokia eta nahikoa izatearen mende egonen da.
5. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2025eko azaroaren 13an.–Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusia, Iñigo Arruti Torre.
ERANSKINA.–OINARRI ARAUTZAILEAK
I. KAPITULUA.–INBERTSIOETARAKO LAGUNTZAK, EBFT-REN I. ERANSKINEKO NEKAZARITZAKO PRODUKTUAK ERALDATZEKO, MERKATURATZEKO ETA/EDO GARATZEKO
1. oinarria.–Xedea.
Laguntza hauen xedea da inbertsioak sustatzea, EBFTren I. eranskineko nekazaritzako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko edo garatzeko, zehazki, Nekazaritza Politika Erkidearen esparruan Batasunaren ingurumenaren eta klimaren arloko helburuak betetzen laguntzen duten inbertsioak, eta Nafarroako nekazaritzako elikagaien sektorearen lehiakortasun maila hobetzen dutenak.
Laguntza hauek Espainiako NPEren 2023-2027ko Plan Estrategikoan sartuta daude, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduak NPEren plan estrategikoetako laguntzei buruz xedatzen duenaren arabera.
Bi laguntza mota bereizten dira kapitulu honetan:
–A lerroa: Ingurumen helburuak dituzten inbertsioetarako laguntzak, nekazaritzako elikagaiak eraldatzeko, merkaturatzeko eta/edo garatzeko (hemendik aurrera, "Ingurumeneko laguntzak").
–B lerroa: Lehiakortasuna hobetzeko inbertsioetarako laguntzak, nekazaritzako elikagaiak eraldatzeko, merkaturatzeko eta/edo garatzeko (hemendik aurrera, "Lehiakortasunerako laguntzak").
2. oinarria.–Definizioak.
Deialdi honen ondorioetarako, honako definizio hauek hartuko dira kontuan:
1) "Nekazaritzako produktuak": Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren I. eranskinean agertzen direnak, salbu arrantzako produktuak eta akuikulturakoak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1379/2013 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinean zerrendatutakoak.
2) "Nekazaritzako produktuak eraldatzea": nekazaritzako produktu batean egiten den eragiketa, horren emaitza ere nekazaritzako produktua duena. Salbuesten dira lehenbiziko salmentarako ustiategian egiten diren jarduketak, beharrezkoak direnak animalia edo landare produktu bat prestatzeko.
3) "Enpresa txiki eta ertainak" edo "ETEak": laguntzak eskatzeko unean mikroenpresen, enpresa txikien eta enpresa ertainen definizioari buruz Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko Gomendioan xedatutako irizpideak betetzen dituztenak izanen dira. Aipatu irizpideak betetzen ez dituzten enpresak "enpresa handitzat" hartuko dira.
4) "Elkarteak (E)": Nafarroako Kooperatibei buruzko abenduaren 11ko 14/2006 Foru Legearen 65.1 a) artikuluan definitutako landako nekazaritzako kooperatibak eta bigarren graduko kooperatibak, kooperatiba-taldeak eta entitate zibilak eta merkataritzakoak, baldin beren kapitalaren %50 gutxienez mota horretako kooperatiba-sozietateena bada.
Orobat, elkartetzat (E) joko dira urtarrilaren 22ko 2/2015 Foru Legean araututako mikrokooperatibak, baldin eta beren xede soziala nekazaritzako jarduera bada eta ustiategi baten titular gisa izena emanda badaude Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan.
5) "Kalitatezko ekoizpeneko enpresak": izaera hori frogatzen duten ziurtagiriek kasuan kasuko erakundeak emanak izan beharko dute, eta indarrean egon dirulaguntza eskatzeko epean. Inbertsioaren xede den ekoizpen instalazioari dagokionez bete beharko da baldintza hori.
A lerroko laguntzen kasuan, honako hauek hartuko dira halakotzat:
a) ETE ekologikoak eta ISO 14001 ziurtagiria edo baliokidea duten enpresak (EMAS, ISO 14046, ISO 50001, etab.).
b) Nafarroako nekazaritzako elikagaien artisau-enpresen erregistroan inskribatuta dauden artisau-enpresak, eta nazioartean aitortutako kalitatea kudeatzeko sistemak edo elikagaien segurtasuneko ziurtagiriak dituzten enpresak (ISO familia, IFS, BRC, Eurepgap, Globalgap, etab.), ISO 14001 edo baliokidea izan ezik.
B lerroko laguntzen kasuan, honako hauek hartuko dira halakotzat:
a) Nafarroako nekazaritzako elikagaien artisau-enpresen erregistroan inskribatuta dauden artisau-enpresak, eta jatorri deituretan, adierazpen geografiko babestuetan edo produktu ekologikoetan inskribatutako ETEak.
b) Nazioartean aitortutako kalitatea kudeatzeko sistemak edo elikagaien segurtasuneko ziurtagiriak dituzten enpresak (ISO familia, IFS, BRC, GlobalGAP, etab.).
6) "Elkarte integratuak (EI)": honako irizpide hauetakoren bat betetzen dutenak dira:
–Kooperatiben integrazio prozesuak egin badituzte, bat-egitearen edo xurgatzearen bidez, 2013ko urtarrilaren 1etik 2023ko urtarrilaren 1era bitartean.
–Kooperatiben integrazio prozesuak egin badituzte, kooperatiben arteko hitzarmenen bidez, 2013ko urtarrilaren 1etik 2023ko urtarrilaren 1era bitartean.
–Bigarren graduko edo gehiagoko kooperatibak badira edo, kooperatiben integrazio prozesuak egin badituzte 2013ko urtarrilaren 1a baino lehen, eta 10 milioi eurotik gorako fakturazioa badute azkeneko ekitaldi ekonomikoan.
–Lehentasunezko elkartetzat (LE) aitortuta badaude, edo LE batean sartuta badaude, aplikaturik Nekazaritzako elikagaien arloko kooperatibak eta beste elkarte batzuk sustatzeko abuztuaren 2ko 13/2013 Legean xedatutakoa.
7) "Kooperatiben integrazio prozesuan dauden elkarteak (KIPE)": honako irizpide hauetakoren bat betetzen dutenak dira:
–Kooperatiben integrazio prozesu bat hasia badute, bat-egitearen edo xurgatzearen bidez, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera; edo bigarren graduko kooperatibak eta lehentasunezko elkarteak (LE) badira, lehen aipatu datatik aurrera kooperatiba gehiago gehitu badituzte (KIPE-KABX).
–Kooperatiben integrazio prozesu bat hasia badute, kooperatiben arteko hitzarmenen bidez (KIPE-KAH), 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera.
8) "Ekoizpen instalazio berriak": kasu hauek hartuko dira halakotzat:
a) Nafarroan berria den enpresa batek egindako hasierako inbertsioak: ekoizpen instalazio berri bat abiarazteko inbertsioak, produkzioa 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera hasi bada eta instalazio hori Nafarroan dagoen enpresa bati loturik ez badago. Loturik dagoen enpresaren definizioa Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko Gomendioan ezarritakoa da.
b) Nafarroan dauden enpresen ekoizpen instalazio berriak: Nafarroan dagoen enpresa batek edo horri loturiko enpresa batek egindako inbertsioak, ekoizpen instalazio berri bat martxan jartzeko, produkzioa 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera hasi bada eta instalazioa ez badago kokaturik eskatzailearen edo horri loturiko enpresen inbertsioak zeuden tokian. Loturik dagoen enpresaren definizioa Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko Gomendioan ezarritakoa da.
Kokalekua desberdina dela ulertuko da, baldin eta lantegiaren zerbitzu eta ekoizpen jarduera guztien funtzionamendu autonomoa ahalbidetzen badu, eraikinak, azpiegiturak, ekoizpen instalazioak edo instalazio osagarriak aldez aurretik daudenekin konektatu edo partekatu beharrik gabe, telekomunikazioetakoak izan ezik.
c) Ekoizpen instalazio berri bat eraikitzeko bigarren fasea edo hurrengoa: beste inbertsio fase bat, ekoizpen instalazio berri bat ezartzeko proiektuetarako (proiektuen gauzatze aldia elikagaien industrietako inbertsioetarako laguntzen aurreko deialdian ezarritako justifikazio aldiaz harago luzatzen den kasuetan), beharrezkoa denean instalazioa bukatu eta abian jartzeko.
9) "Industria instalazio berriak, azpiegitura partekatuko industrialde batean": enpresa instalazio berriak, industrialdeetan, baldin industrialde horiek trigenerazioa (lurruna, gasa eta argindarra) eskaintzen badute, bai eta hondakinen kudeaketa eta/edo uren arazketa bateratua ere.
10) "ONN": ogibide nagusia nekazaritza dutenak edo halako elkarteak non bazkideen edo zuzendaritza kontseiluko kideen erdiek baino gehiagok izaera hori baitute.
11) "Kapitalizazio ertaineko enpresak (midcap-ak)": 3. definizioaren arabera ETEak ez diren eta 3.000 langile baino gutxiago dituzten enpresak, elkartutako edo loturiko enpresak aintzat hartu gabe.
12) "Lanen hasiera": lanen hasierako datatzat hartuko da hauetako lehena:
–Inbertsioan eraikitzeko lanen hasierako data.
–Ekipamenduak eskatzeko konpromiso irmoaren data, edo inbertsioa itzulezin bihurtzen duen eraikitzeko lanen bestelako konpromiso baten data.
Ondorio horietarako, ez dira lanen hasieratzat hartuko lurrak erostea edo prestatze lanak, hala nola baimenak edo lizentziak lortzea eta bideragarritasunari buruzko aurretiko azterketak egitea (teknikarien zerbitzu-sariak, bideragarritasun ekonomikoa, teknikoa, geoteknikoa, merkatukoa eta antzekoak aztertzeko ikerketen gastuak eta baimenekin loturiko gastuak).
13) "Amaitu gabeko inbertsioa": honako hiru baldintza hauek betetzen dituena izanen da:
a) 2024ko urtarrilaren 1aren ondoren hasitakoa izatea eta fisikoki amaitu gabe edo erabat gauzatu gabe egotea. Makineriaren eta ekipamenduen kasuan, horiek lanean hasteko moduan ez egotea 5. oinarrian zehaztutako datan.
b) Inbertsioaren guztizko zenbatekoaren %90 baino gehiago fakturatu gabe edukitzea.
c) Inbertsioaren guztizko zenbatekoaren %90 baino gehiago ordaindu gabe edukitzea.
14) "Amaitutako inbertsioa": laguntza ordaintzeko eskaeraren ondorioetarako, halako inbertsioa izanen da erabat amaitu edo osorik gauzatu dena, guztiz ordainduta dagoena eta onuradunaren esku dagoena.
15) "Ez-exekutatzea": 13. oinarrian ezarritakoaren ondorioetarako, ez-exekutatutzat joko da eskaeran aurreikusitako inbertsio-elementu oso bat ez egitea. Inbertsioa ez da ez-exekutatutzat hartuko baldin eta diruz lagungarria ez bada oinarri hauetan ezarritako epetik kanpo exekutatzeagatik edo hori bezalako ez-betetzeren batengatik.
16) "Ebaluazio batzordea": honako hauen titularrek osatutako organoa da: Industria Sustatzeko Zerbitzua, Nekazaritzako Elikagai Industriak Sustatzeko Atala eta Nekazaritzako Elikagaien Enpresentzako Laguntzen Bulegoa. Batzordea eratzeko behar den quoruma hau izanen da: hiru kideetatik bi, gutxienez.
17) "Ekitaldi fiskala": urte naturalarekin bat ez badator, ulertuko da ekitaldi fiskala hura hasten den urteari dagokiona dela (adibidez: epea 2024ko uztailaren 1etik 2025eko ekainaren 30era bitartekoa bada, ekitaldi fiskala 2024a izanen da).
18) "Funtsezko aldaketak edo eskaeran aurreikusi gabeko inbertsio berriak": teknologia-aldaketa dakarren, beste funtzio bat betetzen duen edo hasierako inbertsioan aurreikusitakoez bestelako funtsezko ezaugarri teknikoak dituen inbertsioa. Halaber, inbertsio berritzat hartuko da eskaeran aurreikusitako inbertsio batean unitate kopurua handitzea.
19) "Aldaketa txikiak": funtzionaltasun bera mantenduta, behar tekniko berak asetzen dituzten inbertsioak, errendimendua, energia-kontsumoak eta mantentze-lanak kontuan hartuta.
3. oinarria.–Onuradunak.
1. Laguntza hauen onuradunak izaten ahalko dira hurrengo baldintzak betetzen dituzten enpresak (pertsona fisiko edo juridikoak) eta nortasun juridikorik gabeko entitateak:
a) Dirulaguntzaren xedeko jarduera Nafarroan egitea.
b) Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren I. eranskinean agertzen diren nekazaritzako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko edo garatzeko jardueraren bat egitea, edo egitekoak izatea. Salbuespena dira arrantzaren sektoreko enpresak, baita beren emaitza den produktua I. eranskinean jasota ez dutenak ere. Ardogintzaren sektorean, 100.000 eurotik beherako eskaerak baino ez dira onartuko.
c) Nafarroako Industria Erregistroan inskribaturik egotea edo inskribatzeko eskatu izatea, hala badagokio, Nafarroako Industria Erregistroa sortu zuen Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren apirilaren 30eko 152/2013 Foru Aginduaren 3. artikuluan ezarritakoaren arabera.
d) Haren jarduera ekonomikoak ez dezala kalte nabarmenik eragin Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2020ko ekainaren 18ko 2020/852 (EB) Erregelamenduaren 17. artikuluan adierazitako ingurumen-helburuetan. Erregelamendu hori inbertsio jasangarriak errazteko esparrua ezartzeari buruzkoa da eta Taxonomiari buruzko 2019/2088 (EB) Erregelamendua aldatzen du.
e) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluak onuradun izateko ezarritako debeku-egoeretako batean ere ez egotea. Eskaeraren inprimakian ageri den erantzukizunpeko adierazpenaren bidez frogatu behar da hori.
