2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANDOSILLA
Ordenantza, lagun egiteko animaliak edukitzea arautzen duena. Hasierako onespena
Andosillako Udalak, 2025eko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Lagun egiteko animaliak edukitzea arautzen duen ordenantza.
Erabakia jendaurrean egonen da ikusgai, hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantzan eginiko aldaketa behin betiko onetsiko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Andosillan, 2025eko abenduaren 1ean.–Alkatea, José Manuel Terés Azcona.
Iragarkiaren kodea: L2515898