249. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

246/2024 EBAZPENA, azaroaren 21ekoa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez maisu-maistren kidegoko eta Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko zenbait lanpostu ezabatzen baitira.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 2ko 216/2025 Ebazpenaren bidez argitara ematen dira Haur eta Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo bi mailak eskaintzen dituzten ikastetxe publikoen zonifikazioa eta departamentu horren mendeko ikastetxe eta programetako plantillak, eta zehazten dira, alde batetik, plazak ezabatzeko eta plaza ibiltariei atxikitzeko eskaeren prozedurak, eta bestetik, 2025-2026 ikasturteko lekualdatze-lehiaketaren deialdian bete beharreko behin-behineko plaza hutsak (maisu-maistren kidegoko edo horiekin parekatutako lanpostuetako irakasleei dagozkienak).

Orobat, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak urriaren 2an emandako 215/2025 Ebazpenaren bidez, argitara eman zen Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Arte eta Hizkuntzen Irakaskuntzetako ikastetxe publikoen zonifikazioa, eta zehaztu zen zer prozedura erabili behar den eskatzeko lanpostuak ezaba daitezela, eta zein behin-behineko plaza huts sartzen diren 2025-2026 ikasturtean honako kidego hauetako irakasle funtzionarioentzat egindako lekualdatze-lehiaketaren deialdian: Bigarren Hezkuntzako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoa (iraungitzekoa), Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoa, hizkuntza eskola ofizialetako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen eta irakasleen kidegoa eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunen, irakasleen eta lantegiko maisu-maistren kidegoa; horiekin parekatutako lanpostuak ere sartzen dira.

Bi ebazpen horien 5. atalak ezartzen duenez, behin betiko destinoa duten irakasleek, baldin eta beren lanpostua onetsitako plantilletan aurreikusita ez badago, beren lanpostua ezabatzeko eskatzen ahalko dute.

Lanpostuak ezabatzeko eskaerak aurkezteko epea bukatu denez, bidezkoa da lanpostua ezabatu zaien irakasleen zerrenda onestea.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren abuztuaren 31ko 1/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 2ko 215/2025 eta 216/2025 ebazpenetan xedatutakoari jarraikiz ezabatu diren lanpostuak betetzen zituzten irakasle funtzionarioen zerrenda, ebazpen honen eranskinean jaso dena.

Lanpostua ezabatzeak 2025eko azaroaren 3tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

3. Ebazpen hau eta eranskina igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten, Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko Kontrol Administratiboaren Atalera, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko Plantillen Atalera, eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Lanpostuak Betetzeko Atalera.

4. Ebazpen honen aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, honako hauekin bat: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikulua eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluak.

Iruñean, 2025eko azaroaren 21ean.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Ricardo Iribas Latour.

ERANSKINA.–EZABATU DIREN LANPOSTUAK ETA HORIEK BETETZEN ZITUZTEN IRAKASLEAK

A.–Maisu-maistren kidegoa eta parekatutako lanpostuak.

Izen-deiturak: Arnedo Díaz, Edurne.

Ezabatutako lanpostua: Gorputz Hezkuntza, gaztelaniaz - Ingeleseko hizkuntza-eskakizuna.

Ikastetxea: San Bartolomé HLHIP.

Herria: Martzilla.

Izen-deiturak: Lizarrondo Velaz, Elisa.

Ezabatutako lanpostua: Haur Hezkuntza, gaztelaniaz - Ingeleseko hizkuntza-eskakizuna.

Ikastetxea: Lorenzo Goicoa HLHIP.

Herria: Atarrabia.

Izen-deiturak: Onco Goldberg, Gonzalo Martín.

Ezabatutako lanpostua: Haur Hezkuntza, gaztelaniaz - Ingeleseko hizkuntza-eskakizuna.

Ikastetxea: Juan de Palafox HLHIP.

Herria: Fitero.

Izen-deiturak: Pastora Ruiz, María.

Ezabatutako lanpostua: Haur Hezkuntza, gaztelaniaz - Ingeleseko hizkuntza-eskakizuna.

