248. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDAZAKO, MIRAFUENTESKO ETA NAZARKO UDALEN BATASUNA

2025eko aurrekontua. Hasierako onespena

Mendazako, Mirafuentesko eta Nazarko Udalen Batasunak hasiera batez onetsi zituen 2025erako aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak, horretarako baliatuta Mendazako, Mirafuentesko eta Nazarko udalak, oso bilkuretan hartutako erabakiak azaroaren 18an, abenduaren 10ean eta abenduaren 13an, hurrenez hurren.

Espedientea Mendazako Udaleko Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan 235.artikuluari buruz xedatuta dagoenarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Mendazan, 2025eko azaroaren 19an.–Batasuneko burua, Javier Senosiáin Paternáin.

Iragarkiaren kodea: L2515392