248. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELORTZIBAR

2026ko aurrekontua. Hasierako onespena

Elortzibarko Udalak, 2025eko abenduaren 1ean egin osoko bilkuran, gehiengoz erabaki zuen hasiera batez onestea 2026ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

2026ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedienteak azter daitezen, eta aurkez daitezen erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori dena, bat etorriz 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa) eta 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Toki Ogasunak).

Jendaurrean egoteko epea iraganik, behin betiko onetsitzat joko da, inork alegaziorik aurkezten ez badu.

Argitara ematen da, denek jakin dezaten.

Noainen, 2025eko abenduaren 1ean.–Alkate udalburua, Luis Maya Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L2515949