1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
2608/2025 EBAZPENA, azaroaren 25ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, zeinaren bidez agintzen baita erabaki hau argitaratu dadila: "Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta ikertzaileen 2025eko Lan Publikoaren Eskaintza onesten duena".
2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Unibertsitateko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, agintzen dut argitara dadila Gobernu Kontseiluak 2025eko azaroaren 25ean hartutako erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta ikertzaileen 2025eko Lan Publikoaren Eskaintza onesten duena.
"ERABAKIA, GOBERNU KONTSEILUARENA, NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO IRAKASLE ETA IKERTZAILEEN 2025. URTEKO LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA ONESTEN DUENA.
Estatuko 2023. urterako Aurrekontu Orokorrei buruzko 2022ko abenduaren 23ko 31/2022 Legeak (aurrekontu orokorrak 2024. urterako luzatu dira), 20. artikuluan, administrazio eta erakunde publikoen lan publikoaren eskaintzak arautzen ditu, eta aditzera ematen du ezen, unibertsitate publikoei dagokienez, langileen birjarpen tasa hauen bidez artikulatuko direla eskaintzak:
–Tasa orokor bat, %120koa lehentasunezko sektoreetan, hala nola unibertsitate publikoetan.
–Tasa espezifiko bat, zeina, aipatutako legearen 20. artikuluaren Bi.4 apartatuan ezarritakoaren arabera, administrazio bakoitzak baimentzen ahalko baitu, salbuespen gisa, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko neurri urgenteei buruzko 2021eko abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritako helburua betetzeko, alegia, enplegu publikoan behin-behineko lanpostuak egiturazko lanpostuen ehuneko 8 baino gehiago ez izatea bere arloetako bakoitzean, betiere justifikatua baldin badago eduki beharreko urte anitzeko plangintza-tresnaren arabera.
20. artikuluaren Hiru apartatuak birjarpen tasa orokorra aplikatzeko arauak ezartzen ditu, eta adierazten du, besteak beste, unibertsitateko katedradunen kidegoan sartzeko barne igoerako bidezko prozesuen ondorioz gertatzen direnak nola zenbatuko diren baja gisa, eta unibertsitateko irakaskidego batean sartzearen ondorioz hutsik gelditzen diren kontratupeko irakasle doktoreen lanpostuak hurrengo ekitaldiko birjarpen tasan sartzen ahal direla.
Halaber, 20. artikuluaren Bi.3.I) apartatuak % 120ko birjarpen tasa ezartzen du unibertsitateko katedradunen, unibertsitateko irakasle titularren eta unibertsitateko kontratupeko irakasle doktoreen irakaskidegoetako lanpostuetarako. Muga horren barnean, unibertsitate bakoitzak, gutxienez, eskaintzen diren lanpostuen % 15 gorde behar du Ramón y Cajal programan I3 ziurtagiria eskuratu duten ikertzaile doktoreentzat, bakoitzari dagokion kategorian. Erreserba horretan aurreikusitako lanpostu guztiak erabiltzen ez badira, horiek Espainiako edo nazioarteko bikaintasun programetan diharduten beste ikertzaile batzuei eskaintzen ahalko zaizkie, betiere I3 ziurtagiria eskuratu badute.
Dena den, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoren 71.1.c) artikuluaren arabera, aipatu erreserba Ikerketa Jarduera Sartzea eta Areagotzea Sustatzeko Programako (I3) ebaluazioa gainditu duten edo ikertzaile finkatuaren ziurtagiria (R3) lortu duten ikertzaile doktoreentzat gordeko da, eta urte horretako txanda irekiko deialdi arruntari gehitzen ahalko zaizkio erreserbaren xede diren eta hutsik gelditzen diren lanpostuak.
Bestalde, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 71. artikuluak 2. apartatuan ezartzen du unibertsitateek barne igoerako programak ezarriko dituztela, hornituak badaude beren aurrekontuko gastuen egoeran, goragoko kategorietara igaro daitezen unibertsitateko irakasle titularrak eta irakasle kontratatu iraunkorrak. Programa horiek ez dute izanen urte horretan bertan irakaskidegoetan txanda irekiaren bidez sartzeko lan publikoaren eskaintzak eta irakasle kontratatu iraunkorrenak baino lanpostu kopuru handiagoa. Lanpostu horiek ez dira kontatzen birjarpen tasa kalkulatzerakoan, bat etorriz 2022ko abenduaren 23ko 31/2022 Legearen 20.Hiru artikuluan ezarritakoarekin.
Orain arte adierazitakoaren arabera, eta 2022ko abenduaren 23ko 31/2022 Legearen 20.Hiru artikuluan birjarpen tasa orokorra kalkulatzeko ezarritako irizpideak aplikatu ondoren, 56 lanpostu atera dira 2024ko ekitaldirako, eta, aipatu bezala %120 aplikatu behar denez, osotara 67 izanen dira.
Kopuru horren barnean, %15 gordeko da Ikerketa Jarduera Sartzea eta Areagotzea Sustatzeko Programako (I3) ebaluazioa gainditu duten edo ikertzaile finkatuaren ziurtagiria (R3) lortu duten ikertzaile doktoreentzat, dagokien kategorian sar daitezen. Osotara 10 lanpostu dira.
