1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
2606/2025 EBAZPENA, azaroaren 25ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, zeinaren bidez agintzen baita erabaki hau argitaratu dadila: "Erabakia, Unibertsitateko teknikarien, eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen 2025eko Lan Publikoaren Eskaintza onesten duena".
2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Unibertsitateko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, agintzen dut argitara dadila Gobernu Kontseiluak 2025eko azaroaren 25ean hartutako erabakia, Unibertsitateko teknikarien, eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen 2025eko Lan Publikoaren Eskaintza onesten duena.
"NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO GOBERNU KONTSEILUAREN ERABAKIA, UNIBERTSITATEKO TEKNIKARIEN, ETA KUDEAKETAKO ETA ADMINISTRAZIOKO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEEN 2025eko LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA ONESTEN DUENA.
Estatuko 2023. urterako Aurrekontu Orokorrei buruzko 2022ko abenduaren 23ko 31/2022 Legeak (aurrekontu orokorrak 2025. urterako luzatu dira), 20. artikuluan, administrazio eta erakunde publikoen lan publikoaren eskaintzak arautzen ditu, eta aditzera ematen du ezen, unibertsitate publikoei dagokienez, langileen birjarpen tasa hauen bidez artikulatuko direla eskaintzak:
–Tasa orokor bat, %120koa lehentasunezko sektoreetan, hala nola unibertsitate publikoetan.
–Tasa espezifiko bat, zeina, aipatutako legearen 20. artikuluaren Bi.4 apartatuan ezarritakoaren arabera, administrazio bakoitzak baimentzen ahalko baitu, salbuespen gisa, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko neurri urgenteei buruzko 2021eko abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritako helburua betetzeko, alegia, enplegu publikoan behin-behineko lanpostuak egiturazko lanpostuen ehuneko 8 baino gehiago ez izatea bere arloetako bakoitzean, betiere justifikatua baldin badago eduki beharreko urte anitzeko plangintza-tresnaren arabera.
20. artikuluaren Hiru apartatuak birjarpen tasa orokorra aplikatzeko arauak ezartzen ditu. Horren arabera, eta 2022ko abenduaren 23ko 31/2022 Legearen 20.Hiru artikuluan birjarpen tasa orokorra kalkulatzeko ezarritako irizpideak aplikatu ondoren, 22 lanpostu atera dira 2025eko ekitaldirako, eta, aipatu bezala %120 aplikatu behar denez, osotara 26 izanen dira.
Bestalde, Unibertsitateko Giza Kapitalaren Plangintzarako Kudeatzaileordetzak urte anitzeko plangintzarako dokumentu bat prestatu du, zeina erabaki honen bidez onesten baita eta eranskin gisa eransten baitzaio. Dokumentu horretako analisiaren eta aurreikuspenen arabera, tasa espezifiko bat onetsi behar da, 23 lanpostukoa, 20/2021 Legean, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko neurri urgenteei buruzkoan (2021eko abenduaren 28koa) ezarritako helburua lortzeko -alegia, enplegu publikoan behin-behineko lanpostuak egiturazko lanpostuen ehuneko 8 baino gehiago ez izatea arloetako bakoitzean-.
Hori guztia kontuan harturik, beharrezkoa da 2025. urteko Lan Publikoaren Eskaintza onestea, bai birjarpen tasaren eta bai aipatutako tasa espezifikoaren ondoriozko lanpostuak barne hartuta.
2022ko abenduaren 23ko 31/2022 Legearen 20.Hiru.3 artikuluarekin bat etorriz, Lan Publikoaren Eskaintza baliozkoa izateko, lanpostuen deialdia hiru urteko epe luzaezinean egin beharko da, hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Ikusirik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen txostena, zeina ontzat eman baitu Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak.
Proposamena Negoziazio Mahaian aurkeztuta, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan ordezkaritza duten sindikatuei entzun ondoren, kudeatzaileak proposaturik, honako hau da Gobernu Kontseiluak 2025eko azaroaren 25ean egindako bileran hartu duen
ERABAKIA
Lehenbizikoa.–Lan publikoaren eskaintza onestea.
Estatuko 2023. urterako Aurrekontu Orokorrei buruzko 2022ko abenduaren 23ko 31/2022 Legearen 20. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz (aurrekontu orokorrak 2025. urterako luzatu dira), Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikarien, eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen 2025eko Lan Publikoaren Eskaintza onesten da.
Bigarrena.–Urte anitzeko plana.
Giza Kapitalaren Plangintzarako Kudeatzaileordetzak prestatutako urte anitzeko plana onesten da.
Urte anitzeko plangintzarako tresna horrek justifikatu egiten du tasa berezi bat onestea enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko neurri urgenteei buruzko 2021eko abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritako egonkortasun helburua lortzeko, Estatuko 2023. urterako Aurrekontu Orokorrei buruzko 2022ko abenduaren 23ko 31/2022 Legearen 20.Bi.4 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Hirugarrena.–Eskainitako lanpostuak.
Honako lanpostu hauek daude 2025eko Lan Publikoaren Eskaintzan:
a) Birjarpen tasa orokorrari dagozkion lanpostuak.