Laguntzen eskaerak berekin dakar baimena ematea laguntzen organo kudeatzaileak egiazta dezan enpresa alta emanda dagoela Nafarroako Ekonomia Jardueren gaineko Zergan, eta zuzenean eskura ditzan ziurtagiri telematikoak, egiaztatzen dutenak eskatzaileak egunean dituela zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, dirulaguntza emateko ebazpen-proposamena ematen den unean.
2. Erantzukizunpeko adierazpenaren bidez frogatuko da 1. atalean eskatutako baldintzak betetzen direla, eta laguntzak eskatzeko unean aurkeztuko da.
3. Nortasun juridikorik ez duten eskatzaileek ordezkari bat edo ahaldun bakar bat izendatu beharko dute, onuradun gisa dagozkion betebeharrak betetzeko ahal aski duena.
Kasu horietan, dirulaguntza eskaeran berariaz adieraziko da elkarteko kide bakoitzak zer gauzatze konpromiso hartzen dituen bere gain. Halaber, laguntza ematen duen ebazpenean adieraziko da kide bakoitzari aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa. Kide horiek ere onuraduntzat joko dira.
4. Laguntzaren onuradun den enpresari sozietate berri batean bat egiteko edo xurgapen bidez bat egiteko prozesu batek eragiten badio, laguntzak kudeatzen dituen organoari jakinarazi beharko dio. Behar den bezala egiaztatu beharko da aldaketa hori, eta, ondorengo denak oinarri hauetan onuradun izateko ezarritako baldintzak bete beharko ditu.
Halaber, enpresa onuradunak sozietate mota aldatzen badu, nortasun juridikoari eutsita, hala jakinarazi beharko zaio laguntzak kudeatzen dituen organoari.
5. Ezin izanen dira dirulaguntza hauen onuradun izan:
a) Unibertsitate publikoak, erakunde autonomoak eta sozietate eta fundazio publikoak.
b) "Krisialdian dauden enpresak". Horien definizioa da krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatuen laguntzei buruzko Europar Batasuneko gidalerroen (2014/C249/01) 2.2 atalean jasota dagoena, edo 2014ko ekainaren 17ko Batzordearen 651/2014 (EB) Erregelamenduko 2. ataleko 18. puntukoa.
c) Betetzeko zain dagoen berreskuratze agindu baten mende dauden enpresak, Batzordeak laguntza legez kanpokotzat eta barne merkatuarekin bateraezintzat jo ondoren.
d) Administrazio zehapen irmoa edo kondena epai irmoa betetzen ari diren enpresak, sexu edo genero diskriminaziotzat hartutako lan praktikak egiteagatik edo onartzeagatik, edo arrazoi horiek direla-eta ezarritako epai edo zehapen bat betetzeko zain daudenak.
4. oinarria.–Inbertsio proiektuen betebeharrak.
1. Aktibo material edo immaterialetan inbertsioak egiteko proiektuak diruz lagungarriak izan daitezen, helburu hauek izan behar dituzte:
a) Eraldaketan eta merkaturatzean hobekuntzak egitea.
b) Produktuaren balio erantsia handitzea.
c) Kalitatea hobetzea.
d) Ekoizteko ahalmena handitzea.
e) Efizientzia, energian eta inputen erabileran.
f) Enplegua handitzea.
g) Jarduerak dibertsifikatzea.
h) Ingurumena babestea.
i) Laneko segurtasuna.
j) Establezimendu berri bat sortzea.
k) Lehendik dagoen establezimendu bat handitzea.
2. Dirulaguntza jaso ahal izateko, proiektuak honako aurrekontu hau izanen du gutxienez, ekoizpen instalazioko langile kopuruaren arabera (2024ko batez besteko plantilla):
LANGILE KOP. | GUTXIENEKO AURREKONTUA |
10 baino gutxiago | 15.000 euro |
≥ 10 eta < 50 | 50.000 euro |
≥ 50 eta < 250 | 100.000 euro |
≥ 250 | 300.000 euro |
3. Enpresak Nafarroan duen ekoizpen instalazio bakoitzeko inbertsio proiektu bakar batek soilik jaso dezake dirulaguntza.
5. oinarria.–Inbertsio proiektuak gauzatzeko epea.
1. Inbertsio proiektuak gauzatu beharko dira 2024ko urtarrilaren 1etik 2027ko ekainaren 30era edo dirulaguntza emateko ebazpenean adierazten den amaiera datara bitarte. Ondorio horietarako, proiektuak amaituta daudela ulertuko da diruz lagun daitezkeen inbertsioak fakturatuta, ordainduta eta onuradunen esku daudenean.
2. Laguntza eskatzen den egunean inbertsioak ez dira amaituta egon behar, 2.13 oinarrian zehaztutako moduan.
6.1.a) oinarriko 4. puntuko gastuak (ordainsariak, bideragarritasun azterlanak edo lizentziak, etab.) diruz lagungarriak izanen dira, laguntza eskatu aurretik ordaindu badira ere, baina horrek ez du esan nahiko haiekin lotutako inbertsioak amaituta daudenik. Nolanahi ere, gastu horiek 2023ko urtarrilaren 1a baino geroagokoak izan beharko dute, egun horretan hasiko baita aplikatzen 2023-2027 aldiko NPEPE, 2021eko abenduaren 2ko 2021/2015 (EB) Erregelamenduaren arabera.
3. Laguntzak kudeatzen dituen organoak eskatzailearen instalazioak bisitatuko ditu, egiaztatzeko inbertsioak 2024ko urtarrilaren 1aren baino geroagokoak direla eta ez direla amaitu laguntza eskatu aurretik, eta horren berri jasoko du espedientean.
4. Diruz lagundutako proiektuak gauzatzeko eta justifikatzeko epea luzatzeko eskatzen ahalko da, 14.2 oinarrian aipatzen den moduan.
6. oinarria.–Gastu diruz lagungarriak.
1. Honako baldintza hauek betetzen dituzten inbertsio proiektuen gastuak dira diruz lagungarriak:
a) Honako xede hauek dituztenak:
1. Ondasun higiezinak eraiki, eskuratu edo hobetzea. Kontzeptu horrek hartzen ditu:
–Eraikinaren obra zibila, saneamenduko eta iturgintzako instalazioak barne, baita kalitate-kontrolaren eta hondakinen kudeaketaren kostuak ere.
–Kanpoko urbanizazioaren obra zibila, barne daudela bideak, hesiak, aparkatzeko eremuak eta abar.
–Instalazio berezien eraikuntzaren obra zibila; esaterako, hotz-ganberen itxiturak, siloak, araztegiak, makineria eta ekipamenduak instalatzeko oinarriak, suteen kontra babesteko instalazioak eta industriako erabilerarako putzuak eta ur-harguneak.
–Obra zibileko proiektuen gastu orokorrak eta mozkin industriala, honako muga hauekin: proiektuko aurrekontuaren edo memoria tekniko baloratuaren %17 gastu orokorretarako, eta %6 mozkin industrialerako.
–Segurtasuna eta osasuna, obra zibileko proiektuarekin lotuta.
2. Makineria eta ekipamendu berriak erostea edo errentamendu finantzarioan hartzea, erosteko aukerarekin, produktuak duen merkatuko balioa edo gutxiago ordainduta. Kontzeptu horrek hartzen ditu:
–Makineria eta bestelako ekipamendu-ondasunak (informatikako ekipamenduak barne) eta ekoizpen instalazio berariazkoak, baita berokuntzako, hozketako/hotz industrialeko, aire girotuko, aire konprimatuko eta autokontsumorako eguzki-paneletako instalazioak ere. Halaber, elektrizitate eta/edo gas hornidurak instalatzeko eta horien harguneak ezartzeko beharrezkoak diren kostuen gastuak ere sartzen dira, harguneen titulartasuna azken finean norena den kontuan hartu gabe.
–Makineria edo ekipamendurako inbertsioarekin loturiko segurtasuna eta osasuna, baldin eta inbertsioak ez badu obra zibila exekutatzea ekartzen.
3. Honako aktibo immaterialetan inbertsioak egitea: programa informatikoak eskuratzea edo garatzea eta patenteak, lizentziak eta egile eskubideak eta marka erregistratuak eskuratzea.
4. Goian aipatu 1. eta 2. helburuekin loturiko bestelako gastuak; esaterako, arkitektura eta ingeniaritza enpresen zerbitzu-sariak edo obra zibileko inbertsioekin loturiko tributuak, horien gastuen %20 gehienez. Kontzeptu horrek hartzen ditu:
–Proiektua idazteagatik eta obra zuzentzeagatik ordaindu beharreko zerbitzu-sariak.
–Tasazioko zerbitzu-sariak.
–Aholkularitza teknikoko zerbitzu-sariak.
–Azterketa geoteknikoen gastuak.
–Bideragarritasun azterketak.
–Jarduera, obra eta irekitze lizentziengatik ordaindutako tributuak.
Ez da diruz lagunduko laguntza eskaeraren tramitazioarekin eta kudeaketarekin lotutako inongo gasturik.
b) Nafarroan kokatutako ekoizpen instalazioetan egiten diren inbertsioei dagozkienak, inbertsioek zuzenean laguntzen dutenean 4.1 oinarrian zehaztutako helburuetako bat lortzen.
c) Proiektua gauzatzeko aldian, 5. oinarrian ezarritakoan, egiten direnak. Ondorio horietarako, egindako gastutzat hartuko da epealdi horretan fakturatu eta ordaindu dena.
d) Enpresaren ibilgetuan aktibatzen direnak, proiektua identifikatzen duten kontu espezifikoetan.
e) 7. oinarrian aipatzen den kostuen moderazioa betetzen dutenak.
2. Errentamendu finantzarioaren bidez aktiboak eskuratzea diruz lagundu daiteke baldin eta eragiketa oinarri honen 5.1 oinarrian adierazitako aldian egiten bada, eta enpresak konpromisoa hartzen badu ondasuna erosteko aukera gauzatzeko (eragiketaren BEZa aldez aurretik ordaintzea ekarriko du horrek).
BEZa ordaintzen denetik diruz lagundutako proiektua justifikatzen den arte ordaindutako kuotak baino ez dira diruz lagunduko. Eta ez dira diruz lagungarriak izanen eragiketarekin lotutako gastuak; esaterako, errentatzailearen marjinak, interesak, gastu orokorrak eta aseguruen gastuak.
3. Honako gastu hauek ez dira diruz lagungarriak izanen:
a) 2.500 eurotik beherako zerga-oinarria duten inbertsio proiektuaren elementuak.
b) Lursailak, urbanizatu gabeko lurrak urbanizatzeko obrak (deialdi honen ondorioetarako, lur horiek dira ez dituztenak bideen, saneamenduaren eta ur eta energia horniduren sareak) eta horiek eskuratzearekin loturiko gastuak (notariotzak, zergak eta antzekoak).
c) Luxuzko gastuak.
d) Proiektuaren xedea aintzat hartuta, laguntzak kudeatzen dituen organoaren iritziz neurriz kanpokoak direnak.
e) Aipatu 4.1 oinarrian ezarritako helburuetako batekin edota ekoizpen edo merkaturatze prozesuarekin lotura zuzenik ez dutenak.
f) Enpresako langileek ibilgeturako egindako lanak.
g) 2024ko urtarrilaren 1a baino lehenagoko fakturekin edo ordainketa aurreratuekin justifikatutako gastuak.
h) Eratzeko eta lehenbiziko aldiz ezartzeko gastuak.
i) Aktiboak birjartzeko, mantentzeko eta ordezteko inbertsioak, salbu eta teknologiarengatik, errendimenduarengatik edo prestazioengatik hobekuntza nabarmena edo ekoizpen gaitasuna handitzea ekartzen badute.
j) Ibilgailuak, barnean erabiltzekoak salbu; esaterako, orga jasotzaileak eta pala kargatzaileak.
k) Makineria eta ekipamendu erabiliak.
l) Zorraren interesak eta BEZa, salbu eta onuradunak ezin badu berreskuratu.
m) Eraikinak edo lokalak erostearekin zerikusia dutenak, baldin eta diruz lagunduak izan badira deialdi hau argitaratu aurreko 10 urteetan.
n) Enpresa bat erostea.
o) Eskudiruzko ordainketak.
7. oinarria.–Kostuen moderazioa eta enpresa hornitzailea hautatzeko justifikazioa.
