2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELORTZIBAR
2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Elortzibarko Udalak, 2025eko abenduaren 1ean egindako osoko bilkuran, gehiengoz erabaki zuen hasiera batez onestea Elortzibarko Udalaren eta Noaingo Julián Gayarre Musika Eskolako Udal Patronatuaren plantilla organikoa, 2026ko ekitaldirako; hori dena, jarraikiz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluei (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina).
Espedientea hamabost egun baliodunean egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek azter dezaten, eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak; hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).
Argitara ematen da, denek jakin dezaten.
Noainen, 2025eko abenduaren 1ean.–Alkate udalburua, Luis Maya Armendáriz.
Iragarkiaren kodea: L2515950