2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LODOSA
Aldaketa, 2025eko plantilla organikoan. Hasierako onespena
Lodosako Udalak, 2025eko azaroaren 21eko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Lodosako Udalaren 2025eko plantilla organikoaren lehen aldaketa; hots, 25. plaza lanaldi partzialetik lanaldi osora handitzea.
Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari buruz xedatutakoari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Lodosan, 2025eko azaroaren 24an.–Alkatea, Laura Remírez Noguera.
Iragarkiaren kodea: L2515381