1. Gastu diruz lagungarriaren zenbatekoa edozein izanda ere, onuradunak ziurtatu behar du efizientzia eta ekonomia irizpideak hartu dituela kontuan enpresa hornitzailea hautatzean. Horretarako, "Enpresa hornitzailea hautatzeko justifikazioa" izeneko inprimakia aurkeztu behar du 14. oinarrian araututako justifikazioa egiten duenean, baita, gutxienez, hiru eskaintza independente ere (haien artean eta eskatzailearekin lotuta ez dauden enpresenak), oinarrian ezarritako salbuespen kasuetako bat ez bada.
2. Eskaintzek baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) 2024ko urtarrilaren 1a baino geroagokoak izatea. Inbertsio-elementu jakin batentzat emandako aurrekontuen daten artean, gehienez ere, urtebeteko aldea egon daiteke.
b) Elkarren artean alderagarriak izatea eta inbertsio-elementu berari lotuta egotea, emandako deskribapen teknikoan alderatzen diren elementuak antzekoak direla ondorioztatzeko. Eskatzaileak aski informazio eman behar du organo kudeatzaileak alderaketa egin ahal izateko.
c) Eskaintza garestienaren prezioa merkeenarena baino bi aldiz handiagoa denean, justifikatu beharko da zergatik ez dagoen prezio-eskaintza antzekoagorik.
d) Eskaintza faltsurik aurkeztuz gero, emandako dirulaguntza galduko da eta dagozkion legezko ekintzak abiatuko dira.
3. Onuradunak ez du hiru eskaintza aurkeztu beharrik izanen jarraian adierazten diren kasuetan, baina txosten tekniko-ekonomiko baten bidez justifikatu beharko du egoera hori eta, halaber, eskaintzaren balioa merkatukoa dela:
1. Justifikatzen duenean ezen, aktiboaren ezaugarrien berezitasunak direla-eta, merkatuan ez dagoela behar adina entitate hornidura hori egiteko enpresak eskatzen dituen baldintzetan.
2. Enpresan instalatutako beste aktibo batzuekin kontroleko software bidez elkar lotutako aktiboak badira, eta frogatzen bada aktibo horiek batera izatearen ondorioz eragiketa-kostuak nabarmenki murrizten direla.
3. Aktiboa aukeratutako hornitzailearekin aurretik izandako proiektu, garapen edo lankidetza baten ondorioa denean.
4. Eskaintza egiten duen hornitzaileak eta eskatzaileak kontratu bidezko harreman etengabea dutenean, eta hornitzaileak aktibo bat abian jartzeko edo garatzeko esku hartzen duenean, bere parte-hartzea beharrezkoa delako aktibo horren eraginkortasunerako.
5. Inbertsio-elementuaren balioa 1.000.000 euro baino handiagoa denean eta eskaintza bakarra aurkezten denean, peritu-tasazio independentea aurkeztu beharko da.
4. Orokorrean, eskaintzarik merkeena lagunduko da diruz, efizientzia tekniko eta ekonomikoaren arrazoiek ez badute justifikatzen beste bat aukeratzea.
Obra zibileko inbertsioetan, proiektuaren aurrekontua eskaintza merkeenaren %70 baino txikiagoa bada, aurkeztutako eskaintzak arrazoizkoak diren aztertuko du balorazio batzordeak.
8. oinarria.–Laguntzaren zenbatekoa.
1. Laguntzaren intentsitatea zehaztuko da enpresa motaren eta dirulaguntza motaren arabera (ingurumeneko laguntzak edo lehiakortasunerako laguntzak) , ondoko taula honetan adierazten den moduan:
ENPRESA | A LERROA | B LERROA | ||
Ingurumeneko laguntzak, % | Lehiakortasunerako laguntzak, % | |||
Gutxienez | Gehienez | Gutxienez | Gehienez | |
Enpresa handia | 15 | 18 | 12 | 15 |
ETEa | 18 | 21 | 15 | 18 |
Elkartea eta EIa | 21 | 24 | 18 | 21 |
Elkartea: kooperatiben arteko hitzarmenen bidezko integrazio prozesua (KIPE-KAH: 2.7 b) oinarria) | 24 | 27 | 21 | 24 |
Elkartea: bat-egite edo xurgatze prozesua eta 2. graduko kooperatibak edo lehentasunezko elkarteak (LE), kooperatiba gehiago gehitu badituzte (KIPE-KABX: 2.7.a oinarria) | 27 | 30 | 25 | 28 |
"Despopulazio-arrisku muturrekoa" eta "despopulazio-arrisku bizia" kategorietako udalerrietan dauden enpresak, Lurralde Kohesiorako kontseilariaren otsailaren 15eko 8/2023 Foru Aginduaren arabera | 30 | 30 | 30 | 30 |
2. Laguntzaren gutxieneko ehunekoa taulan adierazitako gehienekora arte handitzen ahalko da, eskatzailea honako egoera hauetakoren batean edo gehiagotan badago:
2.1. "Genero-berdintasuna" (+%1 laguntzan): Emakumeen eta gizonen artean lan arloko edozein diskriminazio galarazteko neurri hauetako bat hartzea:
a) Aitortzaren edo bereizgarriren bat lortu izana bere langileekin tratu eta aukera berdintasunaren politikak aplikatu dituelako (esaterako, Osasuneko, Gizarte Zerbitzuetako eta Berdintasuneko Ministerioaren "Berdintasuna enpresan" deituriko bereizgarria edo NEEZE-Nafarroako Emakume Enpresari eta Zuzendarien Elkartearen "Reconcilia zigilua" eta abar).
b) Zuzendaritza-postuetan %30, gutxienez, emakumeak izatea. Neurri hori justifikatzeko, enpresak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da. Ziurtagiri horretan, onetsitako edo ikuskatutako azken urteko kontuetan jasotako zuzendaritza-postuen guztizkoari dagokionez, zuzendaritza-postuetan dauden emakumeen ehunekoa adieraziko da. Modu horretan ezin bada justifikatu, Merkataritza Erregistroak zuzendaritza-karguei buruz emandako ziurtagiriaren bidez edo enpresako Zuzendaritza Batzordeak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatuko da.
c) 50 langile baino gutxiago dituen enpresa bada, legez berdintasun plana izatera behartua ez dagoenez, honako hauek baloratuko dira:
i. Emakumeen eta gizonen berdintasun plan bat izatea, urriaren 13ko 901/2020 Errege Dekretuaren arabera erregistratua.
ii. Berdintasuna sustatzeko neurriak aplikatu izana; enpresaren eta langileen ordezkariek sinatutako dokumentu baten bidez egiaztatuko dira.
iii. Laneko sexu-jazarpenari eta sexuan oinarritutako jazarpenari aurrea hartzeko eta aurre egiteko protokolo bat edo neurri espezifikoak onartu edo zabaldu izana; hori aurreko neurrian bezala egiaztatuko da.
2.2. "Desgaitasuna" (+%1 laguntzan): 50 langiletik beherako plantilla duten enpresen kasuan, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna badute plantillako langile guztien %1ek edo gehiagok, eta 50 langile edo hortik gorako plantilla duten enpresen kasuan, ehuneko hori %3 edo hortik gorakoa bada (kalkulatzeko, erabiliko dira onetsitako edo ikuskatutako azken urteko kontuetan jasotako datuak edo, bestela, lan bizitzari buruzko txostenak, 2024-03-31, 2024-06-30, 2024-09-30 eta 2024-12-31koak). Kalkulurako, horrez gain, urtarrilaren 14ko 27/2000 Errege Dekretuan jasotako neurri alternatiboak hartuko dira kontuan.
2.3. "41 urtetik beherakoek sustatutako inbertsio proiektuak" (+%1 laguntzan): eskaera egiten den uneko adina hartuko da kontuan, eta, enpresa pertsona fisikoa ez bada, enpresan partaidetzaren gehiengoa izatea (≥ %50) baloratuko da.
3. "Despopulazio-arrisku muturrekoa" eta "despopulazio-arrisku bizia" kategorietako udalerrietan dauden enpresen kasuan, laguntzaren intentsitatea %30ekoa izanen da, kasu guztietan (8/2023 Foru Agindua, otsailaren 15ekoa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean despopulazio-arriskuan dauden udalerrien zerrenda onesten duena).
4. Laguntzaren zenbatekoa ez da, inola ere, 2.000.000 eurotik gorakoa izanen enpresaren ekoizpen instalazio bakoitzeko.
9. oinarria.–Eskaerak aurkeztea eta beharrezkoa den dokumentazioa.
1. Eskaerak aurkezteko epea 2026ko urtarrilaren 2an hasiko da, edo, oinarri arautzaile hauek egun hori baino beranduago argitaratzen badira Nafarroako Aldizkari Ofizialean, argitalpen egunaren biharamunean. Eskaerak aurkezteko epea 2026ko martxoaren 20an bukatuko da, egun hori barne.
2. Eskaerak telematikoki aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atariko (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoko fitxa erabiliz (hemendik aurrera, laguntzen fitxa), eta aipatu fitxan dagoen ereduaren arabera.
3. Laguntzen eskaeran adierazi beharko da zer laguntza eskatzen diren: "ingurumeneko laguntzak" (A lerroa) edo "lehiakortasunerako laguntzak" (B lerroa). Enpresa bakoitzak eskaera bat soilik aurkezten ahal du establezimendu bakoitzeko.
4. Dokumentazio hau aurkeztu behar da laguntza eskatzeko, laguntzen fitxan eskura dauden ereduen arabera:
a) Eskaera inprimakia.
b) Memoria tekniko eta ekonomikoa, enpresa eta inbertsio proiektua deskribatzen dituena.
c) Onuradun izateko baldintzak (3. oinarrikoak) betetzearen erantzukizunpeko adierazpena.
d) Inbertsio-elementu bakoitzeko aurrekontu bana, aski zehaztuta.
e) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren lan bizitzari buruzko txostenak, egun hauetakoak: 2024-03-31, 2024-06-30, 2024-09-30 eta 2024-12-31.
f) Batez besteko plantillaren gaineko txostena, 2024-01-01etik 2024-12-31ra bitarteko aldian alta-egoeran zeuden langileei dagokienez.
g) Banakako urteko kontuak eta, hala badagokio, bateratuak.
h) Eratze eskriturak eta estatutuak.
i) 8.2 oinarrian adierazitako agiriak, laguntza intentsitate gehigarria lortzeko.
j) Obra zibileko jarduketen kasuan, obra-lizentzia edo, hori ez bada, lizentzia eskaeraren gordekina.
k) Hala dagokionean, ingurumen baimena, kasuan kasuko jardueraren eta inbertsio proiektuaren araberakoa (ingurumen baimen integratua edo baliokidea, udalaren jarduera-lizentzia, ingurumen inpaktuaren adierazpena, eta abar).
l) Ondasun higiezinak erosiz gero, tasatzaile independente baten tasazioa aurkeztu beharko da, lurzoruaren balioa eta lurgainarena bereizita.
m) 11. oinarriko balorazio irizpideetarako behar den dokumentazioa, hala nola energia kontsumoaren fakturak (11.A.2 oinarria), elektrizitate autosorkuntzari buruzko informazioa (11.A.2 oinarria), karbono-aztarnaren kalkulua egiaztatzen duen ziurtagiria, entitate independente batek emana (11.A.5 oinarria), kalitate ziurtagiriak (11.A.8 oinarria), elektrizitatearen hornidurarako kontratuak (11.A.6 oinarria), deskarbonizazio plana (11.A.7 oinarria), eta abar.
n) Hala badagokio, aurkeztu behar den dokumentazio osagarria (laguntzen fitxan zehaztuko dena).
5. Aurkeztutako dokumentazioak betetzen ez baditu Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 66. artikuluko betebeharrak, Industria Sustatzeko Zerbitzuak interesdunari eskatuko dio gehienez 10 egun balioduneko epean zuzentzeko, eta ohartaraziko dio ezen, hala egin ezean, eskaera bertan behera uzten duela ulertuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela.
Ezin izanen da zuzendu, inola ere, 4. ataleko a), b) eta c) letretan adierazitako dokumentazioa aurkeztu ez izana. Horrenbestez, dokumentazio hori aurkezten ez bada, eskaera ez da onartuko.
10. oinarria.–Norgehiagoka.
1. Laguntza hauek norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira. Hartara, aurkeztutako eskaerak konparatuko dira haien artean lehentasun hurrenkera ezartzeko, laguntza lerro bakoitzeko (A lerroa: ingurumeneko laguntzak; eta B lerroa: lehiakortasunerako laguntzak), 11. oinarrian ezarritako balorazio irizpideekin bat.
Laguntzen zenbatekoa kalkulatzeko, lehentasun hurrenkera ezartzean balorazio handiena eskuratzen duten eskaerei aplikatuko zaie 8. oinarrian ezarritako laguntza-intentsitatea, deialdi honetan 1. kapituluko laguntza lerro bakoitzerako baimendutako aurrekontu-kreditua agortu arte:
AURREKONTU-PARTIDA | KAPITULUA | LERROA | ZENBATEKOA |
810007 81200 7701 413103 "NPEPE LGENF 2023-2027. Nekazaritzako elikagaiak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsioetarako dirulaguntza" | 1 | A | 1.000.000 |
B | 11. 250.000 |
Lehentasun zerrendako azken tokian dagoen eskatzaileari gelditzen den kredituaren araberako laguntza emanen zaio, hau da, txikiagoa izan daiteke 8. oinarriaren arabera legokiokeena baino. Hori hala izanik ere, laguntza partzial horren onuradunak inbertsio guztia justifikatu beharko du.
