2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANO
2026 urteko udal zergen karga tasak
Aranoko Udalak, 2025eko azaroaren 27an eginiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean ezarritakoari jarraituz:
1.–2026 urteko udal zergen karga tasak, ondoren zehazten den moduan onartzea, hau da:
1.1 Lurraldeko kontribuzioari %0,24ko karga-tasa ezartzea. (Hirilurra eta Landalurra)
1.2. Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko udal zergaren karga-tasa: exekuzio materialaren %4,5 a izango da.
1.3. Hiri-lurraren balio igoeraren gaineko zergan, 2/95 Foru Legearen agintzen dituen koefizienteak aplikatzea, eta %20aren tipoa
1.4. Jarduera Ekonomikoen Zergaren tarifei 1,4 aplikatzea
1.5. Zirkulazio Zerga, Foru Legeak onesten duena izango da.
2.–Erabaki honek 2026 urteko urtarrilaren batean hartuko du indarra.
3.–Hau guztia jakinarazten da, eta behar diren ondorioetarako, Udaleko iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.
Aranon, 2025eko azaroaren 28an.–Alkatea, Jose Antonio Ruiz Miner.
Iragarkiaren kodea: L2515890