Era berean, CRUEk emandako gomendioei jarraikiz, bi lanpostu gordetzen dira % 33ko edo handik gorako desgaitasun aitortua dutenentzat.
Lanpostuak txanda irekian eskaintzeko aukerari dagokionez, txanda irekiko lan publikoaren eskaintzako lanpostuen kopurua gainditu gabe, bidezkotzat jotzen da aurten unibertsitateko katedradunen kidegoko 27 lanpostu gehitzea bide horretatik bete daitezen. g) Desgaitasunen bat dutenentzat erreserbatuak dauden lanpostuak badira, % 33ko edo handik gorako desgaitasun aitortua edukitzea.
Bestalde, dagoeneko adierazi denez, aipatutako legearen 20. artikuluaren Bi.4 apartatuan ezarritakoaren arabera, administrazio bakoitzak tasa espezifiko bat baimentzen ahalko du, salbuespen gisa, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko neurri urgenteei buruzko 2021eko abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritako helburua betetzeko, alegia, enplegu publikoan behin-behineko lanpostuak egiturazko lanpostuen ehuneko 8 baino gehiago ez izatea bere arloetako bakoitzean, betiere justifikatua baldin badago eduki beharreko urte anitzeko plangintza-tresnaren arabera.
Aurreikuspen horrek bat egiten du Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoak (LOSU) ezarritakoarekin, lege horren bosgarren xedapen iragankorrean adierazten baita unibertsitateek egonkortzeko prozesuak eginen dituztela kontratupeko bitarteko irakasle doktoreen lanpostuak (2021eko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen araberakoak) irakasle kontratatu iraunkor izatera igarotzeko, eta, adierazi ondoren unibertsitateek lehiaketak eginen dituztela kontratupeko irakasle doktoreak unibertsitateko irakasle titularren lanpostuetara sartzeko (betiere unibertsitateko irakasle titularrari dagokion akreditazioa lortu badute), esaten du xedapen hori bera kontratupeko bitarteko irakasle doktoreei ere aplikatzen ahalko zaiela.
Con el fin de continuar el proceso de reducción de la temporalidad en el empleo mediante la estabilización del profesorado, y en aplicación de la citada tasa específica, se incluyen en la Oferta de Empleo dos plazas de Profesor/a Permanente Laboral y otra de Profesor/a Titular de Universidad destinadas a la estabilización de otros tantos contratos interinos de Profesorado Contratado Doctor, correspondientes a profesores que se encuentran en situación de excedencia, por lo que no han sido todavía estabilizados, así como otras seis de Profesorado Permanente Laboral necesarias para la estabilización de las Profesoras y Profesores Ayudantes Doctoras/es con acreditación suficiente cuyo contrato finaliza y no puede ser prorrogado en aplicación de la disposición transitoria quinta de la LOSU.
Horrenbestez, beharrezkoa da dagokion erakunde publikoak, kasu honetan Nafarroako Unibertsitate Publikoak, urte anitzeko plangintzarako tresna bat izatea. Irakasleen Gaietarako Errektoreordetzak egin du tresna hori, eta erabaki honen bidez onesten da (eranskin gisa erantsi da).
Irakasle eta Ikertzaileen Batzordeari eta Kontratupeko Irakasleen Enpresa Batzordeari honen berri eman eta gero.
Horretarako, Irakasleen Gaietarako errektoreordeak proposatuta eta 2025eko urriaren 28ko bileran Batzorde Akademikoari entzun eta gero, honako hau da Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gobernu Kontseiluak 2025eko azaroaren 4an egindako bileran hartu duen
ERABAKIA:
Lehenbizikoa.–Lan Publikoaren Eskaintza onestea.
Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duen 2015eko urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 70. artikuluan eta 2021eko Estatuko Aurrekontu Orokorren 2020ko abenduaren 30eko 31/2022 Legearen 20.Bat.19 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, onetsi egin da Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta ikertzaileen 2025. urteko Lan Publikoaren Eskaintza.
Bigarrena.–Birjarpen tasa orokorrari dagozkion lanpostuak.
Birjarpen tasa orokorra aplikatu ondoren, hau da 2025. urtean txanda irekian eskaintzen diren irakasle eta ikertzaileentzako lanpostuen kopurua:
Irakasle eta ikertzaile funtzionarioak.
KIDEGOA | TALDEA | LANPOSTUAK GUZTIRA |
Unibertsitateko irakasle titularrak | A1 | 67 (*) |
(*) Lanpostu horietako zazpi I3 ziurtagiria eskuratu duten ikertzaile doktoreentzat gorderik daude, 2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko (2025. urterako luzatuko dira) 2022ko abenduaren 23ko 31/2022 Legearen 20.Bi.3.I) artikuluan jasotakoari jarraikiz, edo, erreserba hori erabiltzen ez bada, Espainiako edo nazioarteko bikaintasun programetako beste ikertzaile batzuentzat, hauek ere I3 ziurtagiria eskuratu badute. g) Desgaitasunen bat dutenentzat erreserbatuak dauden lanpostuak badira, %33ko edo handik gorako desgaitasun aitortua edukitzea.
