2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OBANOS
Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2026rako
Alkatetzaren 2025eko azaroaren 25eko 2025-0339 Ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi da:
Lehenbizikoa.–Onestea egun baliogabeen 2026ko egutegia. Hona hemen:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Martxoaren 19a: San Jose.
–Apirilaren 2a: Ostegun Santua.
–Apirilaren 3a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 6a: Pazko bigarrena.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.
–Abuztuaren 29a: herriko jaieguna.
–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.
–Azaroaren 2a: Santu Guztien Egunaren biharamuna.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
Bigarrena.–Baliogabeak izanen dira, 2026an epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta honako ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Obanosen, 2025eko azaroaren 25ean.–Alkatea, María Aránzazu Hernández Lacalle.
Iragarkiaren kodea: L2515518