2. Lerro bateko eskaera guztiei erantzun ondoren aurrekontua agortu ez bada, soberako saldoa beste lerroko eskaerak diruz laguntzeko erabiltzen ahalko da. Hori egin ondoren ere 1. kapitulu honetan aurrekontu krediturik gelditzen bada, 2. kapituluko eskaerei erantzuteko erabiltzen ahalko da.
3. Baldin eta dirulaguntza esleitu ondoren deklaratzen bada laguntza kobratzeko eskubidea galdu dela, edo onuradunen batek laguntzari uko egiten badio eta, horren ondorioz, nahikoa kreditu askatzen bada, beste xede hauetarako erabiltzen ahalko da, adierazitako hurrenkeran:
a) Kreditua askatu den lerroan, azken eskatzaileari emandako laguntza partziala osatzeko.
b) Kreditua askatu den lerroan, aurrekontu faltagatik ezetsi diren eskaeretarako.
c) Beste lerroko eskaeretarako, a) eta b) letretan adierazitako hurrenkerari jarraituz.
d) 2. kapituluko eskaeretarako.
Aurreko b), c) eta d) letretan ezarritakoaren ondorioetarako, 2027ko uztailaren 31ra arte onartutako kreditu askatzeen ondorioz erabilgarri dagoen kreditua baino ezin izanen da baliatu.
Kontuan izanda laguntzak noiz onartzen diren, zilegi izanen da diruz lagundutako jarduketa egiteko eta justifikatzeko beste epe batzuk ezartzea; nolanahi ere, epe horiek 2027ko irailaren 30era artekoak izanen dira gehienez ere, salbu eta 13.3 oinarrian aurreikusitako inguruabarren bat gertatzen bada.
11. oinarria.–Inbertsio proiektuak hautatzeko irizpideak.
1. Laguntza motaren arabera, honako hauek izanen dira inbertsio proiektuak hautatzeko irizpideak:
A. A LERROKO IRIZPIDEAK (ingurumeneko laguntzak):
HAUTAKETA IRIZPIDEAK | GEHIENEKO PUNTUAZIOA |
1. Energia efizientziaz erabiltzea | 16 |
2. Energia berdea | 11 |
3. Ur-baliabideak efizientziaz kudeatzea | 10 |
4. Hondakinak efizientziaz kudeatzea | 5 |
5. Karbono-aztarna | 5 |
6. Elektrizitatearen jatorria | 5 |
7. Deskarbonizazio plana | 5 |
8. Kalitatezko ekoizpena | 10 |
9. Establezimenduaren kokalekua | 7 |
10. Despopulazio arriskua | 4 |
11. Elkartegintza eta ONNak | 10 |
12. Ekoizpen instalazio berriak | 10 |
13. Kobratzeko eskubidea galdu ez izana | 2 |
GUZTIRA | 100 |
A.1. Energiaren erabilera efizientea (gehienez 16 puntu). Honako modalitate hauek hartuko dira aintzat:
a. Hondarreko energiak aprobetxatzea.
b. Energia iturri berriztagarriak erabiltzea.
c. Energia kontsumitzen duten ekipamendu edo instalazioak aldatzea edo erostea, eta haien ordez efizientzia handiko teknologiak edo eskura dagoen teknologia hoberena erabiltzen dituzten ekipamendu edo instalazioak ezartzea, energiaren kontsumoa gutxitzeko.
EFIZIENTZIA ENERGETIKORAKO INBERTSIOAREN ZENBATEKOA / | PUNTUAZIOA |
= %0 | 0 |
> %0 eta < %10 | 5 |
≥ %10 eta < %30 | 10 |
≥ %30 | 16 |
Azpiegitura energetikoak beste enpresa batzuekin partekatzen dituzten enpresek, 2.9 oinarrian zehaztutako industrialde batean kokatuta baldin badaude, 10 puntuko puntuazio orokorra izanen dute kontzeptu honengatik bakarrik.
A.2. Energia berdea (gehienez 11 puntu). Sortutako energia berriztagarrien proportzioa (kontratu berdeak barne), alderatuta 2024an establezimenduan guztira kontsumitutako energiarekin:
ENERGIA BERDEAREN EHUNEKOA (%) KONTSUMITUTAKOAREN | PUNTUAZIOA |
Energia berdea (%) = %0 | 0 |
Energia berdea (%) > %0 eta < %5 | 5 |
Energia berdea (%) ≥ %5 eta < %20 | 8 |
Energia berdea (%) ≥ %20 | 11 |
Kontsumitutako energia guztia kalkulatzeko, erabiliko dira elektrizitatearen, gas naturalaren edo beste edozein erregairen kontsumoari buruzko kontagailuen erregistroak edo fakturak, 2024. urtekoak.
Sortutako energia berdea kalkulatzeko, erabiliko dira instalatutako edo erabilitako energia berriztagarrien autokontsumoari buruzko 2024. urteko datuak (barne hartuta Power Purchase Agreement –PPA– delakoak, hots, enpresak dituen energia berriztagarria salerosteko epe luzerako kontratuak), monitorizazio programen, horniduren fakturen edo PPA kontratuen datuen bidez.
A.3. Ur-baliabideak efizientziaz kudeatzea (gehienez 10 puntu). Ura hobeki kudeatzera bideratutako inbertsioen ehunekoa, inbertsio diruz lagungarri guztiaren aldean. Honako hauek hartuko dira aintzat:
a. Ura aurreztea dakarten inbertsioak, dela kontsumoak optimizatuta edo ekoizpen prozesuan galerak ezabatuta.
b. Ekoizpen prozesuan erabilitako ura berrerabiltzeko edo leheneratzeko inbertsioak.
c. Uraren kalitatea hobetzeko tratamenduetarako inbertsioak, dela ekoizpen prozesuen aurretik edo isuri baino lehen (uren arazketa).
UR-BALIABIDEAK EFIZIENTZIAZ KUDEATZEA | PUNTUAZIOA |
Ura efizientziaz kudeatzeko inbertsioa (%) = %0 | 0 |
Ura efizientziaz kudeatzeko inbertsioa (%) > %0 eta < %10 | 5 |
Ura efizientziaz kudeatzeko inbertsioa (%) ≥ %10 | 10 |
A.4. Hondakinak efizientziaz kudeatzea (gehienez 5 puntu). Ekoizpen prozesuan sortzen diren hondakinak balorizatzera eta/edo murriztera bideratutako inbertsioen ehunekoa, inbertsio diruz lagungarri guztiaren aldean:
HONDAKINAK EFIZIENTZIAZ KUDEATZEA | PUNTUAZIOA |
Hondakinak efizientziaz kudeatzeko inbertsioa (%) = %0 | 0 |
Hondakinak efizientziaz kudeatzeko inbertsioa (%) > %0 eta < %10 | 3 |
Hondakinak efizientziaz kudeatzeko inbertsioa (%) ≥ %10 | 5 |
A.5. Karbono aztarna (5 puntu): irizpide hau betetzen dela bi modutara frogatu daiteke, batetik, Karbono Aztarnaren Erregistroan inskripzioa eginez, bat etorriz martxoaren 18ko 214/2025 Errege Dekretuan xedatutakoarekin, edo, bestetik, erakundearen karbono aztarna kalkulatu dela justifikatuz, betiere kalkulu horrek entitate independente baten abala badu. Hala ere, ezin izanen dute irizpide honengatik punturik jaso martxoaren 18ko 214/2025 Errege Dekretuaren 11. artikuluaren arabera karbono aztarna kalkulatzera behartuta dauden enpresek:
KARBONO AZTARNA | PUNTUAZIOA |
Ez | 0 |
Bai | 5 |
A.6. Elektrizitatearen jatorria (gehienez 5 puntu): etiketa elektrikoa baloratuko da, CO2 isurien eta sortutako erradioaktibitate handiko hondakinen (EHH) ingurumen inpaktua aintzat hartuta. Datu hori hartuko da establezimenduaren enpresa merkaturatzailearen kalifikaziotik, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak (MLBN) 2024. urtean emandakotik.
Enpresak hornidura puntuaren kode unibertsalaren bidez egiazta badezake elektrizitatearen jatorria, espezifikotasun hori aintzat hartuko da. Bestela, enpresa merkaturatzailearen puntuazioa hartuko da kontuan.
Etiketak "A" letratik "G" letrara doaz; "A" letra da ingurumen inpaktu txikienarena, eta "G" letra handienarena.
Hala, honako puntuazio hau ezartzen da etiketa elektrikorako eta hari loturiko ingurumen baremorako:
ETIKETA | CO2* | EHH ** |
A | 6 | 6 |
B | 5 | 5 |
C | 4 | 4 |
D | 3 | 3 |
E | 2 | 2 |
F | 1 | 1 |
G | 0 | 0 |
(*) CO2 isuriak(gramo baliokidetan –CO 2 g/Kwh–).
(**) Erradioaktibitate handiko hondakinak (µg/kWh)
ELEKTRIZITATEAREN JATORRIA / ETIKETA ELEKTRIKOA | PUNTUAZIOA |
Etiketen batura (CO2 + EHH) ≤ 2 | 0 |
Etiketen batura (CO2 + EHH) > 2 eta ≤ 6 | 3 |
Etiketen batura (CO2 + EHH) > 6 eta < 10 | 4 |
Etiketen batura (CO2 + EHH) ≥ 10 | 5 |
A.7. Deskarbonizazio plana (5 puntu): deskarbonizazio plan bat egin duten edo egiten ari diren enpresak baloratuko dira (planak bete beharko du "Laguntzak, industria sektoreko ETEetan eta enpresa handietan deskarbonizazio planak egiteko" 2025eko laguntzei buruzko azaroaren 20ko 394E/2024 Ebazpenaren II. eranskinean adierazitako gutxieneko edukia; ebazpen hori 2025eko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 14koan).
A.8. Kalitatezko ekoizpena (gehienez 10 puntu): Baloratuko da "Kalitatezko ekoizpeneko enpresa" izateko baldintzak betetzea, A laguntza lerrorako 2. oinarriko 5. definizioan zehaztuak:
KALITATEZKO EKOIZPENEKO ENPRESATZAT HARTZEKO BALDINTZAK | PUNTUAZIOA |
Ez du betetzen ez a) ez b) | 0 |
b) betetzen du | 5 |
a) betetzen du | 8 |
a) eta b) betetzen ditu | 10 |
A.9. Ekoizpen instalazioaren kokalekua (gehienez 7 puntu):
EKOIZPEN INSTALAZIOAREN KOKALEKUA | PUNTUAZIOA |
Iruñean | 0 |
Iruñerrian, Iruñean izan ezik (Nafarroako Lurralde Estrategiaren 10.4 azpieremua) | 3 |
5.000 biztanletik gora duten eta Iruñerritik (Nafarroako Lurralde Estrategiaren 10.4 azpieremutik) kanpo dauden udalerrietan | 5 |
5.000 biztanletik beherako udalerrietan (2024ko urtarrilaren 1ean)*, Iruñerrikoak kenduta | 7 |
–19/2025 Foru Agindua, apirilaren 15ekoa, Nafarroako kontzejuetako populazioaren zifrak, 2024ko urtarrilaren 1ari dagozkionak, ofizialtzat jotzen dituena (2025eko 80. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 24koa).
A.10. Despopulazio arriskuan dauden udalerriak (gehienez 4 puntu): baloratuko da enpresak despopulazio arriskuan dauden udalerrietan kokatuta egotea, otsailaren 15eko 8/2023ko Foru Aginduaren arabera (2023ko 49. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 9koa):
DESPOPULAZIO ARRISKUA | PUNTUAZIOA |
Despopulazio arriskurik ez | 0 |
"4." motako arriskua (gainbehera bizia) edo "5." motakoa (gainbehera moderatua) | 2 |
"3." motako arriskua (esanguratsua) | 3 |
1. motako arriskua (muturreko arriskua) edo 2. motakoa (arrisku bizia) | 4 |
A.11. Elkartegintza eta ONNak (gehienez 10 puntu): elkarteak (2.4 oinarrian definituak), elkarte integratuak (2.6 oinarria), kooperatiben integrazio prozesuan dauden elkarteak (2.7 oinarria), eraldaketarako nekazaritza sozietateak (ENS) eta ogibide nagusia nekazaritza dutenak (ONN) edo bazkideen edo zuzendaritza kontseiluko kideen erdiek baino gehiagok izaera hori duten entitateak:
LEHENTASUNEZKO ELKARTEAK ETA ONN-AK | PUNTUAZIOA |
Ez da elkarte, ENS edo ONN bat | 0 |
ONN pertsona fisikoak, edo %50 edo gehiago ONN diren elkarteak | 5 |
Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen (ENS) | 7 |
Elkartegintza (E, EI, KIPE) | 10 |
A.12. Ekoizpen instalazio berriak (gehienez 10 puntu):
EKOIZPEN INSTALAZIO BERRIA (2.8 OINARRIAN DEFINITUA) | PUNTUAZIOA |
Ez da ekoizpen instalazio berri bat | 0 |
Nafarroan kokatutako enpresen ekoizpen instalazio berriak (2.8.b oinarria) edo ekoizpen instalazio berri bat eraikitzeko bigarren fasea (2.8.c oinarria) | 8 |
Enpresa berria Nafarroan (2.8.a oinarria) | 10 |
A.13. Guztizko ordainketak kobratzeko eskubidea galdu ez izana (gehienez 2 puntu): lehentasuna emanen zaie eskatzaileei, baldin eta nekazaritzako elikagaien industrietako inbertsioetarako laguntzen azken hiru deialdietan (2022, 2023 eta 2025) onartu zaizkien espedienteetan ez bada galdu laguntzaren guztizko zenbatekoa kobratzeko eskubidea.
