2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LOS ARCOS
25-01906 gora jotzeko errekurtsoa, obra-lizentzia aldatzeari buruzko Alkatetzaren 378. ebazpenaren aurka aurkeztua
Iragarki honen bidez jakinarazten da 25-01906 gora jotzeko errekurtsoa jarri dela Nafarroako Administrazio Auzitegian ebazpen honen aurka: 2025eko irailaren 1eko Alkatetzaren 378. ebazpena, 2023ko azaroaren 20ko LICOBRAS/2023/95 obra-lizentzia aldatzeko eskaera ezesteari buruzkoa.
Era berean, interesdunak epatzen dira, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen (Iturrama kalea 10 –sarrera, Ezkirotz kalean–, 31007 Iruña), hamar egun balioduneko epean, epatze dei hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Los Arcosen, 2025eko azaroaren 18an.–Alkatea, Eduardo García de Galdiano Baños.
Iragarkiaren kodea: L2515198