2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIÁN
2026rako karga-tasa, tasa eta prezio publikoak. Hasierako onespena
San Adriango Udalak, 2025eko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2026rako karga-tasa, tasa eta prezio publikoak.
Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.
Hogeita hamar eguneko epe hori iragandakoan, inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko dira 2026rako karga-tasa, tasa eta prezio publiko horiek.
San Adrianen, 2025eko azaroaren 27an.–Alkate udalburua, Marta Ezquerra Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2515677