2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZARAITZUKO ETA NABASKOZEKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2026ko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena
Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2025eko azaroaren 27an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2026ko aurrekontu orokor eta bakarra eta plantilla organikoa.
Espedienteak jendaurrean egonen dira Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek hura azter dezakete eta alegazioak aurkeztu.
Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. eta 235. artikuluak (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Ezkarozen, 2025eko azaroaren 27an.–Mankomunitateko burua, M.ª Blanca Arroyo Bezunartea.
Iragarkiaren kodea: L2515939