2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANO
Ur horniduraren tasaren aldaketa. Hasierako onespena
2025eko azaroaren 27an Udalak egindako osoko bilkuran, ondoan dagoen akordioa onartu zuen:
1.–Hasiera batez onestea, ur-horniduraren tasen aldatzea. Tarifa berriak hauek dira:
Ura:
- Urteko prezioa, etxeko tarifa: 100 euro
- Urteko prezioa, etxekoa ez den tarifa industriala: 125 euro
- Urteko prezioa, bordak: 62,50 euro
2.–Akordio hau jendaurrean paratzea 30 egunez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratu eta gero, herritarrek eta bidezko interesa dutenek denbora horretan espedientea aztertzeko aukera izan dezaten.
3.–Erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada arestian aipatutako epean, hasierako onespen hau behin betiko bilakatuko da. Kasu honetan, ondorio juridikoak sortzeko, gertaera hau, behin betiko testuarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
4.–Erabaki honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean behin betiko onarpena argitaratu eta hurrengo egunean hartuko du indarra
Aranon, 2025eko azaroaren 28an.–Alkatea, Jose Antonio Ruiz Miner.
Iragarkiaren kodea: L2515891