GUZTIZKO ORDAINKETAK KOBRATZEKO ESKUBIDEA GALDU EZ IZANA | PUNTUAZIOA |
Azken 3 deialdietan, espedienteak onartu zaizkio enpresari, eta horietako batean, gutxienez, onartutako laguntza osoa kobratzeko eskubidea galdu du | 0 |
Azken 3 deialdietan, enpresari ez zaio espedienterik onartu | 1 |
Azken 3 deialdietan, espedienteak onartu zaizkio enpresa eskatzaileari, eta horietako bakar batean ere ez du onartutako laguntza osoa kobratzeko eskubidea galdu | 2 |
B. B LERROKO IRIZPIDEAK (lehiakortasunerako laguntzak):
HAUTAKETA IRIZPIDEAK | GEHIENEKO PUNTUAZIOA |
1. Enpresaren tamaina | 8 |
2. Enpresaren hazkundea | 2 |
3. Enpleguaren kalitatea | 4 |
4. Kalitatezko ekoizpena | 8 |
5. Elkarteak | 6 |
6. Ekoizpen instalazioaren kokalekua | 7 |
7. Despopulazio arriskua | 4 |
8. Kooperatiben integrazioa | 6 |
9. Energia efizientziaz erabiltzea | 7 |
10. Ekoizpen instalazio berria | 15 |
11. Makinerian eta aktibo immaterialetan egindako inbertsioaren zenbatekoa | 8 |
12. Berrikuntza produktuan eta/edo prozesuan | 1 |
13. Berrikuntza Industria 4.0 arloan | 5 |
14. Enplegua sortzea | 5 |
15. Ekoizpenaren nazioartekotzea | 4 |
16. Inbertsio ahalegina | 8 |
17. Kobratzeko eskubidea galdu ez izana | 2 |
GUZTIRA | 100 |
B.1. Enpresaren tamaina, 2. oinarriko 3. definizioaren arabera:
TAMAINA | PUNTUAZIOA |
Handia (> 3.000 langile plantillan) | 0 |
Midcap-a (≤ 3.000 langile plantillan) | 4 |
ETEa | 8 |
B.2. Enpresaren hazkundea:
ENPRESAREN HAZKUNDEA (ENPRESAREN 2024KO SALMENTAK / ENPRESAREN 2019KO SALMENTAK) | PUNTUAZIOA |
<1,00 | 0 |
³ 1,00 eta <1,20 | 1 |
³ 1,20 | 2 |
B.3. Enpleguaren kalitatea: enpresako enplegu mugagabearen ehunekoa 2024an. Batez besteko ehuneko hori kalkulatzeko, aintzat hartuko da lan bizitzaren txostena honako data hauetan: 2024-03-31, 2024-06-30, 2024-09-30 eta 2024-12-31:
KONTRATU MUGAGABEA DUTEN PERTSONA KOP. / | PUNTUAZIOA |
< %70 | 0 |
≥ %70 eta < %80 | 1 |
≥ %80 eta < %90 | 2 |
≥ %90 eta < %95 | 3 |
≥ %95 | 4 |
B.4. Kalitatezko ekoizpena: Baloratuko da "Kalitatezko ekoizpeneko enpresa" izateko baldintzak betetzea, B laguntza lerrorako 2. oinarriko 5. definizioan zehaztuak:
KALITATEZKO EKOIZPENEKO ENPRESATZAT HARTZEKO BALDINTZAK | PUNTUAZIOA |
Ez du betetzen ez a) ez b) | 0 |
a) edo b) betetzen du | 5 |
a) eta b) betetzen ditu | 8 |
B.5. Elkarteak: elkarteak eta lehentasunezko elkarteak (LE), Nekazaritzako elikagaien arloko kooperatiben eta beste elkarte batzuen integrazioa sustatzeko abuztuaren 2ko 13/2013 Legearen aplikazioaren arabera:
LEHENTASUNEZKO ELKARTEAK | PUNTUAZIOA |
Ez elkartea | 0 |
Elkartea (2.4 oinarria) | 4 |
Elkarte integratua (EI) (2.6 oinarria) | 6 |
Nekazaritzako elikagaien kooperatiba-sozietateek %50etik beheragoko partaidetza duten entitateen kasuan, puntuazioa entitatearen kapital sozialeko partaidetza-ehunekoaren araberakoa izanen da.
B.6. Ekoizpen instalazioaren kokalekua: oinarri honetako A.9 irizpidean adierazten den moduan baloratuko da.
B.7. Despopulazio arriskuan dauden udalerriak: oinarri honetako A.10 irizpidean adierazten den moduan baloratuko da.
B.8. Kooperatiben integrazioa: Kooperatiben integrazio prozesuan dauden elkarteak (KIPE), 2. oinarriko 7. definizioaren arabera.
INTEGRAZIO PROZESUAN DAUDEN ELKARTEAK | PUNTUAZIOA |
Kooperatiben integrazio prozesurik ez | 0 |
Kooperatiben arteko hitzarmenen bidezko integrazio prozesuan dagoen elkartea (2.7 oinarria) | 2 |
Bat-egitearen edo xurgatzearen bidezko integrazio prozesuan dagoen elkartea eta bigarren graduko kooperatibak edo lehentasunezko elkarteak (LE), kooperatiba gehiago gehitu badituzte (2.7 oinarria) | 6 |
B.9. Energia efizientziaz erabiltzea. A.1 irizpidean adierazten diren erabilera modalitate berak hartuko dira kontuan, honako balorazio honekin:
EFIZIENTZIA ENERGETIKORAKO INBERTSIOAREN | PUNTUAZIOA |
= %0 | 0 |
> %0 eta < %10 | 1 |
≥ %10 eta < %20 | 2 |
≥ %20 eta < %30 | 4 |
≥ %30 eta < %40 | 6 |
≥ %40 | 7 |
Azpiegitura energetikoak beste enpresa batzuekin partekatzen dituzten enpresek, 2.9 oinarrian zehaztutako industrialde batean kokatuta baldin badaude, 5 puntuko puntuazio orokorra izanen dute kontzeptu honengatik bakarrik.
B.10. Ekoizpen instalazio berriak:
EKOIZPEN INSTALAZIO BERRIA (2.8 OINARRIAN DEFINITUA) | PUNTUAZIOA |
Ez da ekoizpen instalazio berri bat | 0 |
Ekoizpen instalazio berri bat eraikitzeko bigarren fasea | 8 |
Nafarroan kokatutako enpresen ekoizpen instalazio berriak | 10 |
Enpresa berria Nafarroan | 15 |
B.11. Makinerian eta aktibo immaterialetan egindako inbertsioaren zenbatekoa. Makineriaren, aktibo immaterialen eta makineriari erantsitako instalazioen ehunekoa, inbertsio diruz lagungarri guztiaren aldean:
MAKINERIAREN ETA HORRI ERANTSITAKO INSTALAZIOEN % | PUNTUAZIOA |
< %25 | 0 |
³ %25 eta < %50 | 3 |
³ %50 eta <%75 | 6 |
³ %75 | 8 |
B.12. Berrikuntza produktuan eta/edo prozesuan. I+G proiektuen ondoriozko inbertsioak (inbertsio diruz lagungarri guztiaren aldean). Zuzenean eta modu agerikoan I+G proiektu baten ondorio diren inbertsioak baloratuko dira, dena delako proiektua hala kalifikatu duenean horretarako baimendua dagoen erakunde batek edo entitate publiko batek:
I+Gko PROIEKTU BATEN ONDORIOZKO INBERTSIOA | PUNTUAZIOA |
= %0 | 0 |
> %0 | 1 |
B.13. Berrikuntza Industria 4.0 arloan Fabrikazio aurreratuko sistemetan (Industria 4.0) egindako inbertsioaren ehunekoa, inbertsio diruz lagungarri guztiaren aldean:
INDUSTRIA 4.0 ARLOKO INBERTSIOA (%) | PUNTUAZIOA |
= %0 | 0 |
> %0 eta < %5 | 1 |
³ %5 eta <%10 | 2 |
³ %10 eta <%20 | 3 |
³ %20 eta <%30 | 4 |
³ %30 | 5 |
Enpresek 2017. eta 2024. urteen artean eraldaketa digitaleko plan bat egina izan behar dute, edo horretan aritu behar dute gaur egun. Plan horren irismenak izan behar du "Industria aktiboa 4.0 programa" edo "4.0 Ibilbideak" laguntzen deialdietan zehaztutakoa, edo UNE 0061:2019 arauan (4.0 Industria. Digitalizaziorako kudeaketa sistema. Baldintzak ebaluatzeko irizpideak) ezarritakoa.
Honako kategoria hauetako batean sartutako inbertsioak hartuko dira fabrikazio aurreratuko sistemetan egindako inbertsiotzat:
a) Robotika aurreratua edo adimen artifiziala duena.
b) Ikusmen artifiziala.
c) Fabrikazio gehigarria.
d) Errealitate birtuala.
e) Errealitate areagotua.
f) Simulazioa.
g) Big data, analitika aurreratua eta business intelligence-a.
h) Gauzen Internet.
i) Cloud computing-a.
j) Zibersegurtasuna.
B.14. Enplegua sortzea. 5 punturekin baloratuko da enplegu sorreran izandako eragina, baldintza hauetako bat edo biak betetzen badira:
–SE ≥ %1.
–SE ≥ 5 unitate.
Kalkulu horretarako, enpresak sortutako enpleguaren (SE) balioa erabiliko da. Honela lortzen da: 2024-01-01etik 2024-12-31ra bitarteko aldian alta-egoeran zeuden plantillako langileen batez besteko balioa ken 2026-07-01etik 2027-06-30era bitarteko aldiko balioa, edo, hala badagokio, laguntza emateko ebazpenean inbertsioak amaitzeko agertzen den dataren aurreko hamabi hilabeteko aldiko balioa.
B.15. Ekoizpenaren nazioartekotzea. Enpresaren esportazio maila neurtzeko, fakturazioaren zer ehuneko den ikusiko da (2024ko edo itxitako azken ekitaldi fiskaleko datuak):
ESPORTAZIOAREN % | PUNTUAZIOA |
= %0 | 0 |
> %0 eta < %10 | 1 |
³ %10 eta <%20 | 2 |
³ %20 eta <%30 | 3 |
³ %30 | 4 |
B.16. Inbertsio ahalegina. Laguntzak jaso ditzakeen inbertsioaren eta enpresaren ibilgetu garbiaren arteko ratioa baloratuko da, 2024ko edo itxitako azken ekitaldi ekonomikoko datuak kontuan hartuta:
LAGUNTZA JASO DEZAKEEN INBERTSIOA / | PUNTUAZIOA |
< %2 | 0 |
≥ %2 eta < %5 | 1 |
≥ %5 eta < %10 | 2 |
≥ %10 eta < %20 | 4 |
≥%20 eta < %50 | 6 |
≥ %50 | 8 |
B.17. Guztizko ordainketak kobratzeko eskubidea galdu ez izana (gehienez 2 puntu): lehentasuna emanen zaie eskatzaileei, baldin eta nekazaritzako elikagaien industrietako inbertsioetarako laguntzen azken hiru deialdietan (2022, 2023 eta 2025) onartu zaizkien espedienteetan ez bada gertatu laguntzaren guztizko zenbatekoa kobratzeko eskubide galerarik.
GUZTIZKO ORDAINKETAK KOBRATZEKO ESKUBIDEA GALDU EZ IZANA | PUNTUAZIOA |
Azken 3 deialdietan, espedienteak onartu zaizkio enpresari, eta horietako batean, gutxienez, onartutako laguntza osoa kobratzeko eskubidea galdu du | 0 |
Azken 3 deialdietan, enpresari ez zaio espedienterik onartu | 1 |
Azken 3 deialdietan, espedienteak onartu zaizkio enpresa eskatzaileari, eta horietako bakar batean ere ez du onartutako laguntza osoa kobratzeko eskubidea galdu | 2 |
2. Bi lerroetan, proiektuek gutxienez 30 puntuko puntuazioa lortu behar dute dirulaguntzak jasotzeko.
3. Berdinketarik gertatuz gero, honako hauetan lortutako puntuazioaren arabera ebatziko da:
–A lerroko irizpideak, 1. atalean ezarritako hurrenkeraren arabera.
–B lerroko irizpideak, hurrenkera honen arabera:
1. Elkarteak / Kooperatiben integrazioa
2. Ekoizpen instalazio berria.
3. Inbertsio ahalegina.
4. Ekoizpen instalazioaren kokalekua.
5. Despopulazio arriskua.
6. Energia efizientziaz erabiltzea.
7. I+G proiektuen ondoriozko inbertsioak.
8. Fabrikazio aurreratuko sistemetako (Industria 4.0) inbertsioak.
9. Makineriaren ehunekoa.
10. Enpleguaren kalitatea.
11. Enpleguan izandako eragina.
12. Ekoizpenaren nazioartekotzea.
13. Enpresaren hazkundea.
14. Kalitatezko ekoizpena.
15. Kobratzeko eskubidea galdu ez izana.
16. Enpresaren tamaina.
Berdinketa ez bada hausten, laguntza jaso dezakeen inbertsio bolumen handiena duten proiektuei emanen zaie lehentasuna.
