2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Laguntza ekonomikoak ematea, 2025ean euskara ikasteko. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 870833.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/870833).
Onuradunak: 2024-2025 ikasturtean euskara ikasi dutenak, 16 urtetik gorakoak eta Tafallan erroldatuak. Diruz lagunduko dira 2024-2025 ikasturteari dagozkion gastuak, izan ikastaro estentsiboak, intentsiboak, barnetegian egindakoak nahiz autoikaskuntzakoak.
Xedea: Sustatzea Tafallako helduek euskara ikastea, gero eta gehiagok izan dezaten ikasteko aukera.
Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean, egoitza elektronikoan eta Tafallako Udaleko Bulego Bakarrean (Nafarroa plaza 5, 31300 Tafalla) edo www.tafalla.es/eu webgunean.
Zenbatekoa: 5.000 euro.
Eskaerak aurkezteko epea: 15 egun baliodunekoa izanen da, laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Tafallan, 2025eko azaroaren 25ean.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.
Iragarkiaren kodea: L2515566