1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
139/2025 FORU DEKRETUA, azaroaren 26koa, Javier Urriza Torres jaunari Nafarroako Foru Komunitateko Kirol Merezimenduaren 2025eko Urrezko Domina ematen diona.
Azaroaren 24ko 100/2021 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Kirolaren Goresmen Sariak arautzen dira.
Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 26ko 398E/2025 Ebazpenaren bidez, hasiera eman zitzaion 2025. urteko sariak emateko prozedurari, aholku batzordeko kideak izendatu ziren eta hautagaitzak aurkezteko epeak ezarri ziren.
Kirol Merezimenduaren Urrezko Domina da kirol jarduera fisikoen eskumenen esparruan Foru Komunitateak ematen ahal duen goresmenik handiena.
Kirol Merezimenduaren Urrezko Domina Nafarroako Gobernuak ematen du zuzenean, kirolaren arloan eskuduna den departamentuko titularrak proposaturik, eta Nafarroako Foru Komunitateko kirol administrazioko titularraren aldez aurreko ekimenez.
2025ean, Javier Urriza Torres jaunari ematen zaio saria, pilotaren munduan egindako kirol ibilbide nabarmen eta bikainagatik. Izan ere, munduko txapelduna izan zen Iruñean (2002), larruzko paleta espezialitatean, eta 2006an, Mexikon, pala motzean. Erremonte profesionalaren mundura igaro zen, eta azken hamarkada honetan espezialitate horretako erreferentea izan da: zortzi txapela jantzi ditu erremonte txapelketa profesionalean, beste zortzi banakako txapelketan, eta beste sei banakako Masterrean, beste kirol lorpen askoren artean. Gainera, kantxa barruan, balioen erreferente bat izan da.
Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2025eko azaroaren 26an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Kirol Merezimenduaren 2025eko Urrezko Domina Javier Urriza Torres jaunari ematea.
2. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko azaroaren 26an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.
Iragarkiaren kodea: F2515634