Hirugarrena.–Barne igoerako lanpostuak.
Unibertsitateko katedradunen kidegoan 2025. urterako barne igoeran eskaintzen den lanpostu kopurua hau da:
KIDEGOA | TALDEA | LANPOSTUAK GUZTIRA |
Unibertsitateko katedraduna | A1 | 27) |
(*) Lanpostuetako bat desgaitasunen bat dutenentzat erreserbatzen da, desgaitasunen bat dutenen eskubideei eta haiek gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bateginaren 4. artikuluko 2. apartatuan halakotzat definitutakoari jarraikiz (2013ko azaroaren 29ko Legegintzako 1/2013 Errege Dekretuaren bidez onetsitako legea).
Laugarrena.–Egonkortze tasa espezifikoari dagozkion lanpostuak.
2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko (2025. urterako luzatuko dira) 2022ko abenduaren 23ko 31/2022 Legearen 20.Bi.4 artikuluan ezarritako egonkortze tasa espezifikoa aplikatu ondoren, hau da txanda irekian eskaintzen diren irakasle eta ikertzaileentzako lanpostuen kopurua:
KIDEGOA EDO KATEGORIA | LANPOSTUAK GUZTIRA |
Unibertsitateko irakasle titularrak. | 1 |
Irakasle kontratatu iraunkorra | 8 |
Sartutako lanpostuak erabaki honen I. eranskinean adierazitakoak dira.
Bosgarrena.–Urte anitzeko plana.
Irakasleen Gaietarako Errektoreordetzak egindako urte anitzeko plana onesten da, eta erabaki honen II. eranskin gisa gehitu da.
Urte anitzeko plangintzarako tresna horrek justifikatu egiten du tasa berezi bat onestea enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko neurri urgenteei buruzko 2021eko abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritako egonkortasun helburua lortzeko, Estatuko 2023. urterako Aurrekontu Orokorrei buruzko 2022ko abenduaren 23ko 31/2022 Legearen 20.Bi.4 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Seigarrena.–Hautaketa-prozesuak.
Lan Eskaintza honen ondoriozko hautaprobak arautzen dituzten oinarri espezifikoak dagozkion aldizkari ofizialetan argitaratu behar dira hiru urteko epean, lan eskaintza hau argitaratzen den egunetik aurrera, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duen 2015eko urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 70. artikuluaren 1. apartatuan ezarritakoarekin bat.
Zazpigarrena.–Hedapena.
Erabaki hau helaraztea Giza Baliabideen Zerbitzuari eta Nafarroako Gobernuaren Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuari, eta agintzea erabakia eta haren eranskinak Unibertsitatearen iragarki ohol elektronikoan argitara daitezela eta erabakiaren testua eta I. eranskina, berriz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Zortzigarrena.–Errekurtsoak.
Erabaki honen kontra zilegi da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, bi hilabeteko epean, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko 1998ko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen xedapenetan ezarritakoarekin bat.
Iruñean, 2025eko azaroaren 25ean.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.
I. ERANSKINA.–Lanpostuen xehetasuna
Unibertsitateko irakasle titular izateko lanpostuak.
–Lanpostu zenbakia: 6454.
- Kidegoa: unibertsitateko irakasle titularrak.
- Saila: Ekonomia.
- Jakintza-arloa: Analisi Ekonomikoaren Hastapenak.
Irakasle kontratatu iraunkor izateko lanpostuak.
–Lanpostu zenbakia: 4171.
- Kategoria: irakasle kontratatu doktorea.
- Saila: Ekonomia.
- Jakintza-arloa: Analisi Ekonomikoaren Hastapenak.
–Lanpostu zenbakia: 3378.
- Kategoria: irakasle kontratatu doktorea.
- Saila: Giza eta Hezkuntza Zientziak.
- Jakintza-arloa: Hezkuntzaren Teoria eta Historia.
–Lanpostu zenbakia: 6455.
- Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
- Saila: Ekonomia.
- Jakintza-arloa: Analisi Ekonomikoaren Hastapenak.
- Hizkuntza-gaitasuna: Euskara.
–Lanpostu zenbakia: 6456.
- Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
- Saila: Soziologia eta Gizarte Lana.
- Jakintza-arloa: Soziologia.
–Lanpostu zenbakia: 6457.
- Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
- Saila: Giza eta Hezkuntza Zientziak.
- Jakintza-arloa: Gizarte Zientzien Didaktika.
–Lanpostu zenbakia: 6458.
- Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
- Saila: Soziologia eta Gizarte Lana.
- Jakintza-arloa: Gizarte Lana eta Gizarte Zerbitzuak.
–Lanpostu zenbakia: 6459.
- Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
- Saila: Soziologia eta Gizarte Lana.
- Jakintza-arloa: Soziologia.
–Lanpostu zenbakia: 6460.
- Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
- Saila: Soziologia eta Gizarte Lana.
- Jakintza-arloa: Soziologia.
Iragarkiaren kodea: F2515504