248. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2025eko azaroaren 26an egindako ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Mankomunitatearen 2026ko plantilla organikoa.

Espedientea Mankomunitatearen bulegoetan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, espedientea aztertu eta egoki irizten zaizkien erreklamazioak aurkeztu ahal izateko, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatutakoarekin. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsitzat joko dira.

Zangozan, 2025eko azaroaren 27an.–Mankomunitateko lehendakaria, Aitor Sola Ochotea.

Iragarkiaren kodea: L2515678