1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
443E/2025 EBAZPENA, azaroaren 25ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita hondakinak kudeatzeko instalazio baten ingurumen baimen bateratuan eskatutako aldaketa, ezarritako funtzionamendu baldintzei dagokiena. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioa Arakilgo udal mugartean dago eta haren titularra Reciclajes Industriales Decons Balda SLU da.
Egun jardunean den instalazio horrek ingurumen baimen bateratua du, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen hirugarren xedapen iragankorra aplikatuta eman baitzitzaion; izan ere, jarduera hori sarturik dago aipatutako foru lege horren 1. eranskineko 5.1 taldean.
2025eko ekainaren 16an, titularrak eskatu zuen bere ingurumen baimen bateratuan jasotako baldintzak aldatzeko; zehazki, ingurumen baimen bateratuaren III. eranskinean, kudeatzen dituen hondakinen zerrendan, hondakin hauek sartzeko, "Hondakinen biltegiratzea, bilketaren eremuan" R1301 balorizazio eragiketaren bidez kudeatuko direnak:
EHZ KODEA | DESKRIBAPENA | JATORRIA |
16 02 14 | Baztertutako ekipoak, ez direnak 16 02 09tik 16 02 13ra arteko kodeetan zehaztutakoak. | Oliorik eta gainerako substantzia dielektrikorik gabeko transformazio zentroak. Transformadorea ordezten duten enpresetatik datoz. |
16 02 16 | Baztertutako ekipoetatik kendutako osagaiak, 16 02 15 kodean zehaztutakoez bestelakoak. | Oliorik gabeko motor elektrikoen zentroak. Horiek ordezten dituzten enpresetatik datoz. |
Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuak aztertu du aurkeztutako eskaera, eta balorazio hau egin du:
EHZ KODEA | DESKRIBAPENA | BALORAZIOA |
16 02 14 | Baztertutako ekipoak, ez direnak 16 02 09tik 16 02 13ra arteko kodeetan zehaztutakoak. | Onartzen da kudeatzen diren hondakinen zerrendan sartzea. Ez PCBrik ez isolatzaile dielektrikoaren hondarrik ez duten transformadoreak bakarrik kudeatuko dira. |
16 02 16 | Baztertutako ekipoetatik kendutako osagaiak, 16 02 15 kodean zehaztutakoez bestelakoak. | Onartzen da kudeatzen diren hondakinen zerrendan sartzea. Oliorik gabeko motor elektrikoak bakarrik kudeatuko dira. |
Baimentzen da hondakin horiek R130101 balorizazio eragiketaren bidez kudeatzea, aparatu elektriko eta elektronikoen hondakin ez-arriskutsuen aldi baterako biltegiratze zentro gisa.
Onartutako aldaketek ez dute eragozten instalazioaren funtzionamendu egokia ingurumenari dagokionez, eta bat datoz ingurumen baimen bateratuan ezarritako gehieneko isurketa balioekin eta gainerako eskakizunekin, bai eta teknika erabilgarri onenen aplikazioarekin ere.
Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 28. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, bidezkoa da ingurumen baimen bateratua aldatzea.
Ebazpen proposamena hamabost egunez egon da instalazioaren titularrari entzunaldia emateko izapidean, eta hark ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.
Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.–Onartzea hondakinak kudeatzeko instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean adierazitako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioa Arakilgo udal mugartean dago eta haren titularra Reciclajes Industriales Decons Balda SLU da.
Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Hirugarrena.–Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira epeak.
Laugarrena.–Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Reciclajes Industriales Decons Balda SLUra eta Arakilgo Udalera.
Iruñean, 2025eko azaroaren 25ean.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria.–Francisco Javier Larrañeta Nido.
Oharra: Ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña; Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan: https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/ConsultasAAU.html#/ConsultaAutorizacionesAmbientalesUnificadas.
Iragarkiaren kodea: F2515572