249. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

2026rako zerga-tasak, tasak eta egutegi fiskala

Andosillako Udalak, 2025eko azaroaren 26an egindako ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen, besteak beste:

Lehenbizikoa.–Onestea 2026an indarrean izanen diren zerga-tasak. Hona hemen:

–Lurraren kontribuzioa: %0,32, katastro-balioaren gainean.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3,5, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,3 indizea, gutxieneko kuoten gainean.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga.

Tasa: %18,00.

Koefizienteak: 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehienekoak.

Bigarrena.–Onestea ondotik azaltzen diren ordenantza fiskaletako tarifen aldaketa, eta, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), aldaketa hori jendaurrean jartzea hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazio, kexa edo oharrak.

  • Agiriak egin eta izapidetzeko tasak.
    • Hirigintza txostena, 213,82 euro.
    • Jabetza erregistroko inskripzio txostena: 199,02 euro.
  • Herri-lurrak okupatzeko kanona.
    • Landare bizia ureztalurrean: 48,80 euro (+ Nafarroako 2025eko KPIa) hektareako.
    • Lehorreko lurrak: 9,90 euro (+ Nafarroako 2025eko KPIa) hektareako.
    • Larreak (bazkalekuak): 21,79 euro (+ Nafarroako 2025eko KPIa) hektareako.
  • Betearazpen aginduen, betearazpen subsidiarioen eta partikularrentzako sorospenen tasak.
    • Udal langileen zerbitzu bereziak: 38,06 euro orduko, langile bakoitzeko.
  • Bide publikoa okupatzeko tasak.
    • Ibiaren plaka ematea: 25 euro.
  • Tasa, etxeko animaliak bildu eta zaintzeagatik.
    • Biltzeko tasa: 46,22 euro, animalia bakoitzeko.
    • Zaintzeko tasa: 4,11 euro, animalia eta egun bakoitzeko.
  • Irekitzeko lizentzien eta jarduerako lizentzien tasak.
    • Jarduera sailkatuetarako (17/2020 Foru Legea): 1.734,75 euro.
    • Jarduera kaltegabeak: 547,44 euro.
  • Tasak, hirigintzako lizentziak emateko eta hirigintzako jarduketak izapidetzeko.

1 epigrafea: 414,28 euro, gehi iragarkiak egunkarietan paratzeko gastuak.

Epigrafe honek biltzen ditu:

  • Antolamenduko plan partzialak edo bereziak.
  • Udal Plan Orokorreko arau subsidiarioen aldaketa puntuala, plan partzialak, plan bereziak, unitateak mugatzea, erabilera aldaketak.
  • Xehetasun-azterketak.
  • Partzelazioak eta birpartzelazioak.

3. epigrafea.

OGA (OBRA GAUZATZEKO
AURREKONTUA) EUROAK

TASA (EUROAK)

3.000 arte

69.49

15.000 arte

114.93

30.000 arte

213.82

60.000 arte

287.33

150.000 arte

360.83

300.000 arte

494.47

600.000 arte

721.66

600.000 baino gehiago

895,39

  • Obra-lizentzia: obra gauzatzeko aurrekontuaren (OGA) arabera.
  • Obra lizentziari uko egiteko tasa: 253,92 euro.
  • Txosten gehigarria egiteko tasa: 414,28 euro.

4. epigrafea: hirigintza-hitzarmenak: 414,28 euro.

5. epigrafea: banantzeak: 213,82 euro lurzatiko.

6. epigrafea: eraikinak eta instalazioak lehenengoz okupatzeko lizentziak.

OGA (obra gauzatzeko aurrekontua) BEHIN BETIKOA, EUROTAN

TASA (EUROAK)

60.000 arte

213.82

150.000 arte

294.01

300.000 arte

374.19

600.000 arte

454.38

600.000 baino gehiago

574,65

Hirugarrena.–Bere horretan eustea ondotik azaltzen diren ordenantza fiskaletako tarifei, eta agintzea argitara daitezela, guztiek haien berri izan dezaten:

