248. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Udalaren Hirigintza Gerentziaren 2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Iruñeko Udalak, 2025eko azaroaren 27an egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 27-JUL-25 (6/CU).

Ikusi da espedienteko dokumentazioa, eta kontuan hartu dira honako hauek: Udalaren Hirigintza Gerentziako Aholkularitza Juridikoko zuzendariaren eta gerentzia horretako kudeatzailearen txostena (2025eko urriaren 24an sinatua), bai eta Udaleko Hirigintza Gerentziako Kontseiluaren 2025eko azaroaren 5eko bilkuraren akta eta hartan hartutako erabakia ere. Orobat, ikusi da Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2025eko azaroaren 10eko bilkuran, proiektua onetsi zuela. Horiek guztiak horrela, bada, honako hau erabakitzen da:

1. Hasiera batez onestea Iruñeko Udalaren Hirigintza Gerentziako 2026ko plantilla organikoa, espedientearen 1. eranskinean ageri dena, hauek zehaztuta:

–Hirigintza Gerentziaren plantillako lanpostuen kopurua, kode orokorra eta izenak.

–Lanpostuari edo egoera parekatuari dagokion maila.

–Lanpostu bakoitzaren lansari osagarriak.

–Langileen araubidea, haien hautapenaren edo izendapenaren arabera.

2. Onestea langileen zerrenda, 2. eranskinean ageri dena, Udalaren Hirigintza Gerentziako funtzionarioen eta behin-behineko langileen izen-deiturak, maila, gradua, lanpostua eta egoera administratiboa zehaztuta.

3. Plantilla organikoa betearazteko arau osagarrien agiria onestea, espedientearen 4. eranskinean heldu den testua duela.

4. Espedientea 15 egunez egonen da jendaurrean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Iruñean, 2025eko azaroaren 28an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2515821