248. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

2026ko aurrekontua. Hasierako onespena

Jurramendiko Mankomunitateak, 2025eko azaroaren 26an bertako osoko bilkuren aretoan egin ohiko batzar orokorrean, eta legezko quoruma zuela, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batez onestea entitatearen 2026ko aurrekontu orokor eta bakarra.

Administrazio-espedientea interesdunen eskura egonen da entitatearen idazkaritzan, hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bidezko jotzen diren erreklamazioak, oharrak nahiz kexak aurkeztu ahal izateko, bat etorriz Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. artikuluarekin (urriaren 29ko 11/2004 Foru Legearen bidez aldatutako legea).

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua behin betiko onetsirik geldituko da aipatu epea iraganda (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikulua).

Lizarran, 2025eko azaroaren 28an.–Mankomunitateko burua, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2515792