  • Agiriak egin eta izapidetzeko tasak.
    • DIN A4ko fotokopiak, 0,20 euro orri bakoitzeko.
    • DIN A3ko fotokopiak, 0,50 euro orri bakoitzeko.
    • Fax bidalketa, herrialde barnekoa, 0,50 euro orri bakoitzeko.
    • Fax bidalketa, nazioartekoa, 1,00 euro orri bakoitzeko.
    • Konpultsak / autentifikatzeak, 1,00 euro zigilu bakoitzeko.
    • Ziurtagiriak, 2,00 euro.
    • Ekonomia-jardueren gaineko zergako altak eta bajak izapidetzea, 3,00 euro.
    • Lurzatien zedulak, 3,00 euro.
    • Katastroko orriak, 0,50 euro.
    • Proiektuak CDan, 10,00 euro.
  • Hilerriko zerbitzuen tasak.
    • Nitxoan ehorztea, 100,00 euro.
    • Kolunbarioan ehorztea, 100,00 euro.
    • Panteoian ehorztea, 100,00 euro.
    • Hilobian ehorztea, 175,00 euro.
    • Gorpuzkiak hobitik ateratzea, 100,00 euro.
    • Nitxoa esleitzea, 400,00 euro.
    • Kolunbarioa esleitzea, 150,00 euro.
  • Bide publikoa okupatzeko tasak.
    • Gau eta eguneko ibia: 100,00 euro urtean.
    • Bide publikoa obretarako okupatzea: 1,80 euro metro koadroko, astean.
    • Okupazioa dela-eta zirkulazioa eten behar bada, astean 50 euro gehiago ordainduko dira.
    • Kioskoak: 130 euro urtean.
    • Salmenta-makinak: 120,00 euro urtean.
    • Kutxazain automatikoak: 120,00 euro urtean.
    • Terraza estali gabeetako mahaiak: 3,00 euro mahai bakoitzeko, hilean.
    • Afaltoki, beladore eta antzekoen barneko terrazetako mahaiak: 4,50 euro mahai bakoitzeko, hilean.
    • Mahai gehigarri estali gabea: 2,50 euro mahai bakoitzeko.
    • Hornidura enpresak: Urteko fakturazio gordinaren %1,50.
    • Asteroko azoka txikia eta barrakak (10 metro koadro arteko postuak): 6,00 euro egunean.
    • Asteroko azoka txikiak eta barrakak (10 metro koadrotik gorako postuak): 9,00 euro egunean.
  • Betearazpen aginduen, betearazpen subsidiarioen eta partikularrentzako sorospenen tasak.
    • Betearazpen aginduak: kasu bakoitzean ezarrita dagoen zenbatekoa Lizentziak emateko eta hirigintzako jarduketetarako ordenantzan.
    • Betearazpen subsidiarioak: %120,00, betearazpen-kostu osoaren gainean.
  • Tasak, hirigintzako lizentziak emateko eta hirigintzako jarduketak izapidetzeko.

2 epigrafea: %1,5 urbanizazio obrak gauzatzeko aurrekontuaren gainean, gehi iragarkiak egunkarietan paratzeko gastuak.

Epigrafe honek biltzen ditu:

Partikularrek sustatutako eta eskatzaileek egindako urbanizazio proiektuak izapidetzea.

Laugarrena.–2026ko egutegi fiskala onestea, honako ordainarazpen hauetarako:

  • Ibiak:
    • Ordainagiri helbideratuak: urtarrilaren 22a.
    • Ordainagiri helbideratu gabeak: urtarril guztia.
    • Altak: Udalaren Diruzaintzan.
  • Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga.
    • Ordainagiri helbideratuak: martxoaren 5a.
    • Ordainagiri helbideratu gabeak: martxo guztia.
    • Altak: autolikidazioaren bidez.
  • Ekonomia-jardueren gaineko zerga.
    • Ordainagiri helbideratuak: azaroaren 20a.
    • Ordainagiri helbideratu gabeak: abenduaren 20a arte.
    • Bajak, jarduera eteteagatik: Udalaren Diruzaintzan.
  • Lurraren kontribuzioa.
    • Lehen seihilekoa.
      • Ordainagiri helbideratuak: uztailaren 6a.
      • Ordainagiri helbideratu gabeak: uztail guztia.
    • Bigarren seihilekoa.
      • Ordainagiri helbideratuak: azaroaren 6a.
      • Ordainagiri helbideratu gabeak: azaro guztia.
  • Laborantzako herri-lurren kanona.
    • Ordainagiri helbideratuak: abenduaren 18a.
    • Ordainagiri helbideratu gabeak: abendu guztia.
  • Herri-lurrak okupatzeko kanona.
    • Ordainagiri helbideratuak: ekainaren 5a.
    • Ordainagiri helbideratu gabeak: ekain guztia.
  • Herri-makaldien kanona.
    • Ordainagiri helbideratuak: otsailaren 20a.
    • Ordainagiri helbideratu gabeak: otsail guztia.
  • Herri-larreen kanona.
    • Lehen seihilekoa.
      • Ordainagiri helbideratuak: otsailaren 20a.
      • Ordainagiri helbideratu gabeak: otsail guztia.
    • Bigarren seihilekoa.
      • Ordainagiri helbideratuak: abuztuaren 20a.
      • Ordainagiri helbideratu gabeak: abuztu guztia.
  • Agiriak egin eta izapidetzeko tasak.
    • Udalaren Diruzaintzan, egiten diren unean.

Banakako likidazioak, jakinaraziak:

Likidazioan berean adieraziko da noiz bukatzen den borondatezko ordainketa egiteko epea, honako irizpide honen arabera:

–Helbideraturik ez dauden likidazioak ordaindu daitezke Udalaren Diruzaintzan, herriko banku entitateetan eta Andosillako Udalaren web-orri ofizialean (www.andosilla.net), likidazioan adierazten den epea bukatu baino lehen.

–Helbideraturik dauden likidazioak: kobratuko dira hilabete bakoitzeko 5ean eta 20an, edo hurren-hurrengo egun baliodunean, eta muga-egun bakoitzean kobratuko dira borondatez ordaintzeko epea egun horretarako bukaturik duten likidazioak. Urtarrilean eta irailean, hilaren 20an bakarrik kobratuko dira.

Bosgarrena.–Erabaki hau 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera jarriko da indarrean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, erabiliz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.r) artikuluak ematen dizkidan eskumenak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea). Orobat, ohartarazten da erabaki honen aurka errekurtso hauetakoren bat aurkez daitekeela hautara, oinarri harturik martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 21. artikulua (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea):

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Andosillan, 2025eko azaroaren 27an.–Alkatea, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L2515760