1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
JENDAURREKO INFORMAZIOA. Nahitaezko fasea, ingurumen baimen integratuaren funtsezko aldaketa eta ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta egiteko prozeduran, Ion Azcona Soldadok sustaturik.
Bat etorriz Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluarekin eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuei buruzko Legea garatzen duen Emisio Industrialen Erregelamenduaren 15. artikuluarekin (urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen aipatu erregelamendua), aditzera ematen da dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era), eta beherago adierazten den Interneteko helbidean, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan hogeita hamar egun balioduneko epe horretan.
Espediente mota | Jendaurreko informazioa eta kontsultak (ingurumen baimen integratua eta ingurumen inpaktuaren ebaluazioa) |
Espedientearen kodea | 0001-0225-2025-000007 | Hasiera eguna | 2025/10/24 |
Kudeaketa unitatea | Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua |
Telefonoa | 848426254-848427587 | Helbide elektronikoa | autprema@navarra.es |
Sailkapena | Legeria | Jarduera |
17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa | Sartu gabeko zentroa |
1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa | I. eranskina / 9.3.a) |
2010/75/EB Zuzentaraua, azaroaren 24koa | I. eranskina / 6.6.a) |
21/2013 Legea, abenduaren 9koa | I. eranskina / 1.a) 3. taldea |
Instalazioa | Oilaskoak gizentzeko hegazti instalazioa |
Titularra | Ion Azcona Soldado |
Ingurumen identifikaziorako zenbakia | 3126009027 |
Tokia | 23. poligonoko 230. lurzatia, Zabal |
Koordenatuak | UTM-ETRS89, 30N eremua, X: 582.494,000 eta Y: 4.729.447,000 |
Udalerria | Deierri |
Proiektua | Hiru nabe berri eraikitzea, egungo edukiera bikoizteko, guztira 267.000 oilaskora iristeko |
Proiektua baimentzeko eskumena duen organoa | Ingurumen Zuzendaritza Nagusia |
Informazioa eskatzeko organoa | BAIMEN BULEGOA autprema@navarra.es |
Alegazioak aurkezteko organoa | BAIMEN BULEGOA Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkezten ahalko dira: –Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoetan. –Telematika bidez: Nafarroako Atarian (www.nafarroa.eus) dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez. –Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz. |
Ikusgai dagoen dokumentazioa | –Ingurumen baimen integratuaren proiektua –Ingurumen inpaktuaren azterketa |
Dokumentazioa kontsultatzeko Interneteko helbidea: | https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/DocumentosInformacionPublica.aspx |
Iruñean, 2025eko urriaren 24an.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Raúl Salanueva Murguialday.
Iragarkiaren kodea: F2516058