Ikastetxea: Santa Vicenta María HLHIP.

Herria: Cascante.

Izen-deiturak: Ramirez San José, Javier.

Ezabatutako lanpostua: Gorputz Hezkuntza, gaztelaniaz - Ingeleseko hizkuntza-eskakizuna.

Ikastetxea: Ciudad de Corella HLHIP.

Herria: Corella.

Izen-deiturak: Rodríguez Aristu, Sonia.

Ezabatutako lanpostua: Haur Hezkuntza, gaztelaniaz - Ingeleseko hizkuntza-eskakizuna.

Ikastetxea: Santa Vicenta María HLHIP.

Herria: Cascante.

Izen-deiturak: Torres Pastor, Leticia.

Ezabatutako lanpostua: Haur Hezkuntza, gaztelaniaz - Ingeleseko hizkuntza-eskakizuna.

Ikastetxea: David Beriain HLHIP.

Herria: Artaxoa.

B.–Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa eta parekatutako lanpostuak.

Izen-deiturak: Azpilicueta Sanz, Nuria.

Ezabatutako lanpostua: Teknologia, gaztelaniaz - Ingeleseko hizkuntza-eskakizuna.

Ikastetxea: Tierra Estella/Lizarraldea BHI.

Herria: Lizarra.

Izen-deiturak: Cerrajería Jiménez, Adrián.

Ezabatutako lanpostua: Matematika, gaztelaniaz - Ingeleseko hizkuntza-eskakizuna.

Ikastetxea: Tierra Estella/Lizarraldea BHI.

Herria: Lizarra.

Izen-deiturak: De León Arpón, Miguel Ángel.

Ezabatutako lanpostua: Gorputz Hezkuntza, gaztelaniaz.

Ikastetxea: Padre Moret Irubide BHI.

Herria: Iruña.

Izen-deiturak: Eguiluz López, Nerea.

Ezabatutako lanpostua: Teknologia, euskaraz - Ingeleseko hizkuntza-eskakizuna.

Ikastetxea: Eunate BHI.

Herria: Iruña.

Izen-deiturak: Garmendia Goñi, Oihana.

Ezabatutako lanpostua: Esparru zientifiko-teknikoa, euskaraz.

Ikastetxea: Sancho III El Mayor BHI.

Herria: Tafalla.

Izen-deiturak: González Ramírez, María Mercedes.

Ezabatutako lanpostua: Filosofia, gaztelaniaz - Ingeleseko hizkuntza-eskakizuna.

Ikastetxea: Navarro Villoslada BHI.

Herria: Iruña.

Izen-deiturak: Lacamara Ferrer, José Miguel.

Ezabatutako lanpostua: Teknologia, gaztelaniaz - Ingeleseko hizkuntza-eskakizuna.

Ikastetxea: Julio Caro Baroja BHI.

Herria: Iruña.

Izen-deiturak: Sánchez de Boado Esquiroz, Carolina.

Ezabatutako lanpostua: Marrazketa, gaztelaniaz - Ingeleseko hizkuntza-eskakizuna.

Ikastetxea: Sancho III El Mayor BHI.

Herria: Tafalla.

Izen-deiturak: Tanco Urzaiz, Iñigo.

Ezabatutako lanpostua: Matematika, gaztelaniaz - Ingeleseko hizkuntza-eskakizuna.

Ikastetxea: Navarro Villoslada BHI.

Herria: Iruña.

Izen-deiturak: Urroz Goicoechea, Maider.

Ezabatutako lanpostua: Teknologia, euskaraz - Ingeleseko hizkuntza-eskakizuna.

Ikastetxea: Eunate BHI.

Herria: Iruña.

Izen-deiturak: Zurutuza Arigita, Zuriñe.

Ezabatutako lanpostua: Matematika, gaztelaniaz - Ingeleseko hizkuntza-eskakizuna.

Ikastetxea: Navarro Villoslada BHI.

Herria: Iruña.

Iragarkiaren kodea: F2515359