249. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Kamioiendako aparkalekuen 2025eko kuota borondatez ordaintzeko epea

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2026ko urtarrilaren 16an bukatuko dela kamioiendako aparkalekuen 2025eko kuota borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak 2025eko abenduaren 19an pasatuko dira kontuetara.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Altsasun, 2025eko abenduaren 2an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2515923