2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDAZAKO, MIRAFUENTESKO ETA NAZARKO UDALEN BATASUNA
2025eko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Mendazako, Mirafuentesko eta Nazarko Udalen Batasunak hasiera batez onetsi zuen 2025erako plantilla organikoa, horretarako baliatuta Mendazako, Mirafuentesko eta Nazarko udalek osoko bilkuretan hartutako erabakiak abenduaren 18an, abenduaren 10ean eta abenduaren 13an, hurrenez hurren.
Onetsitako plantilla Mendazako Udalaren Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien alegazioak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan 235. artikuluari buruz xedatuta dagoenarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Mendazan, 2025eko azaroaren 19an.–Batasuneko burua, Javier Senosiáin Paternáin.
Iragarkiaren kodea: L2515393