2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat jotzen da Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko plantilla organikoa 2026ko ekitaldirako, zeina beherago azaltzen baita; hori guztia, aintzat hartuz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta harekin bat datozenetan xedaturik dagoena. Mankomunitateko Kideen Batzarrak hartu zuen hasierako onespenaren erabakia, 2025eko azaroaren 5ean, eta argitaratu zen 2025eko 236. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 25ean. Inork ez zion espedienteari alegaziorik aurkeztu.
2026KO PLANTILLA ORGANIKOA
Lanpostuen zerrenda (lan-kontratudun finkoak)
LANPOSTUA | LANP. KOP. | MAILA | SARBIDEA | OSAGARRIAK | EGOERA ADMINISTRATIBOA | BALDINTZAK |
Administrari-ofiziala | 1 | C | OL | Maila: %12 Lanpostua: %23 | Jardunean | Euskara jakitea: C-1 maila Lanaldi osoa (%100) |
Zerbitzu anitzetako enplegatua | 1 | D | OL | Maila: %12 Lanaldiaren luzapena: %10 Arriskua: %10 | Jardunean | Euskara jakitea: B-2 maila Lanaldi osoa (%100) |
Izenen zerrenda (lan-kontratudun finkoak)
DEITURAK ETA IZENA | LANPOSTUA | MAILA | SARBIDEA | ZERBITZUAK NOIZTIK ONARTUAK | EGOERA ADMINISTRATIBOA | BALDINTZAK |
Elizalde Lallana, Amaiur | Administrari-ofiziala | C | OL | 2017/04/28 | Jardunean | Euskara jakitea: C-1 maila Lanaldi osoa (%100) |
Mindeguia Saldias, Javier | Zerbitzu anitzetako enplegatua | D | OL | 2025/01/29 | Jardunean | Euskara jakitea: B-2 maila Lanaldi osoa (%100) |
LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
Gaur egungo plantillan izan daitezkeen hutsuneak bete behar direnean edo obra eta zerbitzu jakin batzuk egin behar direnean, edo gisako kasuetan, erabiliko dira kasuan kasuko deialdien ondoriozko zerrendak, jarraikiz ekainaren 15eko 113/1985 Foru Dekretuaren 42.2.a) artikuluari (foru-dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).
Erripan (Odieta), 2025eko azaroaren 26an.–Mankomunitateko burua, Martín M.ª Picabea Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L2515658