2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANO
2026ko tasak eta prezio publikoak
Udalak, 2025eko azaroaren 27an egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
1) 2026. urterako tasak eta prezio publikoak onestea jarraian ageri diren kontzeptuei dagokienez, eta 2025eko baldintza berberetan:
1.1. Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak.
–Fotokopiak DIN A4: 0,10 euro.
–Fotokopiak DIN A3: 0,20 euro.
–Zedula partzelarioak: 1,20 euro.
–Faxa bidaltzea: 1. orria, 1,00 euro; 2.etik aurrera, 0,50 euro orri bakoitzeko.
–Ziurtagiri bakoitza: 1,50 euro.
–Konpultsa bakoitza: 0,10 euro.
–Ordainagiri bikoizketa bakoitza: 1,00 euro.
–Arma txartela: 3,00 euro.
–Desgaituendako aparkatzeko txartela ematea eta berritzea: ez da ezer kobratuko
–Txosten teknikoak: dagokion minutaren arabera.
1.2. Tasa, hilerria erabiltzeagatik eta han zerbitzu egiteagatik.
–Lurrean ehorztea:
- Aranon erroldatuak eta jaioak: 30,00 euro.
- Besteak: 300,00 euro.
–Errautsak:
- Aranon erroldatuak eta jaioak: 15,00 euro.
- Besteak: 150,00 euro.
1.3. Saneamendu kanona: Nilsak 2026rako jartzen duen tarifa aplikatuko da
2) Erabaki honek 2026ko urtarrilaren batean hartuko du indarra.
3) Hau guztia jakinarazten da, eta behar diren ondorioetarako, Udaleko iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.
Aranon, 2025eko azaroaren 28an.–Alkatea, Jose Antonio Ruiz Miner.
Iragarkiaren kodea: L2515892