12. oinarria.–Laguntzak ematea.
1. Industria Sustatzeko Zerbitzuak, laguntzak kudeatzen dituen organoa den aldetik, eskaerak ebaluatuko ditu 10. oinarrian ezarritako irizpideei jarraituz, eta ebazpen proposamena igorriko dio organo eskudunari. Bertan, onuradunek laguntzak lortzeko betebehar guztiak betetzen dituztela adieraziko du.
Horretarako, aipatu organoak beharrezkotzat jotzen duen informazio osagarria edo argigarria eskatzen ahalko die enpresei, eta adieraziko die gehienez 10 egun balioduneko epean erantzuten ez badiote eskaerari, eskatutako laguntzak ukatuko zaizkiela.
Ebazpen proposamenean onuradunen bi zerrenda jasoko dira, laguntza motaren arabera:
–A lerroa. "Ingurumeneko laguntzak".
–B lerroa. "Lehiakortasunerako laguntzak".
Halere, lerro bakoitzeko eskaerak zein bere aldetik ebazten ahalko dira.
2. Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusia da laguntzak emateari buruz ebazteko organo eskuduna.
Laguntzak eman eta ukatzen dituen ebazpena sei hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da gehienez ere, laguntzak eskatzeko epea bukatzen denetik hasita. Ezarritako gehieneko epea bukatzen bada berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi gabe, eskaerak administrazio isiltasunez ezetsitzat jotzen ahalko dira.
13. oinarria.–Inbertsio proiektuak aldatzea.
1. Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiak inbertsio proiektuen aldaketak baimentzen ahalko ditu, oinarri honetan jasotakoaren arabera. Aldaketek ezin diote inola ere eragin laguntzekin lortu nahi den xedeari, eta ezin dute gainditu eskatutako proiektuaren aurrekontua edo, kasua bada, onetsitakoa.
Aldaketek baldintza orokor hauek bete behar dituzte:
a) Gehienez ere bi aldaketa eskaera onartuko dira proiektu bakoitzeko.
b) Bi alditan eskatzen ahalko dira, aldaketa mota bakoitzerako 2. atalean zehazten diren datak betez betiere:
–Laguntzak eskatzeko epea bukatu ondoren eta proiektuen ebaluazioa hasi aurretik; horren berri emanen zaie eskatzaileei, hurrengo hiru hilabeteetan.
–Laguntzak emateko ebazpenaren eguna eta gero.
–Aldaketaren ondoriozko lehiaketa-baremoa ezin izanen da, inola ere, hasiera batean kalkulatutakoa baino handiagoa izan.
c) Obra zibileko aldaketak egiteko ez dago baimena eskatu beharrik, ez baldin badute gainditzen laguntza emateko ebazpenean inbertsio-elementu horretarako onetsi den aurrekontuaren %10.
d) Ez da baimenik emanen 6.1.a) oinarriaren 4. puntuan zehaztutako gastuen partida handitzeko.
e) Aldaketak egiteko baimena laguntzen fitxaren bitartez eskatuko da, eta dokumentazio hau aurkeztu behar da horretarako:
–Aldaketa justifikatzen duen eskaera arrazoitua.
–Beste memoria tekniko bat, 9.4.b) oinarrian eskatutakoa bezalakoa, aldatzen diren elementu guztiak zehaztasunez deskribatzeko. Gainera, hasierako eskaerarekin konparatuta izan diren aldaketen balorazio bat edukiko du, konparazio-koadro gisan.
2. Hauek dira baimen daitezkeen aldaketak:
a) Proiektuaren kokalekua aldatzea deialdiaren betekizunak betetzen dituen beste kokaleku batera: aldaketa egin baino lehen eskatu beharko da.
b) Ez exekutatzea eskaeran aurreikusitako inbertsioak (2. oinarriko 15. definizioaren arabera): 2027ko apirilaren 1a baino lehen eskatu beharko da.
c) Funtsezko aldaketak edo eskaeran aurreikusi gabeko inbertsio berriak (2. oinarriko 18. definizioaren arabera): inbertsioa amaitu baino lehen (2. oinarriko 13. definizioaren arabera) eskatu beharko dira eta, betiere, 2027ko apirilaren 1a baino lehen.
Era honetako aldaketek baldintza hauek bete behar dituzte:
–Konpentsatu beharko dira onetsitako beste inbertsio batzuk exekutatu gabe utzita, inoiz ez horien zenbatekoa murriztuta.
–Ezin izanen da inola ere gainditu eskatutako edo, kasua bada, onetsitako inbertsio proiektuaren guztizko aurrekontua.
–Laguntzak kudeatzen dituen organoak eskatzailearen instalazioak bisitatuko ditu, egiaztatzeko inbertsioak ez daudela amaituta aldatzeko eskaera egin baino lehen.
d) Inbertsio-elementuen aldaketak, funtsezko aldaketarik eragiten ez badute, baina, behar bezala justifikatutako arrazoiengatik, hasieran aurrekontuan sartutako zenbatekoarekiko igoera esanguratsua (%10etik gorakoa) badakarte: 2027ko apirilaren 1a baino lehen eskatu beharko dira. Kasu horretan, beste ez-exekutatze batzuekin konpentsatu beharko da, eta inola ere ezin izanen du ekarri proiektuaren guztizko balioa handitzea.
e) Aldaketa txikiak, 2. oinarriko 19. definizioaren arabera: ofizioz baimenduko dira, kasua bada, ordaintzeko ebazpenean. Nolanahi ere, onuradunak, ordainketa justifikatzen duenean, diferentzien memoria bat sartu eta justifikatu beharko du, aldaketa hauen berri emanez, ebaluaziorako.
3. Salbuespen gisa, 1. a) atalean adierazitako bi aldaketez gain, beste bat gehiago baimentzen ahalko da:
a) Proiektuaren exekuzioa nabarmenki aldatzen bada enpresatik kanpoko ustekabeko kausa saihetsezin eta naturalengatik (hala nola, lurrikarak, urakanak edo uholdeak, baita suteak ere). Salbuespen honen barnean sartzen dira laguntzen onuradunaren heriotza edo gaixotasun larria.
b) Laguntza emateko ebazpenean jasotako baldintza tekniko eta ekonomikoak aldatzen badira behar bezala justifikatutako arrazoiengatik. Edozein kasutan ere, aldaketak ezin ditu inolaz ere laguntzaren helburuak, horren oinarrizko alderdiak eta onuradunaren asmoak ukitu, ezta hirugarrenen eskubideak kaltetu ere. Proiektua justifikatzeko epea amaitu baino lehen eskatu behar da aldaketa hori.
Horretarako, inguruabar hauek hartuko dira kontuan:
–Aldaketak gerora sortutako arrazoiengatik izatea, arrazoi horiek honelakoak izanda: ezin ziren aurreikusi eskaera egin zen momentuan edo lehenago, lanbide jardun onaren ardura osoa jarrita ere proiektua prestatzean edo zehaztapen teknikoak idaztean.
–Hasierako proiektuari hobekuntzak egitea komenigarria dela justifikatzea, hobekuntza horiek ezin baziren lehenago iragarri eta ez badute proiektuaren helburua aldatzen.
–Jarduera zehaztapen teknikoetara, ingurumenekoetara, hirigintzakoetara, segurtasunekoetara edo irisgarritasunekoetara egokitu beharra justifikatzea.
–Ezinbesteko kasua dela-eta, ezinezkoa izatea proiektua hasieran zehaztu bezala exekutatzea.
Era horretako aldaketak zer datatan baimentzen diren, epe berriak finkatzen ahalko dira inbertsioak gauzatu eta justifikatzeko.
4. Aldaketek ez badituzte betetzen oinarri honetan ezarritako baldintzak, 17. oinarrian adierazitako ondorioak gertatuko dira.
Halaber, baimendutako aldaketak proiektuaren balorazioan lortutako puntuazioari eragiten badio, eta horregatik proiektuak ez badu lortzen laguntza jasotzeko behar den puntuazioa, deklaratuko da emandako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galtzen dela. Aldaketa laguntza eman aurrekoa bada, lehenik eta behin, jatorrizko proiektua baloratuko da eta egindako aldaketaren ondoren lortutako balorazioarekin alderatuko da. Kontuan hartu beharreko puntuazioa guztien arteko txikiena izanen da.
Aldaketak 8. oinarriaren arabera emandako laguntzaren intentsitateari eragiten badio, baimenak beste ehuneko bat finkatuko du laguntzarako, inoiz ez hasierakoa baino handiagoa.
14. oinarria.–Egindako inbertsioak justifikatzeko epea eta modua.
1. Onuradunek laguntza emateko ebazpenaren egunetik 2027ko ekainaren 30era bitartean (egun hori barne) justifikatzen ahalko dituzte egindako inbertsioak, edo, hala badagokio, laguntza emateko ebazpenean ezartzen den datan.
Justifikazioa epe hori bukatu eta hurrengo hilabetean egiten bada, ordaindu beharreko dirulaguntza %10 murriztuko da. Hilabetea baino denbora gehiago igaro bada, laguntza kobratzeko eskubidea galdu dela deklaratuko da.
2. Eska daiteke proiektuak gauzatu eta justifikatzeko epea luza dadila, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikuluan xedatutakoarekin bat. Hori eskatzeko azken eguna 2027ko ekainaren 20a izanen da, eta epea inola ere ez da luzatuko 2027ko irailaren 30az baino harago, salbu eta 13.3 oinarrian jasotako salbuespenezko inguruabarrak gertatzen badira.
3. Ordainketa eskaera aurkeztu beharko da, laguntzen fitxan eskura daitekeen ereduaren araberakoa, bai eta dokumentazio hau ere:
a) Inbertsioak egin direla justifikatzen duen dokumentazioa, aipatu fitxan zehazten dena.
b) Laguntzak kudeatzen dituen organoak onuradunei bidaliko dien dokumentua, behar bezala beteta, emandako laguntzan sartzen diren inbertsioen xehetasunarekin.
c) 7. oinarrian zehaztutako dokumentazioa, enpresa hornitzaileen hautaketa justifikatzeko.
d) Inbertsioen barruan obra zibilaren proiektuak baldin badira, txosten bat aurkeztu beharko da, horien balioak alderatzen dituena gauzatze-fase bakoitzean: proiektua, aurkeztutako eskaintzak, obra-lizentzia, obraren ziurtagiri partzialak, obra bukaerako ziurtagiria, fakturak eta ordainketak. Modu osagarrian, eta hala behar duenean, aurkeztu beharko da proiektua abian jartzearen gaineko erantzukizunpeko adierazpena organo eskudunaren aurrean aurkeztu izanaren ziurtagiria.
e) Diferentzien memoria.
15. oinarria.–Dirulaguntza ordaintzea.
1. Aipatu justifikazio agiriak azterturik, Industria Sustatzeko Zerbitzuak ordainketa ebazteko proposamena igorriko dio Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiari, eta bertan jasoko da onuradunek betetzen dituztela dirulaguntza kobratzeko eskubidea ematen duten betebeharrak.
Proposamen horretan, laguntzen organo kudeatzaileak zehaztuko ditu, onuradunek aurkeztutako ordainketa eskaera aztertu ondoren, onartuko diren zenbatekoak eta, gainera, zenbateko hauek ere bai, otsailaren 28ko 147/2023 Errege Dekretuaren 51. artikuluan zehaztutakoarekin bat etorriz:
a) Onuradunari ordaindu beharreko zenbatekoa, ordaintzeko eskaeraren arabera eta hura emateko ebazpenaren arabera.
b) Onuradunari ordaindu beharreko zenbatekoa, behin azterturik ordaintzeko eskaeran jasotzen den gastua noraino den onargarri.
Ordainketa eskaeraren arabera onuradunari ordainduko zaion zenbatekoaren baitan, laguntza jaso dezakeen inbertsioa eta jaso ez dezakeena sartuko dira, baina inolaz ere ez inbertsio kengarria.
2. Aurreko ataleko a) letraren arabera finkatutako zenbatekoa b) letraren arabera finkatutakoa baino %10 handiagoa bada, penalizazio bat ezarriko zaio b) letraren arabera finkatutako zenbatekoari. Penalizazioa bi zenbateko horien artekoa adinakoa izanen da, baina ez da laguntza osoa galtzeaz haratago joanen.
Edonola ere, ez da penalizaziorik ezarriko baldin onuradunak frogatzen badu bera ez dela onargarria ez den zenbatekoa sartzearen erantzulea, edo organo kudeatzailea beste nolabait jabetzen bada onuraduna ez dela horren erantzulea.
Aipatu penalizazioa modu berean aplikatuko zaie lekuan bertan egiten diren kontroletan atzemandako gastu ez onargarriei (abenduaren 27ko 1047/2022 Errege Dekretuaren 75. artikuluan jasotzen dira kontrol horiek).
