2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Iruñeko Udal Haur Eskolak erakunde autonomoaren 2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Indarrean dauden xedapenak betez, "Iruñeko Udal Haur Eskolak" erakunde autonomoaren bulegoetan (Descalzos kalea 72, beheko solairua) ikusgai dago 2026rako langileen plantilla.
Plantilla hori "Iruñeko Haur Udal Eskolak" erakunde autonomoko Gobernu Batzordeak onartu zuen, hasiera batean, 2025eko azaroaren 24an.
Jendaurrean jartzeko epea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, hamabost egun baliodunekoa da.
Denek jakin dezaten argitaratzen da.
Iruñean, 2025eko abenduaren 9an.–Lehendakaria, Aitziber Campión Gamboa.
Iragarkiaren kodea: L2516078