LANPOSTU KOPURUA | LANPOSTUA | MAILA | PLANTILLAKO ZK. |
9 | Administrazioko ofiziala | C | 366 |
718 |
720 |
760 |
776 |
779 |
794 |
795 |
802 |
4 | Liburutegietako teknikari laguntzailea | C | 240 |
402 |
507 |
895 |
2 | Administrazioko kudeaketaria | B | 603 |
901 |
2 | Zerbitzuetako ofiziala | C | 822 |
848 |
2 | Zerbitzu Orokorrak | D | 694 |
909 |
1 | Berdintasuneko teknikaria | B | 905 |
1 | Administrazioko teknikaria | A | 89 |
1 | Ekonomiako teknikaria | A | 18 |
1 | Liburutegiko kudeaketaria | B | 543 |
1 | Informatikako ofiziala | C | 495 |
1 | Laborategiko ofiziala (elektromekanika) | C | 537 |
1 | Laborategiko ofiziala (kimika) | C | 356 |
b) Tasa bereziari dagozkion lanpostuak (2022ko abenduaren 23ko 31/2022 Legearen 20.Bi.4 artikulua).
LANPOSTU KOPURUA | LANPOSTUA | MAILA | PLANTILLAKO ZK. |
6 | Administrazioko ofiziala | C | 58 |
726 |
781 |
799 |
811 |
812 |
4 | Administrazioko kudeaketaria | B | 535 |
899 |
906 |
912 |
2 | Liburutegietako teknikari laguntzailea | C | 223 |
917 |
2 | Informatikako kudeaketaria | B | 858 |
859 |
2 | Teknikari juridikoa | A | 42 |
541 |
1 | Liburutegiko teknikaria | A | 854 |
1 | Informatikako ofiziala | C | 260 |
1 | Administrazioko teknikaria | A | 898 |
1 | Liburutegiko kudeaketaria | B | 207 |
1 | Laborategiko ofiziala (kliniko biomedikoa) | C | 907 |
1 | Zerbitzuetako ofiziala | C | 908 |
1 | Dibertsitatearen arloko kudeaketaria | B | 894 |
Sarrera-prozeduraren bidez betetzeko deialdia onesten den egunean plantilla organikoan jasoak dauden baldintzekin eta atxikipenarekin eskainiko dira Lan Publikoaren Eskaintza honetako lanpostuak.
Baliteke erabaki honen ondoriozko hautaketa-prozesuetan sartutako lanpostuen zenbaki zehatzak beste batzuk izatea, haren deialdia egin baino lehenagoko lekualdatze-lehiaketen emaitzen arabera; kasu horretan, gehitu eginen dira lehiaketa horien ondorioz gelditzen diren lanpostuak.
Baldin eta lanposturen bat lanpostu erreserbarik gabeko atalburutza bat betetzeari uzten dion funtzionario bati esleitzen bazaio, edo lekualdatze-lehiaketa batean parte hartuz borondatezko eszedentzia-egoeratik jarduneko zerbitzura itzultzen den bati, edo ordenamendu juridikoan aurreikusitako beste edozein prozeduraren bidez betetzen bada lanpostua eta horren ondorioz ez bada lanpostu zehatzik sortu, orduan lanpostu gutxiago deituko dira.
Laugarrena.–Desgaitasunen bat duten pertsonentzako erreserba-txandak.
Lan Publikoaren Eskaintza honetako 4 lanpostu % 33ko desgaitasun maila edo handiagoa aitortua dutenentzat gordeko dira.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileari ahalmena ematen zaio erreserba hori zer lanposturi aplikatuko zaien erabaki dezan.
Bosgarrena.–Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba-txanda.
Lan Publikoaren Eskaintza honetako lanpostu bat genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzat gordeko da.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileari ahalmena ematen zaio erreserba hori zer lanposturi aplikatuko zaion erabaki dezan.
Seigarrena.–Espainiako nazionalitatea izatea beharrezkoa duten lanpostuak.
Lanpostuetan sartzeko Espainiako nazionalitatea izatea eskatzeko ondorioetarako, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileari ahalmena ematen zaio erabaki dezan zer lanpostutan erabili beharko diren ahalmen publikoak edo Nafarroako Unibertsitate Publikoaren interesak babesteko erantzukizuna.
Zazpigarrena.–Lan Publikoaren Eskaintza betearaztea.
Birjarpen tasa betearazteko beharrezkoak diren hautaketa-prozesuak arautzen dituzten oinarri espezifikoak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar dira hiru urteko epean beranduenez, Lan Publikoaren Eskaintza hau argitaratzen den egunetik kontatzen hasita.
Zortzigarrena.–Hedapena.
Erabaki hau Kudeatzailetzari, Giza Baliabideen Zerbitzuari eta Nafarroako Gobernuaren Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuari helaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, baita Unibertsitatearen iragarki ohol elektronikoan ere, urte anitzeko plana eranskin gisa gehituta.
Bederatzigarrena.–Errekurtsoak.
Erabaki honen aurka, zilegi da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, bi hilabeteko epean, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko 1998ko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen xedapenetan ezarritakoarekin bat.
Iruñean, 2025eko azaroaren 25ean.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.
Iragarkiaren kodea: F2515628