3. Onuradunek puntuak lortu badituzte 11. oinarriko A.1, A.3, A.4, B.9, B.11, B.12, B.13, B.14 eta B.16 irizpideengatik, bete dituzten begiratuko da. Bete ezean, laguntza kobratzeko eskubidea galduko da, baldin eta laguntza jasotzeko behar zen puntuazioa (dagokion zerrendakoa) baino gutxiago lortzen badu proiektuak.
4. Laguntza ordaindu baino lehen, bisita bat eginen da onuradunaren establezimendura, inbertsioen egiaztapen materiala egiteko. Une horretan enpresaren establezimenduan ez dauden inbertsio-elementuei dagokien dirulaguntza ez da ordainduko.
5. Ordainketaren ebazpena sei hilabeteko epean emanen da gehienez, inbertsioa justifikatzen duen dokumentazioa aurkezten denetik hasita.
16. oinarria.–Onuradunen betebeharrak.
Dirulaguntza jasotzen duten onuradunek honako betebehar hauek izanen dituzte:
a) Dirulaguntza ematen dela jakinarazi eta hilabeteko epean, dirulaguntzen onuradunen gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena aurkeztu beharko dute telematikoki, laguntzen fitxaren bitartez, eskuragarri dagoen eredua erabiliz. Adierazpen hori kasu guztietan aurkeztuko da, bai onuradunak gardentasun betebeharra baldin badu (maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3. artikuluko baldintzak betetzeagatik), bai halako betebeharrik ez badu (kasu horretan, egoera hori azalduko da adierazpenean).
Foru lege horren 12.4 artikuluan eskatzen den informazioa aurkezteko betebeharra bete ezean, ezin izanen da ordaindu onartutako dirulaguntza.
b) 14. oinarrian ezarritako moduan egin eta justifikatu beharko da dirulaguntzaren xedeko inbertsioa.
c) Nork bere gain hartu behar du diruz lagungarritzat jotzen diren inbertsioen eta gastuen finantza karga.
d) Diruz lagundutako inbertsioak enpresaren jardun ekonomikoari loturik eta haren jabetzan mantentzea 3 urtez, enpresa txiki eta ertainen kasuan, eta 5 urtez enpresa handien kasuan, laguntza ordaintzeko ebazpena ematen den egunetik aurrera.
e) Laguntzak kudeatzen dituen organoari baimena eskatzea aurreko letran adierazitako epean dirulaguntzaren xedeko ondasun higiezinen destinoa edo karga aldatzen bada edo ondasunak besterentzen badira.
f) Enpresa-deslokalizaziorik ez egiteko konpromisoa hartzea, Enpresen sustraitzearen aldeko eta enpresa-deslokalizazioaren aurkako neurriei buruzko abenduaren 16ko 18/2020 Foru Legearen 4. artikuluan ezartzen dena kontuan hartuta. Deslokalizaziorik gertatuz gero, laguntza itzultzeko eskatuko zaio enpresari, aipatutako arauaren 7. artikuluan ezarritako baldintzetan.
g) Laguntzen organo kudeatzaileari jakinaraztea laguntzaren enpresa onuraduna bat-egite prozesu batean sartzen bada edo sozietate mota aldatzen badu, 3.4 oinarrian zehaztu bezala.
h) Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri emanen zaio dirulaguntzak kudeatzen dituen organoari. Jakin bezain laster egin behar da komunikazio hori.
i) Energia aurrezpenaren ziurtagirien sistema bidez diru-sarrerarik lortu bada diruz lagundutako inbertsio-elementuren baterako, horren berri ematea laguntzak ematen dituen organoari, egiazta dezan diru-sarrera horiek eta laguntza (onartutakoa edo ordaindutakoa), osotara, ez dutela gainditzen diruz lagundutako zenbatekoaren %100. Jakin bezain laster jakinarazi beharko da hori, kontuan hartu gabe noiz lortzen diren energia aurrezpenaren ziurtagirien bidezko diru-sarrerak, laguntza kobratu baino lehen edo ondoren.
j) Kontabilitate sistema bereizi bat edukitzea, edo kontabilitate kode egoki bat, proiektuarekin zerikusia duten transakzio guztiei dagokienez.
k) Izena ematea, kasua bada, Elikagai Enpresen eta Elikagaien Osasun Erregistro Orokorrean.
l) 18. oinarrian adierazitako betebeharrak, laguntza hauek Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) kofinantzatuak direnez gero.
m) Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak.
17. oinarria.–Betebeharrak ez betetzearen ondorioak.
1. Oro har, betetzen ez bada dirulaguntza emateko ebazpenetan, oinarri arautzaile hauetan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharren bat, dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da edo, hala badagokio, diru hori itzuli beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.
Aurreko betebehar horietako bat hein batean betetzen ez bada, laguntzen organo kudeatzailearen iritziz, berriz ere zehazten ahalko da emandako dirulaguntzaren zenbatekoa, proportzionaltasun printzipioari jarraikiz, edo, zein den kasua, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da.
2. Zehazki, ez-betetze hauek eta horien ondorioak ezartzen dira:
a. 3.4 oinarrian ezarritakoa betetzen ez bada, laguntza ukatuko da, edo emandako laguntza kobratzeko eskubidea galdu dela deklaratuko da, kasua zein den.
b. 14.2 oinarrian ezarritakoa betetzen ez bada, proiektua justifikatzeko epetik kanpo eginiko inbertsioei dagokien laguntza kobratzeko eskubidea galduko da.
c. 13.2 oinarrian aldaketa baimengarrietarako exijitzen dena ez betetzeak ondorio hauek ekarriko ditu:
1. Proiektua lekuz aldatzen bada (a letra): laguntza ukatzea edo emandako laguntza kobratzeko eskubidea galtzea, kasua zein den.
2. Ez-exekutatzeen kasuan (b letra): exekutatu ez denari dagokion laguntza kobratzeko eskubidea galtzea, eta, gainera, kobratu ez den laguntzaren %10 halako penalizazioa ordaintzea. Edonola ere, ez da penalizazio hori ezarriko baldin onuradunak frogatzen badu bera ez dela ez-exekutatzearen erantzulea, edo organo kudeatzailea beste nolabait jabetzen bada onuraduna ez dela horren erantzulea. Penalizazio hori ez da aplikatuko, ezta ere, 10.3 oinarriaren babesean emandako laguntzen kasuan.
3. Ez-exekutatzeen zenbatekoa, guztira, baldin bada laguntzak emateko ebazpenean onetsitako inbertsioaren, edo baimendutako aldaketen ondokoaren, %50 baino gehiago, dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu dela deklaratuko da.
4. Funtsezko aldaketen edo inbertsio berrien kasuan (c letra): ez dira diruz lagunduko funtsezko aldaketak edo inbertsio berriak.
d. 16.d) oinarrian ezarritako betebeharra ez betetzeak ondorio hauek ekarriko ditu:
1. Jarduera bertan behera uztea edo enpresa desegitea: laguntza osoa itzultzea.
2. Lantegia Nafarroatik kanpora eramatea: laguntza osoa itzultzea.
3. Inbertsioak lekuz aldatzea Nafarroan bertan, baina laguntza kalkulatzeko kontuan hartu zirenez beste eskualde batzuetara: jasotako dirulaguntzaren %10 itzultzea.
3. Betebehar hauek konplitzen ez badira, jasotako laguntzaren %10 itzuli beharko da:
a) 16. oinarriaren i), j) eta k) letretako betebeharrak.
b) 18.c) oinarriko betebeharra.
4. Bete ez arren, 16. oinarrian ezarritako betebeharrak ez dira ez-betetzetzat hartuko honako inguruabar hauek gertatzen direnean:
a) Onuraduna hiltzen bada, pertsona fisikoa denean.
b) Proiektuaren exekuzioa nabarmenki aldatzen bada enpresatik kanpoko ustekabeko kausa saihetsezin eta naturalengatik (hala nola, lurrikarak, urakanak edo uholdeak, baita suteak ere).
c) Ezinbesteko kasua dela-eta, ezinezkoa bada proiektua exekutatzea.
5. Frogatzen bada, bidezko prozeduraren bidez, onuradunak baldintza artifizialak sortu dituela laguntza jaso ahal izateko, 147/2023 Erregelamenduaren 8. artikulua aplikatuz, laguntzak itzuli beharko ditu.
6. Aurreko ataletan jasota ez dagoen guztirako, beteko da 30/2022 Legea, abenduaren 23koa, Nekazaritza Politika Erkidea kudeatzeko sistema eta hari loturiko beste gai batzuk arautzen dituena.
18. oinarria.–Europar Batasuneko Egiturazko eta Inbertsio Funtsen kofinantzaketa.
Deialdi honetako laguntzen %40 Europako Nekazaritzako Funtsekin kofinantzatuko dira, zehazki, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsarekin (LGENF), Espainiako NPEren 2023-2027ko Plan Estrategikoaren bidez.
Beraz, onuradunak aldi berean izanen dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren laguntzen eta aipatu Europako funtsetik datorren finantzaketaren onuradun, eta, horregatik, honako hau aplikatuko zaie:
a) Laguntza hartzeak berekin ekarriko du onartzen dutela honako hauek egiten dituzten kontrolen menpe jartzea eta kontrol horietan laguntzea, kasua bada: Nafarroako Gobernua, Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioa, Europako Batzordea edo Nafarroako, Espainiako edo Europar Batasuneko kontroleko eta fiskalizazioko edozein organo.
b) Eragiketen frogagiriak gorde behar dituzte 3 urtez, ordainketak egiten dituen erakundeak azkeneko ordainketa egiten duen urtetik aurrera.
c) Halaber, Europar Batasunaren ekarpenaren publizitatea egin beharko dute, webguneko ageriko toki batean edo azalpen-plaka batean paratuta, laguntzaren fitxan eskuragarri dagoen ereduaren arabera.
19. oinarria.–Dirulaguntzen bateragarritasuna.
1. Deialdi honen laguntzak bateraezinak dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak inbertsio beretarako ematen duen beste edozein laguntzarekin eta Europako Nekazaritzako Funtsen bidez edo Egitura Funtsen bidez kofinantzatutako beste edozein laguntzarekin.
2. Bateragarriak dira beste administrazio publiko batzuek, beste entitate publiko edo pribatu batzuek edo partikularrek, Espainiakoak edo atzerrikoak izan, ematen dituzten beste dirulaguntza batzuekin, betiere legezko mugak gainditzen ez badira.
3. Ondorio horietarako, kontuan hartuko dira energia aurrezpena eskualdatuz lortutako diru-sarrerak (energia aurrezpenaren ziurtagirien sistema); izan ere, diru-sarrera horiek eta dirulaguntza, orotara, ezin dute jarduketa-kostua gainditu. Energiaren aurrezpenaren ziurtagiria agiri elektroniko bat da, amaierako energia kontsumoan aurrezpena lortu dela aitortzen duena, urtarrilaren 24ko 36/2023 Errege Dekretuaren 2.b) artikuluaren arabera.
Orobat, energiaren aurrezpenaren ziurtagiria erregistratu daitekeenez energia aurrezpen ziurtatua lortu zuen jarduketa egin ondoko hiru urteetan, onuradunak organo emaileari jakinarazi beharko dizkio laguntza kobratu ostean izandako diru-sarrerak, hark egiazta dezan ez dela inola ere gainditu diruz lagundutako kostuaren %100.
20. oinarria.–Laguntzen sailkapena.
Laguntza hauek sartzen dira 2021eko abenduaren 2ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren 73. artikuluaren (Inbertsioak) esparruan. Izan ere, erregelamendu hori da Europar Batasuneko estatuek, Nekazaritza Politika Erkidearen esparruan (NPEren plan estrategikoak), egin beharreko plan estrategikoetarako laguntzari buruzko arauak ezartzen dituena, eta 1305/2013 (EB) eta 1307/2013 (EB) erregelamenduak indargabetzen dituena; aipatu laguntza Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kargura finantzatzen da (2021eko 435. Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 6an, 1. orrialdetik 186.era).
21. oinarria.–Bitarteko elektronikoen bidezko komunikazioak.
1. Laguntzen eskaera eta erantsi beharreko dokumentazio guztia telematika bidez aurkeztuko dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan, laguntzen fitxaren bidez, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko Tramiteen Katalogoaren barnean (www.nafarroa.eus).
2. Administrazio egintzen jakinarazpena eta laguntza hauek emateko prozeduraren barruan egiten diren jarduketa guztien komunikazioak telematika bidez eginen dira, enpresa eskatzaileen gaitutako helbide elektroniko bakarraren bidez (GHEb). Jakinarazpen edo komunikazio horien bidalketen berri emanen da eskaera-orrian adierazitako helbide elektronikoaren bitartez.
GHEb-ra sartzeko, Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioaren helbide honetara jo behar da: https://dehu.redsara.es/.
22. oinarria.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.
Industria Sustatzeko Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu emandako dirulaguntzak Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioaren Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren bitartez (https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), honako hauek adierazita: deialdia, laguntza zein aurrekontu kredituri egotzi zaion, onuradunak eta emandako diru kopurua.
Orobat, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 15. artikuluan xedatuarekin bat, aipatutako informazioa Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atarian argitaratuko da (www.nafarroa.eus).
23. oinarria.–Datu pertsonalen babesa.
Datuak babesteko indarrean dagoen araudiaren arabera, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak tratatuko ditu datu pertsonalak, deialdi honetako laguntza-ematea, kudeaketa, jarraipena eta kontrola egiteko.
Datu pertsonalak babesteko eskubideak departamentu horretan baliatzen ahal dira, laguntzen fitxan adierazitako moduan.
24. oinarria.–Oinarri arautzaileen aurkako errekurtsoa.
Interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute oinarri arautzaile hauen aurka, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik.
II. KAPITULUA.–INBERTSIOETARAKO LAGUNTZAK, EBFT-REN I. ERANSKINEAN JASOTA EZ DAUDEN NEKAZARITZAKO PRODUKTUAK ERALDATZEKO, MERKATURATZEKO ETA/EDO GARATZEKO
1. oinarria.–Xedea.
Laguntza hauen helburua da Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren I. eranskinean sartuta ez dauden nekazaritzako elikagaiak eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko inbertsioak sustatzea, Nafarroako nekazaritzako elikagaien sektorearen posizio lehiakorra hobetzeko.
Laguntza hauek ematen dira Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 14. artikuluaren (Inbertsiorako eskualdeko laguntzak) eta 17. artikuluaren (ETEen aldeko inbertsiorako laguntzak) babesean. Erregelamendu horren bidez barne-merkatuarekin bateragarri deklaratzen dira laguntza-kategoria jakin batzuk, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluekin bat.
2. oinarria.–Definizioak.
Definizioak deialdi honen 1. kapituluko 2. oinarrian jasotzen diren berberak dira, honako hauek izan ezik:
–3. definizioa: "Enpresa txiki eta ertainak" edo "ETEak": laguntzak ematen diren unean mikroenpresen, enpresa txikien eta enpresa ertainen definizioari buruz Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko Gomendioan xedatutako irizpideak betetzen dituztenak izanen dira. Aipatu irizpideak betetzen ez dituzten enpresak "enpresa handitzat" hartuko dira.
–5. definizioa, "Kalitatezko ekoizpeneko enpresak" kontzeptuarena, izanen da aipatu 2. oinarrian B lerroko laguntzetarako ezartzen dena.
–13. definizioa, "Amaitu gabeko inbertsioa" kontzeptuarena, ez zaie aplikatzen kapitulu honetako laguntzei.
3. oinarria.–Onuradunak.
Oinarri honen edukia deialdi honetako 1. kapituluko 3. oinarriko bera da, oinarri horretako 1. ataleko b) letrako betekizuna izan ezik, kasu honetan honako hau izanen baita:
"b) Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren I. eranskinetik kanpo dauden nekazaritzako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko edo garatzeko jardueraren bat egitea, edo egitekoak izatea".
4. oinarria.–Inbertsio proiektuen betebeharrak.
Oinarri honen edukia deialdi honetako 1. kapituluko 4. oinarriko bera da.
5. oinarria.–Inbertsio proiektuak gauzatzeko epea.
1. Inbertsio proiektuak gauzatu behar dira laguntza eskatu den egunetik 2027ko ekainaren 30era arte, edo laguntza emateko ebazpenean ezartzen den bukatzeko egunera arte. Ondorio horietarako, proiektuak amaituta daudela ulertuko da diruz lagun daitezkeen inbertsioak fakturatuta, ordainduta eta onuradunen esku daudenean.
2. Laguntzek duten izaera pizgarria bermatzearren (651/2014 (EB) Erregelamenduaren 6. artikulua), ez dira diruz lagunduko dirulaguntza eskaeraren eguna baino lehen hasitako edo gauzatutako inbertsioak. Hori egiaztatzeko, laguntzak kudeatzen dituen organoak bisita bat eginen du enpresaren establezimendura.
Halere, diruz lagungarriak izanen dira 1. kapituluko 6.1.a) oinarriko gastuak (arkitektura eta ingeniaritza enpresen ordainsariak, bideragarritasun azterlanak edo tributuak), laguntza eskatu aurretik egin badira ere, baldin eta gastu horiek 2023ko urtarrilaren 1a baino geroagokoak badira, egun horretan hasiko baita aplikatzen 2023-2027 aldiko NPEPE, 2021eko abenduaren 2ko 2021/2015 (EB) Erregelamenduaren arabera.
3. Proiektuak gauzatzeko eta justifikatzeko epea luzatzeko eskatzen ahalko da, 1. kapituluko 14.2 oinarrian aipatzen den moduan.
6. oinarria.–Gastu diruz lagungarriak.
Oinarri honen edukia deialdi honetako 1. kapituluko 6. oinarriko bera da, oinarri horretako 3. ataleko g) letra izan ezik, kasu honetan honako hau izanen baita:
"g) Eskaeraren eguna baino lehenagoko fakturak edo ordainketa aurreratuak dituzten gastuak, salbu eta 1. atalaren a) letrako 4. puntuko gastuak (arkitektura eta ingeniaritza enpresen ordainsariak, bideragarritasun azterlanak edo tributuak)".
7. oinarria.–Kostuen moderazioa eta enpresa hornitzailea hautatzeko justifikazioa.
Oinarri honen edukia deialdi honetako 1. kapituluko 7. oinarriko bera da.
8. oinarria.–Laguntzaren zenbatekoa.
1. Honako hau izanen da laguntzaren intentsitatea, enpresaren tamainaren arabera:
ENPRESAREN TAMAINA | ENPRESA MOTA | LAGUNTZAREN % |
Handiak (1) | Guztiak | 10 |
ETE ertainak | Denak | 10 |
ETEak (mikroak eta txikiak) | Elkarteak | 18-20 |
ETEak (mikroak eta txikiak) | Gainerakoa | 16-18 |
(1) Soilik-soilik "jarduera ekonomiko berri baterako hasierako inbertsio" bat egiten duten enpresen kasuan; Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluko 51. definizioak ematen du inbertsio horien azalpena.
2. ETEen kasuan, taulan adierazitako gutxieneko ehunekoa handitzen ahalko da, baldin eta eskatzailea deialdi honen 1. kapituluko 8. oinarriaren 2. atalean jasotako kasu batean edo gehiagotan baldin badago.
3. Laguntzaren zenbatekoa ez da, inola ere, 500.000 eurotik gorakoa izanen enpresaren ekoizpen instalazio bakoitzeko.
9. oinarria.–Eskaerak aurkeztea eta beharrezkoa den dokumentazioa.
Oinarri honen edukia deialdi honetako 1. kapituluko 9. oinarriko bera da, oinarri horretako 3. atala eta 4. ataleko m) letra izan ezik, berariaz 1. kapitulukoak direlako.
10. oinarria.–Norgehiagoka.
1. Laguntza hauek norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira. Hartara, aurkeztutako eskaerak konparatuko dira lehentasun hurrenkera bat ezartzeko, 11. oinarrian ezarritako balorazio irizpideei jarraikiz.
Laguntzen zenbatekoa kalkulatzeko, balorazio handiena eskuratzen duten proiektuei 8. oinarrian ezarritako laguntza intentsitatea aplikatuko zaie, 2. kapitulurako aurrekontuan erabilgarri dagoen kreditua (1.000.000 euro) agortu arte.
Lehentasun zerrendako azken tokian dagoen eskatzaileari gelditzen den kredituaren araberako laguntza emanen zaio, hau da, txikiagoa izan daiteke 8. oinarriaren arabera legokiokeena baino. Hori hala izanik ere, laguntza partzial horren onuradunak inbertsio guztia justifikatu beharko du.
2. Baldin eta dirulaguntza esleitu ondoren deklaratzen bada laguntza kobratzeko eskubidea galdu dela, edo onuradunen batek laguntzari uko egiten badio eta, horren ondorioz, nahikoa kreditu askatzen bada, beste xede hauetarako erabiltzen ahalko da, adierazitako hurrenkeran:
e) Zerrendako azken eskatzaileari emandako laguntza partziala osatzeko.
f) Aurrekontu nahikorik ez izateagatik ezetsita gelditu diren eskaeretarako.
g) 1. kapituluko eskaeretarako, A lerroa lehenetsiz B lerroaren aurretik.
Dirulaguntza horiek noiz ematen diren kontuan hartuta, epe berriak finkatzen ahalko dira diruz lagundutako jarduketa egiteko eta hura justifikatzeko.
11. oinarria. Inbertsio proiektuak baloratzeko irizpideak.
1. Inbertsio proiektuak baloratzeko irizpideak 1. kapituluko 11.1 oinarrian B lerroko laguntzetarako (lehiakortasunerako laguntzak) ezarritako berak izanen dira. Eta berdinketarik bada, oinarri bereko 3. atalean laguntza horietarako ezarritako moduan ebatziko da.
2. Proiektu bat dirulaguntzaren xede izateko, 30 puntu lortu behar ditu gutxienez.
12. oinarria.–Dirulaguntza ematea.
Oinarri honen edukia deialdi honetako 1. kapituluko 12. oinarriko bera da (salbu eta bi laguntza lerroei buruzkoa, kapitulu honetan ez daudelako bi lerro).
13. oinarria.–Inbertsio proiektuak aldatzea.
Oinarri honen edukia deialdi honetako 1. kapituluko 13. oinarriko bera da, salbu eta 2. ataleko c) letra, honako hau izanen baita:
"c) Funtsezko aldaketak edo eskaeran aurreikusi gabeko inbertsio berriak (2. oinarriko 18. definizioaren arabera): egin aurretik eskatu beharko dira eta, betiere, 2027ko apirilaren 1a baino lehen.
Aldaketa horiek baldintza hauek bete beharko dituzte:
–Konpentsatu beharko dira onetsitako beste inbertsio batzuk exekutatu gabe utzita, inoiz ez horien zenbatekoa murriztuta.
–Ezin izanen da inola ere gainditu eskatutako edo, kasua bada, onetsitako inbertsio proiektuaren guztizko aurrekontuaren balioa.
–Laguntzak kudeatzen dituen organoak eskatzailearen instalazioak bisitatuko ditu, egiaztatzeko inbertsioak ez direla hasi edo egin aldatzeko eskaera egin baino lehen".
14. oinarria.–Egindako inbertsioak justifikatzeko epea eta modua.
Oinarri honen edukia deialdi honetako 1. kapituluko 14. oinarriko bera da.
15. oinarria.–Dirulaguntza ordaintzea.
Oinarri honen edukia deialdi honetako 1. kapituluko 15. oinarriko bera da, salbu eta 3. atala, honako hau izanen baita:
"3. Onuradunek puntuak lortu badituzte 11. oinarriko B.9, B.11, B.12, B.13, B.14 eta B.16 irizpideengatik, bete dituzten begiratuko da. Bete ezean, laguntza kobratzeko eskubidea galduko da, baldin eta laguntza jasotzeko behar zen puntuazioa baino gutxiago lortzen badu proiektuak".
16. oinarria.–Onuradunen betebeharrak.
Oinarri honen edukia deialdi honetako 1. kapituluko 16. oinarriko bera da.
17. oinarria.–Betebeharrak ez betetzearen ondorioak.
Oinarri honen edukia deialdi honetako 1. kapituluko 17. oinarriko bera da.
18. oinarria.–Europar Batasuneko Egiturazko eta Inbertsio Funtsen kofinantzaketa.
Oinarri honen edukia deialdi honetako 1. kapituluko 18. oinarriko bera da.
19. oinarria.–Dirulaguntzen bateragarritasuna.
Oinarri honen edukia deialdi honetako 1. kapituluko 19. oinarriko bera da.
20. oinarria.–Laguntzen sailkapena.
1. Laguntza hauek sartzen dira 2021eko abenduaren 2ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren 73. artikuluaren (Inbertsioak) esparruan. Izan ere, erregelamendu hori da Europar Batasuneko estatuek, Nekazaritza Politika Erkidearen esparruan (NPEren plan estrategikoak), egin beharreko plan estrategikoetarako laguntzari buruzko arauak ezartzen dituena, eta 1305/2013 (EB) eta 1307/2013 (EB) erregelamenduak indargabetzen dituena; aipatu laguntza Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kargura finantzatzen da.
2. Laguntzen araubide hau salbuetsita dago jakinarazteko betebeharretik (Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 108.3 artikuluan ezarria), Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren I. kapituluan eta 14. artikuluan (Inbertsiorako eskualdeko laguntzak) eta 17. artikuluan (ETEen aldeko inbertsiorako laguntzak) ezarritako baldintzak betetzen dituelako (erregelamendu horren bidez barne-merkatuarekin bateragarri deklaratzen dira laguntza-kategoria jakin batzuk, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluekin bat; 2014ko L187. Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala, ekainaren 26koa). Erregelamendu horren aplikazio aldia 2026ko abenduaren 31ra arte luzatu da Batzordearen 2023ko ekainaren 23ko 2023/1315 (EB) Erregelamenduaren bidez (2023ko L 167/1 Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala, ekainaren 30ekoa).
21. oinarria.–Bitarteko elektronikoen bidezko komunikazioak.
Oinarri honen edukia deialdi honetako 1. kapituluko 21. oinarriko bera da.
22. oinarria.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.
Oinarri honen edukia deialdi honetako 1. kapituluko 22. oinarriko bera da.
23. oinarria.–Datu pertsonalen babesa.
Oinarri honen edukia deialdi honetako 1. kapituluko 23. oinarriko bera da.
24. oinarria.–Oinarri arautzaileen aurkako errekurtsoa.
Oinarri honen edukia deialdi honetako 1. kapituluko 24. oinarriko bera da.
Iragarkiaren kodea: F2515153
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
